Arrasaten astelehenetikan Tolosako bilketa sisteman hasiko dira
Urtarrilean abiatzekotan zena arazo teknikoengatik atzeraturik, azkenean datorren astean ezarriko da hondakinen bilketarako sistema berria Arrasaten, bertako udalak jakinarazi duenez. Astelehenetik bertatik, martxoak 2, mondragoetarrek beren txarri-jana laga ahalko dute horretarako kaleetan dauden edukiontzietan, eta astean zehar burutuko da sistema aldaketa osoa. Arrasaten ezarriko dena oro har Tolosako sistema bera da (derrigorrezkoa da birziklatzea, kaleko edukiontzi handietan oinarritzen...
Read MoreAinhoa Intxaurrandieta atez ate dabil zestoarrei Osinbeltz asmoa azaltzen
[Pello Zubiria Kamino] Gutxitan ikusiko zen horrelako gardentasun ahalegin bat erakunde publikoko arduradun baten partetik GHKko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta egiten ari dena bezalakorik. Asteotan zestoar guztiei Osinbeltzeko proiektua azaltzen ari zaie multzo txikitan bildurik, laguntzat daramala udaleko ordezkari bat. Astearen ia egun guztietan dauzka bilerak herritarrekin. GHKko lehendakariak hitzordua aurrez jakinarazten du, elkarrizketa luze baterako konbidatuz atari gutxi batzuetako...
Read MoreGuanyem-ek Bartzelonan hondakinak Atez Ate biltzea proposatzen du
Economia Digital webguneak zabaldu du albistea: “Guanyem propone la recogida de basuras puerta por puerta como nuevo modelo para BCN“. Ada Colau aktibista ezaguna buru daukan Guanyemek datozen udal hauteskundeetarako, Bartzelonan, bere inguruan bildu ditu ICV-Esquerra Unida, Podemos, Procés Constituent y Equo alderdiak ere. Albisteak zabaldu duena, Guanyemen hauteskunde programaren Ekologia atalean dator 4. orrialdean: “Es revisarà el model de recollida de residus a la...
Read MoreAlbiste bilduma, otsailak 16 – 22
– Iritzia “Denis Itxaso: Aurrera doan herria“, “Denis Itxaso: Baztertutako mozorroak“, “Denis Itxaso: Atez Atekoak badu (mozorro) alternatiba” (Zaldi Eroa, Berria) “Disfraz carnavalero modelo Incineradora” (Tasio, Gara) – Gipuzkoa “Bideoa: Zergatik kendu zabor edukiontzia? Arrakastaren arrazoiak” (Zero Zabor i.b.e.) “Recycle the grey bin!” (Zero Waste Europe) – Nafarroa “Hutsa zuzentzeko bertze...
Read MoreZestoarrek azaroko bozketan erabakiko dute Osinbeltzeko proiektua
Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dute Zestoan egiteko diren herri galdeketa. Herri horretako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Aldundiak ezarri nahi duen materia inerteentzako biltegirai buruz zestoarrei galdetu eta iritzia kontutan hartzeko konpromisoa hartua zuten bertako udalak eta aldundiak, eta orain horren gauzatzea azaldu dute. Azaroko igande batean izango da galdeketa. Botoa emateko sei hautesleku jarriko dira, 9.00etatik 20.00ak arte egongo direnak zabalik. 16 urtetik gorako...
Read MoreSan Markos 2014 (2): Denis Itxasok eta Diario Vascok ezkutatutako datuak
[Pello Zubiria Kamino] Atzoko “San Markos 2014 (1): Denis Itxasok eta Diario Vascok faltsututako datuak” kronikan azaltzen zena zer ezkutatzeko antolatu dute? Behin eta berriro buruzagi sozialistak mankomunitateko datuak manipulatuz estali nahi duena: birziklatu ezineko errefus kopuruen zifrak. Hondakinen kudeaketan ari den Europako edozein komunitatek bere balantzean datu nagusitzat eskaintzen du sortutako azken errefus kopurua. EAJ eta PPren botoen laguntzarekin San Markosen jabe...
Read MoreSan Markos 2014 (1): Denis Itxasok eta Diario Vascok faltsututako datuak
[Pello Zubiria Kamino] Kronika honek titulu gordina darama baina ez dio gezurrik, ez du errealitaterik manipulatzen: San Markos mankomunitateak 2014an hondakinen kudeaketan eskaini dituzten datuak faltsututa eman dituzte Denis Itxaso lehendakariak (PSE) eta Diario Vasco egunkariak. Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak erakutsi du “Un político fullero y un periodista trilero” artikuluan. Harrigarria da Gipuzkoan errauste planta ezarri nahi duten kargu publikoek eta...
Read MoreHernanitik Zubietara “Errausketarik Ez! mendi ibilaldia martxoaren 1ean
[Pello Zubiria Kamino] Hernanin Zero Zabor taldeak martxoaren 1erako antolatu du Hernanitik Zubietarako mendi ibilaldia, azken aldi honetan Gipuzkoako errauste planta eraikitzeko zenbait alderdik azaldu duten asmoa salatzeko. “EAJ, PSE, PP entzun: Errausketarik Ez! (Ez Zubietan eta ez beste inon)” dio deialdiaren goiburuak. Martxoaren 1ean, igandea, goizeko 10:00etan abiatuko dira oinez Hernaniko Gudarien plazatik pare bat orduren bueltan iristeko Zubietako mendian urratutako...
Read MoreErrazkin: ‘EAJk PSE eta PPrekin ‘salbazio gobernua’ osatu nahi du Gipuzkoan’
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 11an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian esan zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak: “Gipuzkoan hondamendia dagoela irudikatu nahi du EAJk; ‘salbazio gobernua’ osatu beharra eta, horretarako, PSOErekin eta PPrekin akordioa lortzea justifikatzeko. Eta borondate politiko horrek bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB plantaren ingurumen baimena luzatzeari uko egin zion, Gipuzkoako hondakin plangintza oztopatzeko eta...
Read MoreAlbiste bilduma, otsailak 09 – 15
– Euskal Herria “Baliabide publikoak alderdiaren zerbitzura. Herritarren osasuna eta ingurumena hautes interesen biktima” (Zero Zabor i.b.e.) “ETB, la televisión al servicio del PNV” (Ainhoa GTI, Youtuben) – Bizkaia “Zer ikasi du Bizkaiak bere errauskailuarekin?” (Zero Zabor i.b.e.) “El Superior ordena seguir la investigación del gigantesco vertedero de Alonsotegi” (Diario Norte) – Gipuzkoa “Ainhoa Intxaurrandieta: GHKk...
Read More
Iruzkin berriak