Mapa ikusgarria: hondakinen birziklatzea Italian udalez udal
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiatik @HaritzPerez ek Twitterrez zabaldu izanari esker ezagutu dugu Italian prestatutako mapa honen berri: Raccolta differenziata: la mappa dei comuni virtuosi (Gaikako bilketa: ondo ari diren udalerrien mapa). Zorionez, Istituto Superiore per la Protezione e la Ricerca Ambientale erakundearen informazioz osatutako kartak biltzen ditu Italiako udalerri gehienetako datuak, bai birziklatzen txapeldun direnetakoak, eta baita trenaren azken bagoian arrastaka dabiltzan azken-putz herrietakoak. Mapa GeoNue plataforma erabiliz egin da; hau Sardiniako Nordai (Nuragic Innovation) enpresa gaztearen ekimena da.
Daturik eskaintzen ez dutelako grisez margoturiko udalerriak alde betara utzirik, Italiako guztiak datoz banan bana koloreztaturik, hamar tonalitate ezberdinetan, hondakinen gaikako bilketan eta birziklatzen zein nola ari den garbi ulertzeko moduan. Mosaikoaren bi muturrak aipatzekotan, badira udalerriak %90eko tasa gainditzen dutenak (berde argian), eta badira %10aren azpitik dabiltzanak (ubel argian). Lehen begiratu batean, ohargarria da Veneziatik Milanora Verona eta Parman barna doan eskualdea (industriaz oso hornitua, txit hiritartua…) dabilela denen aurretik. Hego aldean dabiltza makalen, baina hemen ere ez dira falta asko aurreratu dutenak: hondakinen kudeaketa luzaz camorrako mafiosoen eskuetan egon ondotik, ikusgarria da nola egin dute hobera Napoli inguruko herri askok eta askok.
Italia aitzindaria da hondakinen Atez Ateko bilketan eta une honetan eztabaidatzen ari dira Zero Zabor lege (Legge Rifiuti Zero) lege berri bat ezartzea lurralde osoan.
Unfortunately we don’t read your language, but we appreciate the map we made was useful to you. As for the gray areas, some of the data are missing in this map as they have not yet been available as opendata. They concern the “unioni dei comuni”, aggregations of municipalities, which have cumulative contracts. They will likely be available soon.
We see you never mentioned our startup twitter account in the article, as we indicate in the conditions for the use of the map or images explained in the webpage you took the map from (the disclaimer is only in Italian so we understand you didn’t read it).
Please do mention that the map was “made by the startup Nordai Srl” or at least indicate the link of our twitter account twitter.com/Nordai_it somewhere in the article.
Thank you for your nice words. We thought we creditted well the image, but thanks to your message we have done it better now. Congratulations for your good work. In the Basque Country we are very interested in these informations.
Pello Zubiria Kamino