Jose Ignacio Asensio sozialista tolosarra, Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria
[Pello Zubiria Kamino] Jose Ignacio Asensio tolosarra da Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria eta bere gain joango da lurralde honetako hondakinen kudeaketaren ardura nagusia. Eusko Jaurlaritzan Patxi Lopez lehendakari zenean Iñaki Arriola Garraio sailburuaren ekipoan aritu zen eta 2009tik 2012a artean Eusko Trenen zuzendari. 48 urtekoa, ekonomialaria heziketaz, Zaragozako unibertsitatean irakasle izan da eta azken legealdian Tolosan zinegotzi. Gipuzkoako sozialisten webgunean irakur...
Read MoreAlbiste bilduma, ekainak 15 – 28
Gipuzkoa “Erraustegia egingo dela eta aberastasunen eta fortuna handien zerga aldatuko duela iragarri du Markel Olanok” (Berria) “Zero Zabor IBErekin elkarrizketa, Markel Olanoren kargu hartzeaz eta errauskailuaren mehatxu berriaz” (Info7) “Zero Zabor I.B.E.: “Elkarrizketa eta eztabaida irekirako prestutasun osoa azaldu nahi diogu Markel Olanori”” (Noaua) “Hondakinen politika legegintzaldi berrian” (Eguzki) “Gipuzkoako kasua, Europan...
Read MoreOlaztin hondakinak erretzeko baimena ezabatzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
[Pello Zubiria Kamino] Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio iraungitu eta baliogabetzat jo dezala Olaztin Portland-Valderribas korporazioak daukan porlan fabrikan etxeetako hondakinak kiskaltzeko ingurumen baimena. Une honetan egoera kontraesankor batean bizi da Nafarroa hondakinen kudeaketari dagokionez: Auzitegi Gorenak ez-legezkotzat jo zuen gobernuaren hondakin plan nagusia eta plan berria errotik idazten hasi direnen bitartean Nafarroako enpresa batek hondakinak...
Read MoreHazparnen protesta ekintzak Hazketa zabortegia betirako ixteko eskatuz
[Pello Zubiria Kamino] Lapurdiko Hazparnen hainbat herritarrek segitzen du mobilizatzen bertan aurten itxi behar zuten Hazketa zabortegiaren kontra. Hazketa2010 elkarteak blogean biltzen ditu antolatutako mobilizazio eta beste ekintzen berriak. Gauza da Iparraldeko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil ta Garbi partzuergoak erabaki duela hogei urte gehiagorako luzatzea Hazparneko lurretan den hondakindegia, gainera oraingo eremua bi halako handituz. Legeak ematen dion babesa...
Read MoreFrantzisko aita santua Zero Zabor eta ekonomia zirkularraren alde
[Pello Zubiria Kamino] Jorge Mario Bergoglio katolikoen aita santu argentinarra Zero Zabor ereduaren alde mintzatu dela eta bere zoriona azaldu du Zero Waste Europe (ZWE) federazioak: “Pope Francis Embraces Zero Waste“. ZWEk balorazio hau egin du irakurri ostean Frantziskok argitaratu berri duen Laudato Si entziklika berria. Entziklikak dioenez, “Lurra, gure etxea, gero eta gehiago ari gara bihurtzen zabortegi erraldoi bat (….) hau oso loturik dago zaborraren kulturari...
Read MoreEuropako Zero Waste mugimenduak biltzarra burutu du Bulgariako Sofian
[Pello Zubiria Kamino] Ekainaren 5etik 7rako asteburuan Europako Zero Zabor mugimenduaren (Zero Waste Europe) dozenaka boluntario eta aditu bildu dira Bulgariako Sofia hiriburuan urteroko biltzarra egiteko. Ekitaldiaren antolatzailea Za Zemiata izan da, Bulgariako Zero Zabor taldea. Zero Waste Europek jardunaldien kronika eskaini du honakoan: “Inspiring and powerful Zero Waste Gathering in Sofia“. Bertan kontatu duenez, Ivelina Vasileva Bulgariako Ingurumen eta Uraren ministroak...
Read MoreSakanako Olaztin hondakinen larrialdigunea erre dute
Sakanako Mankomunitateak Twitterrez jakinarazi duenez, ezezagunek erasotu eta erre egin dute Olaztin hondakinen gaikako bilketan larrialdietarako erabiltzen den etxola. Nafarroako eskualde horretako herri gehienetan bezala (bailararen biztanleen erdia) Atez Ateko sisteman biltzen dira etxeetako hondakinak. Olaztin dauka bere fabrika Cementos Portland Valderribasek, Nafarroako hondakinak kiskaltzeko asmoa eta baimenak dituenak. Erasoa gertatu da Olaztiko udalean EHBilduko Gurutze Rodriguez...
Read MoreAlbiste bilduma, ekainak 08 – 14
Gipuzkoa “Larunbatean, ekainak 13, Donostian, errausketaren aurkako pitada masiboa!! Etor zaitez!!” (Zero Zabor IBE) “Erraustegiaren aurkako “pitada”” (ARGIA) “Errauste plantaren aurkako ekintza egin dute gaur herritar batzuk” (Noaua) “[Oarsoaldean] El ‘puerta a puerta’ resiste solo en Oiartzun” (Noticias de Gipuzkoa) “‘Gipuzkoako Konposta’ Bioterran erakusgai, Ekogunearen eskutik” (GHK) “El Gobierno...
Read MoreLarunbatean protestak Donostian errauskailuaren eta AHTaren kontra
[Pello Zubiria Kamino] Bi protesta burutuko dira bata bestearen ondotik larunbat arratsaldean Donostian, biak ere “alferrikako makro-azpiegiturak” izendatu direnen kontra. 17:00etan errauskailua salatuko dute txistuka eta 17:30etan Abiadura Handiko Trena. Aspalditik iragarrita zegoen AHT Gelditu! elkarlanak azpiegitura erraldoi horren burugabekeria salatzen duten alderdi, sindikatu, mugimendu eta talde ugarirekin batera ekainaren 13rako deitu manifestazioa. Deialdian zioten,...
Read MoreIruñean hondakin elektronikoak birziklatzeko tailerrak
Iruñean egunotan, ekainaren 9 eta 10ean, burutzen ari dira tresna elektroniko zaharkituen hondakinak berrerabili eta birziklatzen ikasteko egunak. Antolatzaileak dira European Recycling Platform (ERP), Asociación De Educación Ambiental y del Consumidor (ADEAC) eta Basurama kolektiboa. Atelierrak San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan ari dira burutzen “¿Te suenan los RAEE?” goiburuarekin. Bazter utzitako tresna elektronikoekin musika tresna eta jostailuak egiten irakasten...
Read More
Iruzkin berriak