Jose Ignacio Asensio sozialista tolosarra, Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria
[Pello Zubiria Kamino] Jose Ignacio Asensio tolosarra da Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria eta bere gain joango da lurralde honetako hondakinen kudeaketaren ardura nagusia. Eusko Jaurlaritzan Patxi Lopez lehendakari zenean Iñaki Arriola Garraio sailburuaren ekipoan aritu zen eta 2009tik 2012a artean Eusko Trenen zuzendari. 48 urtekoa, ekonomialaria heziketaz, Zaragozako unibertsitatean irakasle izan da eta azken legealdian Tolosan zinegotzi.
Gipuzkoako sozialisten webgunean irakur daitekeenez, Asensioren lana izango omen da PIGRUG gaurko egoerara egokitzea, zabortegiak ixtea, Gipuzkoan hondakinen balorizazio zentro bat [errauskailuaren eufemismoa] eraikitzea, birziklatzea Europako mailara igotzea eta ““ayudar” a aquellos ayuntamientos que quieran eliminar el Puerta a Puerta y la vuelta de los contenedores a las calles de sus municipios“. Gordinago deskribatu du Asensioren tarea Diario Vasco egunkariak: “Encargado de acabar con el puerta a puerta“.
Azken legealdian Tolosan zinegotzi izateaz gain, (eta facebooken irakurri ahal izan dugunez legealdi osoan ez da iritsi parte hartzera udaletxeko 5 ingurugiroko batzordeetan…), etxera eramaten zuen soldata, SAPLA-PLACENCIA armamentu enpresak ordaintzen zion enpresa honek pertsonak hobe hiltzeko egiten dituen produktuak saltzeagatik.
Earra piezea!
DVn egindako elkarrizketa batean EH Bilduri leporatzen dio bereizte tasa erabili beharrean, birziklatze tasa erabiltzea eta nire etxera bidalitako PSOE ren propagandan birziklatze ERE agertzen da.., hau kontraesana!