Hondakinen Gipuzkoako gerran hurrengo gudua: Pasaia
[Pello Zubiria Kamino] PSEk (alkatetza) eta EAJk osatutako udal gobernu berriak espero bezala baldin badoaz gauzak, Pasaian urte bete eskas iraun izango du hondakinen Atez Ateko bilketak: urrian barrena berriro edukiontzi handiak zabalduko dituzte herrian eta birziklatzea borondatezkoa izango da, zeina esatea baita kutsatu ala ez erabakitzea familia bakoitzaren nahiaren baitan geratuko dela. Oarso Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, urriaren 27 eta 28an egingo dute aldaketa Trintxerpen eta...
Read MoreUsurbilgo ikastola Kilometroak 2015 Zero Zabor ereduan ari da antolatzen
[Pello Zubiria Kamino] Urriaren 4an Gipuzkoako Usurbilen “Gattunk” leloarekin ospatuko den Kilometroak 2015 hondakinen gaiari dagokionez Zero Zabor ereduan kudeatuko da. Aurreko kilometroetan eredu horri buruzko tailerrak egin diren moduan, Zubietako errauskailuaren mehatxua buru gainean zintzilik daukan Usurbilek urrats berria egin du, Kilometroak izaten den festa erraldoian hondakinen sorrera gutxitu eta sortutakoa ahalik eta ondoen sailkatu eta birziklatze bidean jartzeko...
Read MorePasaiako udalak azaroan kanporatuko ditu Atez Ateko bilketako langileak
Oarso-Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, Pasaiako udalak azaroan etengo dizkie kontratuak hondakinen Atez Ateko bilketan ari diren 13 langileei. Pasaiako udal agintari berriek jakinarazia zuten hondakinen gaikako bilketa derrigorrezkoa ahal bezain laster kenduko dutela eta San Marko mankomunitatetik, berriz, Atez Atekoa kendu eta borondatezko sistemara -kaleko edukiontzi handi libreak erabiliz- itzuli nahi zuten udalerriei erraztasunak emango zizkiela esan zen. Orain Pasaiako alkateak langileei...
Read MoreZaborren gerra berriz Italian: 30 birziklatze planta kiskali dituzte
[Pello Zubiria Kamino] Italia osoa Zero Zabor lurralde bilakatzeko kanpaina, hilabeteotan erakunde askok bultzatzen zutena, arriskuan jarri dute bi eraso bortitzek. Batetik, 30 birziklatze planta sutu dituzte, askoren ustez mafiako taldeek. Eta bestetik, Matteo Renzi lehen ministroak bultzada berria eman die errauste plantei Italia desblokeatzeko aitzakian. “Banan bana erretzen ari dira birziklatze planta guztiak”, idatzi du Jacopo Giliberto kazetari gazteak Corrente blogean irailaren...
Read MoreNafarroako gobernuak errausteko baimena kendu dio Cementos Portlandi
[Pello Zubiria Kamino] Ingurumen gaiak jarraitzen dituen Compañia de las 3 Erres taldearen webguneak zabaldu du: Nafarroako Gobernuak iraungitzat eman du Olaztin Cementos Portlandek daukan usinan hondakinak erretzeko baimen bateratua. Gobernuaren buletinaren 185. zenbakian plazaratu da ebazpena, 41E/2015 erreferentzia daramana eta irailaren 8an hartua. Eva García Balaguer Ingurumenerako eta Lurraldearen Antolaketarako zuzendari orokorrak sinatutako erabakiak argudiatzen du aurreko gobernuak...
Read MoreSakanak ongi birziklatzetik ekonomia zirkularrerako jauzia egin nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Sakanako mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek esan du joan den astean Altsasun burututako jardunaldien barruan: “Kalitatez birziklatzen dugu, orain ekonomia zirkularra sortu behar dugu”. Eskualdea bilakatu ondoren hondakinen kudeaketa hobetzearen ereduetako bat, aurrerako urrats berriak aztertu dituzte bertan bildutako adituek eta Nafarroako Gobernutik Ingurumen kontseilari Isabel Elizalde Landak elkarlanean aritzeko borondatea adierazi...
Read MoreParisen ere berotzen ari da ‘errausketa versus gaikako bilketa’ eztabaida
[Pello Zubiria Kamino] “Plan B’OM” izenez laburbildu dute plana “Baisse des Ordures Ménagères“: Hiri Hondakinak Murrizteko plana. Paris eskualdeko zaborrak kiskaltzeko orain arteko errauskailuei laguntzearren agintariek Ivry-sur-Seine hirian labe berria eraikitzea erabaki dutenez, haren kontrako herritarrek eta erakundeek plan alternatiboa antolatu dute, egunotan aurkezten ari direna. Munduari hiri xarmagarriaren itxura erakusten dion Parisek atzea dauka beterik...
Read MoreLibanon zaborren kontrako protestek piztu dute krisi politiko nahasiagoa
[Pello Zubiria Kamino] Milaka lagun bildu ditu joan den larunbatean Beiruten Michel Aoun kristauaren aldeko mugimenduak eskatzeko Libanoko lehendakaria hauteskundeetan bozkatu dadila, herrialde hura gobernatzeko gaur erlijioen orekan oinarrituta dagoen sistema aldatuta. Larunbatekoaren kroniketan gutxi aipatu dira hondakinak. Aldiz, Libanok bizi duen egonezin gero eta zabalduagoa uztailaren 17an hasi zen zaborren kontrolik ezagatik, milaka herritar kalera irten zirenean “Kiratsa...
Read MoreErrausketaren kontrako giza katea deitu dute Donostian irailaren 13rako
[Pello Zubiria Kamino] Azken hauteskundeen ostean agintari berriek Gipuzkoan errauskailua eraikitzea berriro mahai gainera atera dutela eta, irailaren 13rako -Kontxako estropaden finaleko eguna- giza katea egiteko deia egin dute “Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” lelopean. Deialdia honako erakundeek sinatu dute: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, Donostia Bizirik, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza,...
Read More
Iruzkin berriak