Evo Moralesek Bolivia Zero Zaborrera hurbildu du Hondakinen Legearekin
[Pello Zubiria Kamino] Evo Moralesen gidaritzapean Bolivian landu nahi duten “Buen Vivir” garapen eredu berriaren aplikazioa iritsi da hondakinetaraino: La Pazeko gobernuak hondakinen legea plazaratu du, kutsatzea debekatu, birziklatzea derrigortu eta legea hausten dutenentzako zigorrak ezarriz. Lehendakariak berak asteazkenean aurkeztu duen legeak bost atal nagusi eta 49 kapitulutan ezartzen ditu irizpide nagusiak hondakinen sortzeaz, produkzio eta kontsumo ereduez, horiek...
Read MoreBizkaiko Zabalgarbi errauste planta salatu dute bere 10. urteurrenean
[Pello Zubiria Kamino] Zabalgarbiko errauste plantarekin Bizkaiak 10 urte galdu ditu hondakinen kudeaketarako sistema egokiak antolatzeko bidean, hala iritzi dio Ekologista Martxan elkarteak errauskailuaren urteurrena dela eta plazaratu duen agirian. Elkarteak prentsari banatutako agirian dio gaikako bilketan Bilbo euskal hiriburuetan azken geratzeaz gain, hondakinak errausteko hautu estrategikoak bidea itxi diola bilketa burutsuari Bizkaia osoan, %40 tasatan geratuz. Are larriagoak dira...
Read MoreBil ta Garbi Iparraldeko hondakinen parte bat errausten hasi daiteke
[Pello Zubiria Kamino] “Balioztatze energetikoa” (“valorisation energetique“) eufemismoz beztiturik, baina azken finean erretzera bidaltzeko asmoa du Bil ta Garbi herri elkargoak Iparraldeko udalerri guztien hondakinen parte handi bat. Zementu fabrika edo antzeko laberen batean kiskaliko lituzke. Irailean batu ziren Iparraldeko hondakinak kudeatzen dituzten bi elkargoak, Bizi Garbia eta Bil ta Garbi. Aurretik Bil ta Garbik martxan jarria zuen Lapurdi, Nafarroa Behere eta...
Read MoreGAIA errausketaren kontrako aliantzak biltzarra dauka Parisen azaroaren 29tik
[Pello Zubiria Kamino] GAIA errausketaren kontrako munduko aliantzak bigarren biltzar nagusia egingo du abenduaren 4an hasita Parisen. Klimaren gailurraren atarian bilduko ditu mundu osoko 800 mugimendu eta elkartetako ordezkariak. 2000. urtean Hego Afrikako Johannesburgen sortu zen GAIA, errausketaren kontrako aliantza izatetik alternatibak lantzeko mugimendu izatera zabaldu dena. Geroztik lortu du federatzea 800 elkartea, lanean ari direnak justizia klimatikoaren, herritarren ahalduntzearen,...
Read MoreBriveko errauskailuak “botoi magikoa” zeukan kontrolak engainatzeko
[Pello Zubiria Kamino] Frantziako Estatuaren erdi aldean dagoen Brive-la-Gaillardeko errauste plantak iruzurra egin die kutsaduren kontrolei, gutxienez 2007tik 2013a bitartean, bertan teknikari lanetan aritu den Jose Garciak salatu duenez. Errauste planta gelditu dezaten sinadura bilketari ekin dio Internet bidez. France-3 telebista publikoaren kameren aurrean salatu du berak Saint-Pantaléon-de-Larche herrian dagoen errauskailuan lan egin zuen garaian usinako kontrol gelan botoi bat zeukatela...
Read MoreHiru Michelin izar dituen “Azurmendi” jatetxea konposta egiten hasi da
[Pello Zubiria Kamino] Larrabetzuko udalak jakinarazi du: “Azurmendi jatetxeak konposta egingo dau, ‘Larrabetzu zero zabor-bertokoa indartuz’ proiektua indartuz“. Lehendik ezaguna da Larrabetzu etxe askotako hondakin organikoak luartzen dituelako auzo-konpost egituretan. Euskal Herrian txerri-janak berezi gabe eta beste zakarrekin nahastuta botatzen dituzten jatetxeentzako mezu nabarmena beharko luke Europako sukaldaritzako izar honen erabakiak. Eneko Atxa bere...
Read MoreAlbiste bilduma, irailak 01 – 30
Gipuzkoa “Markel Olanok aurreratu du atez atekoa kenduko dutela “hala eskatzen duten herrietan”” (Berria) “Errausketaren aurkako giza katea egin dute Kontxa hondartzan” (Hitza) “Gipuzkoa: Opositores anuncian una consulta sobre la incineradora” (Gara) “El empeño por la incineradora de Zubieta, una apuesta equivocada” (Greenpeace) “Atez atekoa, edukiontzira” (Hitza) Nafarroa “Expertos apuestan por la recogida puerta a...
Read More
Iruzkin berriak