Hiru Michelin izar dituen “Azurmendi” jatetxea konposta egiten hasi da
[Pello Zubiria Kamino] Larrabetzuko udalak jakinarazi du: “Azurmendi jatetxeak konposta egingo dau, ‘Larrabetzu zero zabor-bertokoa indartuz’ proiektua indartuz“. Lehendik ezaguna da Larrabetzu etxe askotako hondakin organikoak luartzen dituelako auzo-konpost egituretan.
Euskal Herrian txerri-janak berezi gabe eta beste zakarrekin nahastuta botatzen dituzten jatetxeentzako mezu nabarmena beharko luke Europako sukaldaritzako izar honen erabakiak. Eneko Atxa bere “Azurmendi”rekin Michelinen gidako 3 izarren jabe da, Bizkaiko jatetxeetatik ohore hori daukan bakarra. Are gehiago: OAD (Opinionated About Dining) gidak 2015eko Europako jatetxerik onena izendatu du joan den udaberrian.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks