Andoaingo udalak Zubietan erraustea babestu du PSE eta EAJren botoz
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 26an egindako osoko batzarrean, EAJ eta PSEko zinegotzien botoari esker Andoaingo Udalak bere babesa eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauste plantari. Gara egunkariak -soilik paperezko edizioan- zabaldu du albistea bere xehetasunekin. Udalbatzaren bilkuran Errausketaren kontrako plataformen Koordinadorak mozio bat aurkeztua zuen udala Zubietako errauskailuaren kontra garbi azaldu zedin. Koordinadorak, errausketaren kontrako argudio...
Read More“Errausketarik ez!” hitzaldi zikloa antolatu du Koordinadorak Andoain eta Donostian
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren kontrako plataformen Gipuzkoako Koordinadorak hiru hitzaldiz osatutako zikloa antolatu du “Errausketarik ez! Ez lehen eta ez orain” lelopean. Ignasi Puig Ventosa, Gorka Bueno eta Eduard Rodriguez Farrék hartuko dute parte Donostian eta Andoainen burutuko diren jardunaldietan. Abenduaren 3an, Donostiako Koldo Mitxelena aretoan Ignasi Puigek hondakinen kudeaketaren egoera eta joera berriak aurkeztuko ditu, gaztelaniaz. Gipuzkoa ondo ezagutzen du...
Read MoreMadrilgo 36 lagunek auzitara daramate Ingurumen idazkaria errausketagatik
[Pello Zubiria Kamino] Hogeita hamasei pertsonak, beren ustean Valmingomezko errauste plantak eragindako gaixotasunak jasaten dituztenak edo horiengatik hildakoen senideak direnak, auzitara eraman dute Madrilgo autonomi erkidegoan Ingurumen Ebaluazioko zuzendari zen Jose Trigueros Rodrigo, 2008an errauskailuari Ingurumen Baimena eman ziolako aurretik Ingurumen Eraginen Ikerketarik egin gabe. Rivas Aire Limpio plataformak jakinarazi duenez, epaiketa penala eskatu dutenen 36en artetik 15...
Read More‘Plume Plotter’: Ikusi kutsadura nora barreiatzen duen zure errrauskailuak
[Pello Zubiria Kamino] Britainia Handiko Gloucestershiren (Bristol ondoan, Ingalaterra eta Gales arteko mugan) eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko biztanle batzuek sortu dute Plume Plotter zerbitzua, meteorologiaren datuak kontutan harturik labearen tximiniak gehien zein lurralde kutsatuko duen aurreikusten duena. Une honetan jarraipena egiten die Londresko eta Kornuallesko bi errauskailu gehiagori ere. Facebooken eten gabe eguneratzen dute hiruen grafiko eta informazioak. Kutsadura...
Read MoreJendetzak oihu egin du Lasarte-Orian errausketaren kontra
Zientoka pertsona bildu ziren larunbatean, azaroak 21, Lasarte-Oriako karriketan herritik oso hurbil eraiki nahi dieten Zubietako errauste plantaren kontra oihu egiteko. Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformak deituta, bertako herritarrez gain Buruntzalde eskualdeko eta Gipuzkoa osotik etorritakoak ere bildu ziren bertan. Herritarrek oihukatu zuten ez dutela onartzen errauste plantarik ez Zubietan (Lasarte ondoan) eta ez beste inon. Berriak informatu duenez, manifestazioan azaldu ziren...
Read MoreLasarten larunbatean manifestazioa Zubietako errauste plantaren kontra
[Pello Zubiria Kamino] Lasarte-Orian sortu berri den Aire Garbia plataformak dei egin die Lasarte-Oriako eta inguruko herritarrei beren protesta azaldu dezaten Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan errauste planta jartzeko berpiztu dituen asmoen kontra. Aire Garbia Plataformako kideek azaldu dute –Txintxarri lekuko hedabideak kontatu duenez- Lasarte eta Errekalde artean dagoen Teresategiko pinutegia erabili dutela deialdian Aire Garbiaren ikur gisara, “iturri eta birika” gisara....
Read MoreIvryko herritarrek errauskailua ez, Zero Zaborren “burua eta bihotza” maite dute
[Pello Zubiria Kamino] Euskal Herrian Zero Zabor bidean egin diren urratsak ezagutu dituzte Paris ondoko Ivry-sur-Seine hirian. Hiriburua barne ia 6 milioi jende biltzen duen SYTCOM herri elkargoak mega-errauskailu berria, bi TMB eta zabortegi gehiagoz osatutako plana (bi mila milioi euro kosta behar duena!) aurkeztu duenean, gizarte mugimenduek Plan B’OM alternatiboz erantzun diote. Aski sufritu dute errausketa. Bilkura beroa izan da Ivry-sur-Seinen azaroaren 5ean. Bertako lurretan nahi ditu...
Read MoreEderretik ezer ba ote dauka kontainer berde zatar horrek?
[Pello Zubiria Kamino] Lorpen handia bailitzan aurkeztu du Diario Vascok, tituluaren “ya” horrekin azpimarratuz: “Pasaia ya deposita la basura en cinco contenedores“. Kaleko edukiontzi handiak eta batik bat berde handi orojalea desiragarria balitz bezala, EAJk eta PSEk gaikako bilketa desegiten duten udalerri guztietan berriro zabaltzen duten kontainer handi usain txarreko eta kutsatzaile hori. Aldiz, gaikako bilketa txukuna antolatu duten lekuetan herritarrek nabarmendu...
Read MoreParisko udalak Atez Ate bilduko du organikoa 2. eta 12. barrutietan
[Pello Zubiria Kamino] Anne Hidalgo auzapezak zabaldu du albistea Twitterrez: “Paris va expérimenter la collecte des bio-déchets en porte-à-porte dans les 2 et 12ème arrondissement“. Frantziako hiriburuan egingo den COP21 klimaren gailurraren bezperetan eta Ile-de-France metropolian Ivryko errauskailu berriaz piztu den eztabaidaren erdian egin du iragarpena alkate sozialistak. 2. barruti edo arrondisamenduak biltzen ditu 23.000 biztanle Parisko zentroan (Bulebar handiak, Burtsa,...
Read MoreAlbiste bilduma, urriak 01 – 31
– Gipuzkoa “Gipuzkoaren “eraldaketa sozial eta ekonomikorako” bide orria aurkeztu du Foru Aldundiak” (Gipuzkoako Foru Aldundia) “GHK-ko ordenagailu batetik 69.000 artxibo ezabatu dituzte; asko, errauste plantari buruzkoak” (Berria) “La mayoría de los guipuzcoanos avala la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa) “Hondakinen Kontsortzioa berritu dute” (Goiena) – Iparraldea “Ipar Euskal Herriko zabortegietako errefusa erregai gisa...
Read More
Iruzkin berriak