Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ivryko herritarrek errauskailua ez, Zero Zaborren “burua eta bihotza” maite dute
Atalak: Errausketa, Europa
Hondakinen errausketari buruzko bilkura Ivry-sur-Seinen azaroaren 5ean. (Argazkia: Collectif 3R)
[Pello Zubiria Kamino] Euskal Herrian Zero Zabor bidean egin diren urratsak ezagutu dituzte Paris ondoko Ivry-sur-Seine hirian. Hiriburua barne ia 6 milioi jende biltzen duen SYTCOM herri elkargoak mega-errauskailu berria, bi TMB eta zabortegi gehiagoz osatutako plana (bi mila milioi euro kosta behar duena!) aurkeztu duenean, gizarte mugimenduek Plan B’OM alternatiboz erantzun diote. Aski sufritu dute errausketa.
Bilkura beroa izan da Ivry-sur-Seinen azaroaren 5ean. Bertako lurretan nahi ditu SYTCOM herri elkargoak eraiki azpiegitura horiek guztiak. Lehendik Europako errauskailu handienetako baten jabe diren Ivry herri obrero eta ezkertiarrean aski dutela erakutsi eta alternatibak badirela azaltzeko zen gaualdia. Ilunabarreko zazpietan hasita, herritarren aurrean mintzatu dira: errauskailuen kontrako oposizioa biltzen duen Collectif 3Rko ordezkari Anne Connan, Romainville herrian (Paris handiaren baitan hau ere) TMB erraldoi baten kontrako auzia irabazi duen ARIVEM elkarteko François Mouthon, duela bi urte sortutako Zero Waste France koalizioaren koordinatzaile Flore Berlingen, Besançon hirian eta inguruetan hondakinen tarifa justua ezarri zuen Jean-Pierre Taillard politikari ohia eta Hernanin Zero Zaborren ordezkaria, kronika hau sinatzen duena. Zubietako errauskailuaren itxiera ospatzen zuen “Incinerator, Game Over” eta Milanen (1,3 milioi biztanle) hondakinak Atez Ate nola biltzen dituzten erakusten duen “From Food to Compost: a virtuous model of circular economy in Milan” bideo laburrak ere erakutsi ziren.
Errausketaren Plan B’OM alternatiboa aurkezten Anne Connan (mikroa hartuta) eta Flore Berlingen. (Argazkia: Le Parisien)
Ivryko zenbait herritarrek ezagutzen dute Gipuzkoan aurreko legealdian agintariek ezarritako Zero Zabor eredua. Horregatik, eredu horren barruan Gipuzkoako eta Nafarroako (ezin ahaztu Sakana eta mendi aldeko herrien emaitzak!) herri eta eskualdeetan dauden formula ezberdinak (Atez Atekoa, mistoa, edukiontzi kontrolatuak…) azaldu ostean, HZZko ordezkariak entzuleak ohartarazi ditu azken hauteskundeetan sortutako giro berriaz.
Alegia (nola azaldu euskal politikaren gakoak 15 segundutan?) lau urtez eta txiripaz Gipuzkoako aginte gune askoren nagusi egon ostean Tsiprasek galdu dituela hauteskundeak eta aurreko urte luzeetan elkarri batera edo bestera lagundu dioten betiko Samaras eskuindarrak eta Papandreu sozio-liberalak berreskuratu dutela boterea. Esan nahi baita, jakinik aurtengo udan gipuzkoarren ia herena bizi zela Zero Zabor ereduko herrietan, hilabeteotan bizi den egoera nahasiaren ostean, heldu den maiatzean ikusiko dela zertan geratu diren kopuruok.
Euskaldunok paristarrei zerbait aportatzekotan, gauzak bestela eginik SYTCOMeko hiri handietan kopuruak nola liratekeen kalkulatu diegu. Uneotan herri elkargoaren bi errauskailuen artean (Saint Ouen eta Ivry-Paris XIII) ari dira kiskaltzen 1.234.000 tona zabor, 5,7 milioi pertsonetako bakoitzak urtean 215 kg. Lortuko balute azken errefusa pertsonako 60 kilotara jaistea (Oñatikoen pare, esaterako) urtean sortuko lukete 323.000 tona. Baita pertsonako 100 kilotaraino soilik murriztuta ere, segiko lukete 570.000 tona sortzen. Zertarako errauskailu berririk, oraingoentzako aski janari ez delarik?
Ivry-sur-Seineko errauskailuaren tximiniak kea dariela Paris inguratzen duen errepidetik ikusita. (Argazkia: The Guardian)
Ivrytarrek, ordainetan, gurean aski ezagutzen ez diren kutsadura zifrak eskuratu dizkigute. Ivryko bi labeko munstro handiak 692.000 tona kiskali zituen 2014an. Bilboko Zabalgarbiren bi halako. Urrundik ikusten zaizkio bi tximiniak, gau eta egun ke zuria dariela. Klima aldaketaren erruduna den gas karboniko iturri paregabeak dira errauskailuak, Ivrykoak urtean 578.000 tona karbono isurtzen ditu, erretzen duen hondakin tonako bana. Baina horiez gain ur-lurrinetan nahasirik tximiniok barreiatzen dituzte 180 tona nitrogeno azido, 57 tona sufre dioxido, 36 tona karbono monoxido, 10 tona errauts (filtroetan pilatzen dituenez gain), 3 tona azido kloridriko, 820 kilo azido fluoridriko, 447 kilo zink, eta 201 kilo metal astun, osasunarentzako hain arriskutsuak direnak, tartean 9 kilo berun, 8 kilo merkurio, 40 kilo aluminio, 0,06 gramo dioxina klorodunak… Horiek ofizialki neurtutakoak. Gehi legeak neurtzea esijitzen ez dituenak, PCBak, dioxina bromodunak, nano eta mikropartikulak… Bizkaitarrek hitz egin beharko lukete Ivryko herritarrokin. Orobat Iparraldetik 40.000 tona errausteko inguruko norbaiti esportatzea onartzen dutenek.
Frantzia osoan urte luzez politikari ia guztien artean egon da kontsentsua errauskailuen inguruan, kasik kopiatuz energia atomikoaz egon den adostasuna. Hasi da urratzen, ordea. Ivry-sur-Seineko alkate berriak (PCF) lasaiago aztertu nahi omen du SYTCOMen mega-plana, alkateordea bidali du Collectif 3Rk antolatutako biltzarrera. Aginte aldi berrian Ingurumen zinegotziaren delegazioa omen da “Dévélopement Durable et Zéro Déchet“, izenez bederen sinbolikoa. Seine ibaiaz beste aldean, organikoa Atez Ate biltzen hasiko dira Parisen bi auzune handitan.
Euskaldunok eramandako mezuetatik, Twitterrez oihartzun egin dio Zero Waste Francek honi: “Si c’est possible à Hernani et Milan, c’est possible à Ivry et Paris“. Collectif 3Rkoek maitatu dute euskaldun zerozaborzaleen “Burua eta bihotza” ezaguna: “Si on a bon cœur, on ne veut pas d’
#incinérateur même chez ses voisins“.“Burua eta Bihotza”, Oñatin ikus daitekeen horma-irudia.