Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31
Gipuzkoa “Subida del recibo de la basura para financiar la incineradora” (Oñati Zero Zabor) “Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2008-2016 Aurrerapen Dokumentuan (AD) hautatutako, aurretratamendu mekaniko eta biologiko zentralizatua duen, balorizazio energetikorako plantaren dimentsionamendua berrikustea” (Gipuzkoako Foru Aldundia) “GHHKPO-ADko Prognosiaren eguneraketa” (Gipuzkoako Foru Aldundia) “Gipuzkoako Aldundiaren prognosia. Porrotaren...
Read MoreKrimena eta zigorra GHKren tasen igoeran: Donostia +%14, Hernani +%39
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan agintzen duten EAJk eta PSEk erabaki dute 2016ko tasekin zigortzea kudeaketa onena egiten duten herriak eta saritzea zabarren jokatzen segitzen dutenak. Ez da iritzi bat, errealitate gordina baizik, mankomunitate berean (San Markon) dauden bi udalerriri aurtengo ezarri dizkien igoerek erakusten dutenez. Jakinaren gainean ez dagoen irakurlearentzako: udalei GHKk oso modu ezberdinean igo dizkie entregatzen duten hondakin tona bakoitzeko ...
Read MoreGipuzkoako erraustegia justifikatzen duen prognosi berria eztabaidagai
[Pello Zubiria Kamino] Presaka dabil Gipuzkoako Foru Aldundia ahalik eta azkarren hasteko Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren obrak: “Cuanto antes y a contrarreloj“, Jose Antonio Asensio diputatuak adierazi duenez. Lortuko ote du hura justifikatzeko abenduan aurkeztutako plangintza berria eztabaida handirik gabe pasaraztea? Abenduaren 18an aurkeztu zuen Asensiok prognosi berria, alegia, datozen urteotan Gipuzkoak sortuko dituen hondakinen aurreikuspena, GFAren ustez Zubietan...
Read MoreSan Markoko herrien errefusak 2015ean: onerako eta txarrerako Pasaia etsenplu
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinak ondo kudeatzearen eredu izatera iritsia zen Pasaia Amaia Agirregabiria (Bildu) alkate zelarik; baina udal hauteskundeen ondoren hondamendian amildu da, derrigorrezko sistema eraistearekin batera. Hori da Gipuzkoako eskualderik jendetsuena, Donostialdea, biltzen duen San Marko mankomunitateren 2015ko emaitzaren datu deigarriena. San Markok bere webgunean 2015eko daturik eskaintzen ez duen arren, udaletara erakunde horrek bidalitakoetatik ARGIAk osatu ahal izan...
Read MoreErrausketaren aurkako borroka indartzeko batzarra egin dute Gipuzkoako taldeek
[Lander Arbelaitz] Zubietako herritarrenlaguntza eskaerari erantzunez, han bertan batu dira larunbatean 16 erraus planta proiektuaren aurka egiteko lanean ari diren hainbat talde eta norbanako. Guztira 70 bat pertsona bildu dira, eta asmoa borroka hau berraktibatu eta gizarte jasangarriago baten alde lan egitea dela zehaztu dute. Hurrengo batzar irekia otsailaren 13rako finkatu dute, Zubietan bertan. Ondorengo talde eta mugimenduetako kideak batu ziren: Hernanin Zero Zabor, Oñati Zero Zabor,...
Read MoreAndoainen errausketaren kontrako Ipar Haizea herri plataforma sortu dute
Larunbatean, urtarrilak 16, errausketaren kontrako herri plataforma berri bat aurkeztu zen: Andoaingo Ipar Haizea. Andoain Gipuzkoako Foru Aldundian Zubietan eraiki nahi duen errauskailuaren kokagunetik 3 kilometrora geratzen da, Ipar Haizeako kideek aurkezpenean erakutsi zuten mapan ageri den bezala. Errausketak gizakien osasunean dakartzan kalteak nabarmendu zituzten plataforma berriko kideek. Berrikitan Andoainen izana da eragin horiez hitzaldia ematen Espainiako Estatuan gai honetaz...
Read MoreErrausketaren kontrako Gipuzkoako taldeen batzarra larunbatean Zubietan
Gipuzkoan hondakinen errausketaren kontra eta Zero Zabor ereduaren alde mobilizatzen diren hainbat talde eta militante larunbat goizean bilduko dira Zubietan. Bertan aurkeztu eta eztabaidatuko dute Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu den “Zubieta SOS. Buruaren eta Bihotzaren aldarria” manifestua. Gai ordenan egongo dira: Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren kontrako hurrengo mobilizazioak, bileran azalduko diren talde eta militanteen elkarlana...
Read MoreGHKren tasen igoeraren eskandalua: errefusa %11, organikoa %44-%88
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak abenduaren 31an argitaratu zituen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren 2016rako tasak. Horietan ezustekoa eraman dute organikoa ondoen biltzen duten herriek: GHKri entregatutako errefusaren tasak %11 igo dira eta, aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean. GHKren lehendakari eta Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatu den Jose Ignacio Asensio Bazterraren sinadura daramaten aurrekontuetan tarifa bakar berria ezarri zaio bereizi gabeko azken...
Read MoreZabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera. Hala ere, soilik etxebizitzetatik iritsitako hondakinak kontutan hartuz gero -kendurik industrialdeetatik, gune komertzialetatik eta abar iritsitakoa-, organikoa da erretako guztiaren %41,8. Erretako hondakinetatik %1,6 gai toxiko eta arriskutsuz osatuta dago. Datuok Zabalgarbik aurkeztutako Ingurumen...
Read More
Iruzkin berriak