Zabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera. Hala ere, soilik etxebizitzetatik iritsitako hondakinak kontutan hartuz gero -kendurik industrialdeetatik, gune komertzialetatik eta abar iritsitakoa-, organikoa da erretako guztiaren %41,8. Erretako hondakinetatik %1,6 gai toxiko eta arriskutsuz osatuta dago. Datuok Zabalgarbik aurkeztutako Ingurumen Zaintzako Programan daude, gaztelaniaz Programa de Vigilancia Ambiental (PVA) deitzen den informean. Eusko Jaurlaritzak ez dauzka datuok Interneten eskuragai, baina legez derrigor eman behar dizkio hala eskatzen duen herritarrari.
Zabalbarbiren PVAren barruan Gaiker konpainiak idatzi duen “CaracterizaciĆ³n de Residuos Urbanos en las instalaciones de Zabalgarbi, S.A. (AƱo 2014)” txostenean nabarmena da Zabalgarbik zenbat gai birziklagarri erretzen duen: konpostagarria den %31,3 organikoaz gain, %7,5 egurra da, %16,7 paper-kartoia, %14,7 plastikoak (aparte utzita birziklatzen zailagoak diren %4 “complejos” atalean bereziak), %4,7 beira, %7,1 oihalak eta %3 metalak … Denetara, 2014an Zabalgarbik kiskalitako hondakinen %85 birziklagarria zen aurretik gaika txukun bildu izan balitz.
Gutxi batzuk aberasteko behar ditugun baliabideak horrela erretzea nire ustez zeharo lotsagarria da
Hau arduragabekeria. Bai eredu hau babesten duten EAJ-PSE-PPko politikarien aldetik, baina baita Bizkaiko (eta batez ere Zabalgarbi inguruko) herritarren partetik.