Zero zabor
Hasiera » Sailkatugabeak » Krimena eta zigorra GHKren tasen igoeran: Donostia +%14, Hernani +%39
Urt26 2

Krimena eta zigorra GHKren tasen igoeran: Donostia +%14, Hernani +%39

Atalak: Sailkatugabeak

Donostiako edukiontzi batean bildutako hondakinen karakterizazioa - Eurrausketarik Ez

Donostiako edukiontzi baten azterketa 2014ko azaroan: nahasian bildutako hondakin gehienak birziklagarriak ziren. (Argazkia: Eurrausketarik Ez)

[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan agintzen duten EAJk eta PSEk erabaki dute 2016ko tasekin zigortzea kudeaketa onena egiten duten herriak eta saritzea zabarren jokatzen segitzen dutenak. Ez da iritzi bat, errealitate gordina baizik, mankomunitate berean (San Markon) dauden bi udalerriri aurtengo ezarri dizkien igoerek erakusten dutenez.

Jakinaren gainean ez dagoen irakurlearentzako: udalei GHKk oso modu ezberdinean igo dizkie entregatzen duten hondakin tona bakoitzeko  kobratzen dizkien tasak. Zehazki, errefusaren tasak %11 igo ditu GHKk eta, aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean, mankomunitateen arabera. Errefusa udal guztiek ikusi dute 141,64 eurotik 157,38tara igotzen; organikoa, San Markori dagokionez, igo zaie 70,82 etik 125,9 eurotara (+%77,77). Ikusi nola eragingo dieten igoera horiek Donostiari eta Hernaniri.

Donostia da, Europako kultur hiriburu izateaz gain, Gipuzkoan hondakinak kudeatzen txarrenetakoa, donostiar bakoitzak urtean 274 kilo errefus lagatzen ditu kalean. Donostiako 186.095 biztanleek 2015ean denetara 4.624 tona organiko entregatu zuten bereizita (2014ean baino askoz gehiago, hori ere esan behar da) eta 51.206 tona errefus. Donostiak denetara (organikoa + errefusa) GHKri 2015ean tasatan 7.566.124 ordaindu zizkion eta aurten -hondakin kopuru bera sortuz gero- pagatuko dizkio  8.640.961 (+%14,2).

Hernanik, Diario Vascok fama txarra eman arren, askoz hobeto kudeatzen ditu bere hondakinak. Errefusetan 53 kilo pertsonako sortu zuten hernaniarrek 2015ean (donostiarren bostetik bat!). 2015ean Hernaniko udalak bere 19.600 biztanleek sorturiko 1.536 tona organiko entregatu zituzten eta 1.043 tona errefus. Kopuru konstanteetan, 2014eko tasetan Hernaniri ateratzen zaio GHKri pagatzea iazko tasetan 256.509 euro eta tasa berrietan 357.529 (+%39,3).

Zoriondu eta laguntzeko ordez, Gipuzkoan orain zigortu egiten dira ondoen ari diren udalak, zigorra merezi duen krimenen bat egingo balute bezala. Gauza jakina da birziklatze eta konpostatze kopuruak handitzekotan gaikako bilketan ahalegin berezia egin behar dutela lekuko administrazioek. GHKk mezu garbia zabaldu die tasa berriekin udalei: ez dizue merezi gaikako bilketan ahalegintzea, gaizki eginda -zaborrak nahasirik bilduta- merkeago aterako zaizue. Errauste plantek horrelako diru-laguntza ezkutukoak jasotzen dituzte ate-erroten gurpilean bizi diren politikariengandik.

 

2 Iruzkin

  1. Patxi | 2016-01-27 at 18:13

    Lotsagarria erabat! Mugitzen ez bagara amildegira eramango gaituzte

    Reply
  2. Mikel | 2016-01-27 at 22:53

    Beasainen duela bost urtetik edukiontzi marroia daukagu. Iaz kontzientziazioa bultzatze aldera edukiontzi hau erabiltzen genuenoi hobari bat ezarri ziguten. Orain hobari hori kentzeaz gain tasa igo dute hemen ere, organikoaren edukiontzi marroia erabiltzen genuenontzat iaztik aurtenako aldea %40 gehiagokoa izango da, erabiltzen ez zutenentzat %12-koa. Hernani ez da kudeaketa txar eta interesez jositako egoera nazkagarri honen biktima bakarra.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azken bidalketak

  • Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
  • OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
  • Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
  • “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
  • Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak

Iruzkin berriak

  • Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
  • Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
  • Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 201(e)ko iraila
  • 201(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Afrika
  • Aldundiak
  • Amerika
  • Araztegiko lohiak
  • Arriskutsuak / Toxikoak
  • Asia
  • Atez Ateko komunitarioa
  • Atez atekoa
  • Atez Atekoaren alde
  • Atez Atekoaren kontra
  • Aurkezpenak
  • Auto-konpostaketa
  • Auzitegiak
  • Auzolaneko konpostaketa
  • Bankuak
  • Batzar Nagusiak
  • Berdiseinatu
  • Berrerabilpena
  • Bideoak
  • Bilketa pneumatikoa
  • Biometanizazioa
  • Birziklajea
  • Bizkaia
  • Bost edukiontzi txipdunak
  • Bost kontenedore
  • Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
  • Dokumentalak
  • Dokumentuak
  • Ekitaldia
  • Eko Krog
  • Ekonomia
  • Elektronika
  • Elikadura
  • Enpresak
  • Erakundeak
  • Errausketa
  • Errefusa
  • Errefusategia
  • Eskoriak
  • Eslovenia
  • Estatistika
  • Estatu espainiarrean
  • Etika
  • Europa
  • Europakoak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gaikako bilketa
  • Galdeketa
  • Galdera-erantzunak
  • Garbigunea
  • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
  • Gipuzkoa
  • Gizarte eragileak
  • Hedabideen jarrera
  • Hegaztiak
  • Iparraldea
  • Iritziak / Adierazpenak
  • Istripuak
  • Izenak
  • Jaurlaritza
  • Jolasa
  • Juan Kalparsoro
  • Kitengela
  • Konpondu
  • Konpostaketa
  • Kutsadura
  • Lafarge
  • Lau kontenedore
  • Legeak
  • Legebiltzarra
  • Loturak
  • Mankomunitateak
  • Metanizazioa
  • Nabarmendua
  • Nafarroa
  • Nafarroa
  • Nafarroako Gobernua
  • Nekazaritza
  • Oinarrizkoa
  • Ondakinak zenbakitan
  • Orendain eredua
  • Organikoa animaliei
  • Osasuna
  • Osinbeltz
  • P
  • Partzuergoa
  • Plangintza
  • Plastikozko zorroak
  • Pneumatikoak
  • Politikariak
  • Porlan fabriketan
  • Prebentzioa
  • Sabotajea
  • Sailkatugabeak
  • Saria
  • Sindikatuak
  • Sistema mixtoa
  • Swap
  • TMB
  • Txingudi
  • Udalak
  • Ustelkeria
  • Zabalgarbi
  • Zabortegia
  • Zero Waste Europe
  • Zero Zabor
  • Zestoa
  • Zigorrak
  • Zorra
  • Zubieta

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA