Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
ELA sindikatua errausketaren kontra eta derrigorrezko birziklapenaren alde
Atalak: Birziklajea, Errausketa, Gizarte eragileak
ELA Ingurumen buletinaren 33. zenbakia, 2016ko martxokoa.
[Pello Zubiria Kamino] ELA sindikatuak bere Ingurumen Buletinaren martxoko zenbakian (33) berretsi du hondakinen errausketaren kontrako jarrera eta gaikako bilketa derrigorrezkoaren aldeko apustua. ELAk arbuiatzen du errausketa bai horretarako espreski eraikitako plantetan (Zubietan GFAk eraiki nahi duena bezalakoa) eta bai porlan fabriketan (Donostiako Añorgan Rezolak egiten duena bezalakoa) eta horren ordez hondakinen %80tik gora gaika biltzea baimentzen duten sistemak hobesten ditu.
“ELAren jarrera Gipuzkoako hondakinen kudeaketak duen egoeraren aurrean” agirian (ikusi osorik azpian) sindikatuak laburbildu ditu lurralde honetan azken hiru legealdietan egondako gorabeherak eta duela urte batzuk ELAk egindako hautuak berretsi. Gaikako bilketa on batez gain defenditzen du hondakinen kudeaketa egoki bat barne hartuko dituena tratamendurako beharrezko azpiegitura iraunkorrak, lekuan bertako lanpostuen sustatzea, klimaren aldaketari aurre egitea eta trantsizio ekologiko eta soziala baimenduko duen ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzea.
ELAren jarrera Gipuzkoako hondakinen kudeaketak duen egoeraren aurrean
Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gaia eztabaidagai izan da azken urteetan, eta ez dirudi oraindik bukaerara iritsi garenik. Eredu batetik bestera pasatzen da Foru Aldundiko gobernua aldatzen den bakoitzean, eta baita herri eta mankomunitateetako agintariak aldatzen diren bakoitzean ere. Batzuetan galdeketa bidez hartu dira erabakiak, beste batzuetan herritarrei kontsultatu gabe.
Aldaketa eta erabaki guzti hauen ondorioz gaur egun daukagun egoera ondorengoa da:
– Foru Aldundiko gobernu berriak erraustegia eraikitzea erabaki du, 2019n martxan jartzea da helburua. 200.000 tona hondakin erretzeko ahalmena izango du, 2008an 260.000 hondakin erretzeko eraiki nahi zena baino txikiagoa. Baina erraustegia eraiki behar zuen ingeniaritza enpresak, 80.000 tona hondakin erretzeko erraustegia nahikoa zela adierazi zuen argitara atera ez zen txosten batean, errefusa kantitatea asko gutxituko zela aurreikusten baitzuten.
– Foru Aldundiak hurrengo asteetan Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Plangintza aurkeztu behar du, hurrengo urteetarako helburu eta azpiegiturekin. Aurreko legealdian onartu zena, erraustegia plangintzatik atera zuena, bertan behera utziz.
– Aurreko Foru gobernuak aurkezturiko hondakinen kudeaketarako plangintzan aurreikusitako azpiegitura guztiak ez dira eraiki. Zubietako hondakinen kudeaketarako zentro berriak behar zuen Ingurumen Baimen Bateratua ukatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak, zalantzaz beteriko erabakia izan zen. Epeleko konpostaje zentroa (Bergara) bakarrik eraiki da eta Sasieta (Beasain) eta Urtetako (Zarautz) zabortegiak itxi dira. Ondorioz, irekita dagoen zabortegi bakarra, Lapatx (Azpeitia), kolapsatzeko zorian dago. Hondakin organikoak Iparraldera bidaltzen dira, errefusa Nafarroara, eta orain Kantabriara errefusa gehiago bidaltzeko bidea ireki da.
– Herrietan hondakin bilketarako sistemak aldatzen ari dira udal gobernu batzuk, tokian tokiko kasu ezberdinak ematen ari dira. Kasu batzuetan atez atekoa bertan behera utzi eta berriro edukiontziak jarri dira, birziklatzeak derrigorrezkoa izateari utziz. Beste batzuetan derrigortasunari eutsi diote sistema aldatu arren, atez atekoa kendu baina txipdun edukiontziak jarriz. Birziklapen tasek aldaketak izan dituzte.
Gipuzkoako hondakinen kudeaketan emango den atzerapausoa ikusirik eta herri bakoitzeko errealitatea hain anitza izakin, ELAk hondakinen kudeaketari dagokionez duen posizioa azpimarratu nahi du berriro ere, tokian tokiko kasuistikan sartu gabe baina kasu guztietan aplikatzen ditugun printzipioak azalduz:
– ELAk ez du erraustegia hondakinen kudeaketarako azpiegitura gisa onartzen, inongo kasuan, ez hiri hondakinentzat ez eta zementu fabriketan erretzen diren hondakinentzat. Ingurumenarentzat eta osasunarentzat kaltegarriak diren azpiegiturak direlako, eta gainera beste azpiegitura iraunkorragoak baino garestiagoak.
– Hondakinen kudeaketaren inguruan eztabaida hau piztu zenean 3 bilketa sistema soilik genituen. Lau eta bost edukiontziko sistemak, birziklatzea derrigorrezkoa ez dena. Eta atez ateko bilketa, birziklatzea derrigorrezkoa egiten duena. ELAk atez ateko sistema hobetsi zuen %80tik gorako birziklapen tasak lortzen zituen bakarra zelako. Gaur egun Gipuzkoako herrietan dauden hondakin bilketa sistemen aniztasuna ikusirik, ez dugu sistema bat hobesten. Gaur egun badira herri batzuetan atez atekoa izan gabe %80tik gorako birziklapen tasak dituztenak, beraz aukera ezberdinak iruditzen zaizkigu onargarriak, beti ere birziklapena derrigorrezkoa izanik eta lortzen den birziklapen tasa %80tik gorakoa bada. Garrantzitsuena ez da bilketa sistema, Zero Zabor helburura iristea baino.
– Gipuzkoako hondakinen kudeaketa iraunkorra aurrera eramateko beharrezkoak diren azpiegiturak eraiki behar dira: organikoarentzat konpostaje zentroak, beste hondakin motak kudeatzeko zentroak, bereizi gabe jasotzen diren hondakinentzat tratamendu mekaniko-biologikorako zentroa (TMB), eta birziklatu ezin diren hondakinak inertizatzeko eta biltegiratzeko azpiegitura.
– Lanpostu iraunkorrak eta tokian tokikoak sortuko dituen sistema lehenesten dugu, gutxi batzuen interes ekonomikoaren gainetik.
– Klima aldaketari aurre egiteko hondakinen kudeaketa eraginkor eta iraunkorra behar dugu.
– Ekonomiaren trantsizio ekologiko eta soziala egiteko ezinbestekoa da Ekonomia Zirkularraren printzipioak aplikatzea, hasi ekoizpenetik eta azken hondakina birziklatu arte. Oraindik birziklatu ezin diren frakzioak nola berrerabili eta birziklatzeko ikerketa eta berrikuntza bultzatu behar da instituzioetatik, ekonomia zirkularra errealitatea izan dadin.
ELAk hondakinen kudeaketari dagokionez beti izan duen jarrera aurreko printzipio hauetan oinarritu da eta hemendik aurrera ere berdin jarraituko dugu.