Anberesko erraustegian leherketa gertatu da, Flandrian
https://www.youtube.com/watch?v=UULYuiNbP80&app=desktop[Pello Zubiria Kamino] Irudiak ikusgarriak diren arren, hemengo telebistek ez dituzte eskaini eta albistea gainerako hedabideetara iritsi ere ez da egin. Baina gertatu, gertatu da: leherketa handia Anberesen (Belgika) hondakin industrialak errausten dituen plantan eta ondorengo sutea, 60 suhiltzaileren esku hartzea eskatu duena. Otsailaren 26an gertatua da.
Auto gidari baten kamerak grabatu zuen leherketaren unea, eztandaren distira eta ondorengo kearekin, HLN hedabidearen link honetatik ikus daitekeenez.
Minutu batzuk geroago, inguruko autopista batetik zihoan motozale batek ere grabatu zuen erraustegiak zerurantz jaurtitzen zuen ke beltz handia:
RT hedabideak Anberesko iturri ofizialak aipatuz esan du eztandaren ostean hiru sute gertatu zirela, istripua “municipal disaster” izendatu zuten suhiltzaileek 4 orduz lan egin ondoren amatatu zituztenak.
Egoitza nagusia Holandan duen Indaver multinazionalak Belgika, Britainia Handia, Irlanda, Portugal eta Alemaniako lantokietan hondakin industrialak eta hiri hondakinak tratatzen ditu. Anberesko, plantan enpresak berak informatzen duenez, hondakin arriskutsuak hiru labe birakaritan kiskaltzen ditu. Istripuaren ondoren, hiru labeetatik bat martxoaren 5ean abiarazi dute berriro baina beste bien konponketak “aste batzuk gehiago” beharko zituela iragarri zuen konpainiak.
Irlandan, aldiz, Indaverrek 200.000 tona hiri hondakin erretzeko gai den errauste planta dauka martxan Duleek herrian eta Cork hiri ondoan Ringaskiddyn beste bat eraiki nahi eta ezinean ari da azken 15 urteotan. Horko erraustegi proiektuaren kontra borrokatzen den CHASE plataformak zabaldu du albistea, salatuz argi geratu dela istripuak gertatu gertatzen direla errauste plantetan eta baita Corken erraustegia ezarri nahi dien Indaver multinazionalaren erraustegietan ere.
Leherketa honek errausketaren arriskuak egiaztatzen du.
Errausketa eta energia nuklearra gero ta gertuago daude: hondakinak betirako ( eskoria ta hausterre toxikoak), osasunerako kalte ugari, energia inefizientea sortzeko aitziki ahundia eta azkenean lehertzeko arriskua.
Diferentzia bakarra erregaien sormena da. Errausketarako denon hondakinak dira. Bakoitzak birziklatzeko lana egiten erretzeko ez da ezer izango.
Errausketa? Ez nire hondakinekin!!
Errausketa? Ez, eskerrik asko!!