Albiste bilduma apirilak 01 – 30
Gipuzkoa “EH Bildu alerta del «pelotazo» que supondrá privatizar la incineradora” (Naiz) “[Lander Garro] Mamuen politika” (Gara) “OEIT erraustegiaz: “Datozen asteotan jende askoren etorkizuna erabakiko da”” (ARGIA) ““Espero dugu osasun arrazoiak nahikoak izatea proiektua geratzeko”” (Hitza) “Un grupo de médicos advierte sobre el riesgo de la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa) “[Maialen Berridi, OEIT-GEIS] Clara...
Read MoreJaurlaritzak GHKri ezkutuan eman dio erraustegiaren baimen bateratua
15 egun ere ez ditu edukiko erreklamaziorik sartu nahi duenak: Zubietako erraustegiari Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratua apirilaren 11an eman zion eta ez da publiko egin harik eta Berrian Iñaki Petxarromanek ezagutarazi duen arte 28an: “Zubietako erraustegiari ingurumen baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak” albistean. GHKn, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Jaurlaritzan aginte osoa daukaten EAJk eta PSEk lekukorik gabe atera nahi dute ziztu bizian errauste planta aurrera. Josu...
Read MoreUsurbilek eskatu dio Diputazioari erraustegia bertan behera uztea
Usurbilgo udalak osoko bilkuran eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Zubietako erraustegi proiektua bertan behera utz dezala. Apirilaren 26ko batzarrak erabaki zuen EHBilduren aldeko botoekin eta EAJ eta PSEko zinegotzien abstentzioarekin. Gipuzkoako gainerako udal agintariengana ere joko dute, usurbildarrekiko konpromiso eta elkartasun eske. Alkatetza (Xabier Arregi) daukan EHBilduk aurkeztutako bi puntuko mozioa onartu zen. Hona bi puntuak: 1.- Erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera...
Read MoreIrlandako Ringaskiddyko erraustegiak ere badu bere ‘Plume Plotter’
Gipuzkoako erraustegi proiektuak badu bikia eta Irlandan dago: Cork hiriaren ondoan Indaver multinazional holandarra Ringaskkidyko planta eraikitzeko ahaleginetan dihardu 2010etik. 15 urte eraikuntza behin betikoz hastea lortu ezinik, 15 urte inguruko herritarrak hori eragozteko lanean. Orain, gainera, erraustegiak isuriko duen kutsadura nola barreiatuko duen erakusten duen simulatzailea daukate abian, Plume Plotter taldeak lagundurik. Erraustegiaren sustatzaileek aitortzen dituzten kutsadura...
Read MoreNafarroako hondakin planean inolako errausketarik ez izatea eskatu dute
[Guaixe Sakanako Astekaria] Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025 Plan Integratu berria ezagutu eta eztabaidatzeko hirugarren tokiko bilera egin zen Irurtzunen apirilaren 20an. Zehazki bi izan ziren; lehenik Araxesko, Mendialdeako eta Sakanako mankomunitateetako zuzendaritza taldeak eta teknikoak planaren kudeatzaileekin elkartu eta, ondoren hiru eskualdeetako udal ordezkariek eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Bietan ere planean jasotzen diren helburuak, azpiegiturak,...
Read MoreEuropako Ezker Batuak antolaturik, errausketaz mintzatuko dira adituak ostiralean Donostian
[Pello Zubiria Kamino] Europako Ezker Batua (GUE/NGL frantses eta ingelesezko sigletan) talde parlamentarioak antolatuta, apirilaren 22an egun osoz aztertuko dute hondakinen errausketa zenbait aditu ezagunek Donostian. Europako Legebiltzarrean Espainiako Estatutik Podemos, Ezker Anitza eta Herriek Erabaki (EHBildu) zerrendetan hautatutako parlamentarioek hartzen dute parte. Adituen artean nabarmena izango da Piotr Barczaken parte hartzea. Poloniako gobernuarentzako aholkulari lanetan aritu...
Read MoreErrausketaren aurkako medikuek Diputazioari: “Beldurgarria da Biodonostiari egindako enkarguan esaten dena”
[Pello Zubiria Kamino] OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek prentsari bidalitako ohar batez erantzun diote apirilaren 15ean Gipuzkoako Foru Aldundiak Diario Vasco egunkariari filtratu zionari: Gipuzkoak Biodonostia enpresa publikoari eman dio enkargua aztertzeko ea Zubieta eta inguruko biztanleen osasunean eraginik ba ote duen errauste planta martxan jarri eta ondorengo bost urteetan. Gaizka Lasak sinatuta Diario Vascok plazaratutako kronika hori (Internetez eskuratu ezin...
Read MoreNafarroako Gobernuak hondakinen prebentzioa jarri du helburu plan berrian
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Ingurumen sailburu Isabel Elizaldek deklaratu duenez, gobernuak hondakinen kudeaketan bere buruari helburutzat jarri dio prebentzioa izatea Foru Komunitatearen nortasun ikurra eta “usatu eta bota” kulturaren ordez ekonomia zirkularraren aldeko apustua egitea: “Hondakinak ez dauzkagu zabortzat, baizik eta gehienetan berriro erabil daitezkeen baliabidetzat”. Elizaldek egin ditu deklaraziook Nafarroan hondakinen kudeaketarako plan nagusi...
Read MoreOEIT erraustegiaz: “Datozen asteotan jende askoren etorkizuna erabakiko da”
OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek datozen asteotan hitz egin nahi dute agintari eta eragile sozialekin Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duen errausketaren arriskuez jabe arazteko: “Aurrez aurre esan nahi dieguna da datozen asteotan Gipuzkoaren etorkizuna eta jende askoren osasunari buruz erabakiko dutela, errauskailuek minbizia sortzen dutela, azterketa askok hala adierazten dutela eta, gutxienez, ardura printzipioa aplika dezatela”. Berrikitan errausketak...
Read MoreMaiatzaren 29an Onkologikotik Diputaziora giza kate erraldoia
Errausketaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Gipuzkoako hurrengo mobilizazio handiaren berri: maiatzaren 29an Donostiako Onkologikotik Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregira dauden bost kilometroak giza katez lotzeko deia zabaldu die herritarrei. Errausketak gizakien osasunari dakarzkion kalteen irudi izan nahi duen kate luze hori osatzeko 5.000 pertsona biltzeko erronka hartu dute beren gain EAM osatzen duten talde eta elkarteek. Apirilaren 9ko aurkezpen ekitaldian EAMeko ordezkariek salatu...
Read More
Iruzkin berriak