GHK-k hiri hondakinentzako zabortegia sortuko du Gipuzkoan
Mutiloako hondakin industrialen gunea hiri hondakinentzako zabortegi bihurtuko da, gutxienez datozen hiru urteetan, eta 100.000 tona hondakin bilduko dituzte bertan. Urte amaieratik aurrera Gipuzkoarrek sortzen duten zaborraren zati handi batek Goierrin amaituko du. Mutiloan Eztanda errekaren inguruan eta Ormaiztegitik gertu Ferrovial enpresak duen industriako hondakinentzako gunea egokituko dute, gipuzkoarren hiri hondakinen zati handiena jasotzeko. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu...
Read MoreFlorentino Perezek Urbaser txinatarrei saltzeak zer eragingo du Euskal Herrian?
[Pello Zubiria Kamino] Real Madrideko lehendakariarena den ACS korporazioak Txinako CNTY Tian Ying Environmental taldeari saldu dio Urbaser hondakinen kudeaketan –eta errausketan– berezitutako atala. FCC bezain sona handikoa ez izanagatik, Urbaserrek Euskal Herrian zerbitzu publikoen kontrata pribatuetan esku hartzen du aspalditik eta horietan ere eragingo du Florentino Perezek egindako operazioak. Ez zen Urbaser saltzeko lehen ahalegina, abuztuan alferrik galdu baitzuen ACSk bere adarra...
Read MoreGHK-k hilabetez luzatu die enpresei Zubietako erraustegiaren deialdira aurkezteko epea
Zubietako erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko esleipena hainbat astez atzeratu daiteke, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ostiralean hartutako erabaki bat medio. Lurraldeko buletin ofizialean astelehenean iragarri denez (pdf), “Ingurumen Gunearen” lehen faserako eskaintzak aurkezteko epea hilabetez atzeratu du partzuergoko kontratazio mahaiak, “arrazoi teknikoak direla-eta”. Hala, erraustegia eraikitzeko deialdian parte hartu nahi duten enpresek urriaren 27ra arte izango...
Read MoreFlandriako Energia ministroak errausketari diru-laguntzak kendu nahi dizkio
[Pello Zubiria Kamino] Flandriako Energia ministro Bart Tommeleinek errauste plantei energia berdea ekoizten dutelakoan ematen zaizkien diru-laguntzak kentzea proposatu du, De Redactie hedabideari adierazi dionez. Jakina da erraustegiak kudeatzen dituzten konpainiek errentagarritasuna lortzen dutela zaborrak kiskaltzea energia berriztagarritzat jotzen duen araudi eztabaidatu bati esker. Tommelein Open VLD (Open Vlaamse Liberalen en Democraten) alderdiko buruetakoa da. Europa mailan Open VLD...
Read MoreEgia ala gezurra? “Dioxinen muga gaindituz gero, berehala geldi daiteke erraustegia”
[Pello Zubiria Kamino] Biodonostia erakundearen ordezkari Jesus Ibarluzeak, Juan Jose Aurrekoetxearekin batera, uztailean deklaratu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean Zubietako erraustegia ordu erdiko epean itzali ahal izango zela dioxinen eta bestelako kutsagaien mugak gaindituz gero. Xabier Mitxelena medikuak eta Gorka Bueno ingeniariak erakutsi dute hori ezinezkoa dela: dioxinak eta bestelako kutsagarri asko Zubietan ez dira jarraian neurtuko, Zabalgarbin neurtzen ez diren...
Read More
Iruzkin berriak