GHK-k hiri hondakinentzako zabortegia sortuko du Gipuzkoan
Mutiloako hondakin industrialen gunea hiri hondakinentzako zabortegi bihurtuko da, gutxienez datozen hiru urteetan, eta 100.000 tona hondakin bilduko dituzte bertan.
Urte amaieratik aurrera Gipuzkoarrek sortzen duten zaborraren zati handi batek Goierrin amaituko du. Mutiloan Eztanda errekaren inguruan eta Ormaiztegitik gertu Ferrovial enpresak duen industriako hondakinentzako gunea egokituko dute, gipuzkoarren hiri hondakinen zati handiena jasotzeko.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu duenez “hondakinak kudeatzeko azpiegitura faltagatik” hartu dute neurria eta orain Kantabriara joaten diren zabor kamioiak gutxitze aldera. Denera 24,8 milioi euro emango dizkio Ferrovial taldeari eta lizitazioak gutxienez erraustegia eraiki arte iraungo du.
Mutiloako Lurpe zabortegia Ferrovialen Cespa enpresak kontrolatzen du, besteak beste Vocento taldeko hainbat kide dira bertako bazkide, eta lehenago ere lotu izan zaio erraustegiaren asmoari.
Hasierako proiektuan, hondakinak erretzeko plantatik sortuko diren eskoriak (50.000 tona inguru) Mutiloara eramatea zegoen aurreikusita. Oraingo proiektuak, aldiz, ez du eskoriak non bilduko diren kokapenari buruzko zehaztapenik egiten.
Iruzkin bat
Trackbacks/Pingbacks
- Goerri Birzirik plataforma jendaurrean aurkeztuko da astelehenean Ordizian | Zero Zabor - […] da Mutiloako zabortegi proiektuari aurre egiteko sortu berri den Goierri BirZirik herri plataforma. Irailean jakin zenez, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa…
Birziklatze eraginkorra arbuiatzen dutenek derrigorez zabortegiak sortu behar dituzte, erraustegiak ere halako tokiak behar baitira