IDOM-ek 2,8 milioi euro kobratuko du Zubietako erraustegiaren aholkularitza teknikoa emateko
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldizkari ofizialak irailaren 14an argitaratu zuen erabakia: “Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU. Kontratu formalizazio iragarkia 1. Xedea. a) Kontratu honen xedea, Gipuzkoako hondakinen lurraldearen arloko planean jasotako hiri hondakinen kudeaketarako azpiegiturak eraiki tzeko jabe tza ren ingeniari tza ren lagun tza teknikoa zerbi tzua ematea da”. Esleipena uztailaren 4koa da eta aipatu xede hori betetzearen truke IDOM...
Read MoreZestoako 720 herritarrek udalari oraingo sistemari eustea eskatu diote
Hainbat herritar elkartu zen Zestoan larunbatean, 22, udalari eskatzeko orain daukan gaikako bilketari eutsi diezaiola, aurreko legealdian udalbatzak aho batez erabakita ezarri bezala. “Ongi egiten jarraitu nahi dugu!” hizkien inguruan mosaikoa osatu zuten Laranjadi plazan. Udalari eskaria 720 herritarrek sinatu dute. Gaikako bilketa komunitarioa darabilte Zestoan orduan agintean zegoen Bilduk eta EAJk adosturik, baina jelkideek alkatetza eskuratutakoan edukiontzi txipdunak ezartzea...
Read MoreZenbait europarlamentarik errausketarako diru-laguntzak ezabatzea eskatu dute
[Pello Zubiria Kamino] Urriaren 19an, Bioenergiaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, Europako Legebiltzarreko zenbait parlamentarik bat egin dute hondakinen errausketari ematen zaizkion diru-laguntzak ezabatzeko eskariarekin. Tartean dago Josu Juaristi, EH Bilduren ordezkaria GUE/NGL taldean. EZW Zero Waste Europe koalizioak zabaldu duen agiriaren arabera, errauste plantek hainbat modutako finantza laguntzak jasotzen dituzte diru publikotik: tarifetako balantze netoa (feed-in tariff),...
Read MoreOstiraletik igandera galdeketa Usurbilen: “Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?”
Erraustegia Erabakia plataformak antolaturik, ostiraletik igandera arte 16 urteko 5.312 usurbildarrek edukiko daukate herrian egin nahi dieten erraustegiaz botoa emateko aukera, galdera honi bai ala ez erantzunez: “Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?”. Dagoenekoz boluntarioek banatu dituzte etxe guztietan gaiaz informazioa eskaintzen duen aldizkaria, gutun azalak eta boto paperak, ostiraletik hasi eta igandera –urriaren 21etik 23ra– bitartean nork bere nortasun agiria edo...
Read MoreFrantziako Briven erraustegi bat itxi nahi dute Atez Atekoa ezarrita
[Pello Zubiria Kamino] 2014ko irailean izan zen Pasaia eta Hernanin Brive-la-Gaillarde (okzitanieraz Briva) hiriko alkateorde Bernard Longpré hondakinen Atez Ateko bilketak nola funtzionatzen duen ezagutzen. Bi urteren buruan, urriaren 24an ekingo dio organikoa atez ate biltzeari Rosiers auzoan. Gipuzkoara egindako bisitan Longpré alkateordeak argi adierazi zuen udal hauteskundeetan aurkeztu zela Brivek inguruan daukan erraustegia gelditu eta hondakinen kudeaketa on bat ezartzeko...
Read MoreUEUk euskaraz argitaratu du Joan Marc Simonen “Zero Zabor” liburua
[Pello Zubiria Kamino] 2015eko martxoan aurkeztu zuen katalanez eta urte eta erdiren buruan UEUk jarri du eskuragai euskaraz: Joan Marc Simon Zero Waste Europe erakundeko koordinatzaileren “Zero Zabor: Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe“. Euskal Herrian ere ezaguna da Simon, hainbat hitzaldi eman ditu herrietara gonbidaturik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen plana –Bilduren foru gobernuak sustatu eta EAJ-PSErenak lurperatu duena– berritzerakoan aholkulari...
Read MoreUsurbilen 800 herritarrek berotu dute erraustegiari buruzko herri galdeketa
Urriaren 23an Usurbilen herritarrek herri galdeketan parte har dezaten jendea berotzeko mobilizazio handia antolatu zuten larunbatean, urriak 15. Lekuko elkarte, talde eta jende ezagunek antolatutako lip-dubean parte hartu zuten Usurbilek dauzkan 6.000 herritarretatik 800 baino gehiagok, denen artean grabatuz bideo batek munduan zabalduko dituen irudiak. Hondakinen kudeaketan aitzindaria den Usurbilgo hirigunetik bi kilometro eskasera eraiki nahi dute Gipuzkoako agintariek Zubietako...
Read MoreErraustegiaren kontrako protesta Aldundiaren eta Santanderren aurrean
EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik, protestazko elkarretaratzea burutu zuten larunbatean, urriak 15, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Santander bankuaren aurrean. “Zuen negozioa, guztion minbizia eta hondamendia” aldarri eginez, bildutako jendeak lurrean etzan ziren maindire zuriz estalita, inguruan zebilkiela heriotza sega eta guzti irudikatzen zuen mamua. EAMek adierazi zuenez, irudiokin salatu nahi zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietan eraiki nahi duten...
Read MoreEH Bilduk pizgarriak eskatuko ditu Bilbon 5. edukiontzia erabiltzen dutenentzat
[Unai Brea] Bilboko EH Bilduk iragarri du bosgarren edukiontziaren erabiltzaileentzako zerga-pizgarriak eskatuko dituela datorren Udalbatzan. Neurri horren bidez Bizkaiko hiriburuak dituen hondakin organiko bilketa portzentaje negargarriak hobetzeko asmoa agertu dute. 2015era arte, Deustuko auzoan baino ez dira izan hondakin organikoak bereizteko edukiontziak –horiek 2012an paratu zituzten, proiektu pilotu modura–. Iazko azaroan zazpi auzo gehiagotara eraman zuten edukiontzi marroia, eta...
Read MoreKalparsoro fiskalak itxi egin ditu GHKren Bilduko agintarien kontrako ikerketak
[Pello Zubiria Kamino] EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok behin betiko itxi ditu GHK-ko 2011-2015 epeko agintariei –tartean Ainhoa Intxaurrandieta lehendakaria– irekitako ikerketak. Hala ezagutarazi du eldiario.es hedabide digitalak. Hala ere, Bilduko agintari haiei erantzukizun zibil edo penalik ezin egotzi zaiela erabaki arren, fiskalak Gipuzkoako Aldundiari bidea erakutsi dio ondarean jasandako kalteagatik erreklamazioa aurkezteko. Kalparsorok 2015eko urtarrilean ireki zituen...
Read More
Iruzkin berriak