Erraustegiagatik abenduaren 27an Gipuzkoak bereganatuko duen zor publikoa, herriz herri kalkulatua
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak Zubietako gainetan erraustegia egiteko Artzabaleta inguruko hirigintza plana berritu ostean, bideak libre dirudi abenduaren 27an GHKk erabaki dezan zein enpresa multzori kontratatuko dion Gipuzkoako errauste plantaren eraikuntza eta ustiaketa. Bestela esanda, abenduaren 27an jarriko da indarrean 2051 arte Gipuzkoako gizarteak hondakinak korporazio pribatu baten esku uztearen truke bereganatuko duen zor publikoa. Urko Apaolazak ARGIAn...
Read MoreZero Wastek eta EHUk antolaturik, Ekonomia Zirkularraz jardunaldiak Gasteizen gaur hasita
[Pello Zubiria Kamino] “Ekonomia zirkularraren jardunbide onen bisita Euskal Herrian” izeneko jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean Zero Waste Europe koalizioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Europar Batasunaren babesarekin. Hiru eguneko egitaraua osatzeko, azaroaren 28,29 eta 30ean Gasteizen burutuko diren hitzaldi eta eztabaidez gain lau enpresa, lau udal eta mankomunitate eredugarri bat bisitatuko dituzte. Lehen egunean Europatik bildutako adituek “Ekonomia...
Read MoreBihar Donostian manifestazioa GuraSOSek deituta: “Eman bidea osasuna eta adostasunari”
GuraSOS elkarteak biharko, azaroak 26, manifestazioa deitu du Donostian «Gipuzkoa + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» lelopean. Mobilizazio honen helburua GuraSOSen hondakinen gaiaren inguruko bide-orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea da. Manifestazio honek hainbat pertsona ezagunen babesa jaso du, tartean Imanol Agirretxe eta Asier Illarramendi futbolariek, Garbiñe Biurrun...
Read MoreZestoan alderatu dituzte edukiontzien eta Atez Atekoaren emaitzak errefus kopuruetan
[Pello Zubiria Kamino] Zestoako udalak erabakia du Atez Ateko komunitarioa (aurrekoa udalak Bildu eta EAJren botoz adostua) kendu eta ezartzea edukiontzi bidezkoa. Herritar talde batek, gaikako bilketaren emaitzekin zer gertatuko den kezkatuta, bi sistemak alderatu ditu; izan ere, Zestoako udalerrian herriko kaxkoan egiten da Atez Ateko komunitarioa eta landa gunea osatzen duten auzoetan aldiz edukiontzitan biltzen dira. Horretarako, Mankomunitateari baimena eskaturik, bi sistemetan egun berean...
Read MoreZubietako jendeak eta hainbat gipuzkoar ezagunek GuraSOSen manifestaziorako deia egin dute
[Pello Zubiria Kamino] Zubietako hainbat herritarrek Gipuzkoako gizarteari dei egin diote beren herrian eraiki nahi duten erraustegiaren kontra GuraSOS elkarteak larunbaterako, azaroak 26, deitu duen manifestaziora joan dadin. Berrikitan erraustegiari buruzko galdeketan parte hartu zuten zubietarren %64,7tik %99,6k ezezkoa eman baitzion proiektu hau eraikitzeari; orain zubietarrek plazaratu duten agiria Noaua herri hedabidean irakur daiteke osorik. Bestalde, Imanol Agirretxe eta Asier...
Read MoreOEITeko medikuek Diputazioari eskaini diote errausketaz adituekin nazioarteko biltzar bat antolatzea
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 21ean, astelehena, Donostiako Koldo Mitxelen liburutegian eskainitako prentsaurrekoan, OEIT-GEIS mediku taldearen izenean Maialen Berridi eta Jose-Cruz Ruiz Villandiego medikuek Gipuzkoako Foru Aldundiari dei egin diote Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaz eztabaidatzera nazioarteko adituak ekar ditzaten. Prentsaurrekoan bezala ondoren banatu duten agirian OEITeko medikuek, orain arte informazioa eman eta iritziak eztabaidatzeko konbiteari Aldundiak uko egin...
Read MoreGURASOSek hondakinen gatazka konpontzeko bide-orria aurkeztu du
GURASOS elkarteak, azaroaren 26an Donostian errausketaren kontra burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deiarekin batera, aurkeztu du zortzi puntuko bide-orri bat Gipuzkoako hondakinen gatazkari irtenbidea emateko. Gaia gatazkaren eremutik eta zatiketa politikotik atera eta irtenbide partekatu batez bideratzea proposatu du, herritarren parte hartze aktiboz, propagandaren ordez informazioa landuz eta aditu eta teknikariei protagonismoa emanez. Segurtasun juridikoaren garrantzia ere bilatzen...
Read MoreGetxoko udalak (EAJ) Atez Ateko bilketa ezarriko du Zugatzarte eta Neguri auzoetan
[Pello Zubiria Kamino] Getxoko udalak 2017an, hiriaren gainerako auzoetan organikoarentzako edukiontzi marroi handia zabaltzeaz gain, hondakinen Atez Ateko bilketa (etxez etxekoa) ezarriko du Zugatzarte eta Negurin. Getxoko alkate Imanol Landak (EAJ) adierazi duenez “zerbitzu berriaren azken helburua, 2022an hondakinen %50 modu selektiboan biltzea eta bereiztea da, gaur egun %23,35era iritsi da”. Bizkaiko elitearen auzo historikoa den Negurin Atez Atekoa ezartzea honela argudiatu du...
Read MoreMutiloako zabortegiaren inguruko hiru alkateen agerraldi bateratua Goierrin
Birziklatzearen aldeko eta Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurkako Goierri BirZirik herri plataformak eta ingurueneko hiru udaletako alkateek agerraldi bateratua egin dute azaroaren 7an Ordiziako plazan, Goierriko bizilagun ugarirekin batera. Gipuzkoako zabor nahasiak Mutiloan Ferrovial multinazionalak daukan Lurpe biltegian uzteari ezezkoa emateaz gain, GHKri kontratua firmatu ez dezala eskatzearekin batera Foru Aldundiari eskatu diote lan-mahai bat eratzeko ere eskatu diogu hondakinen kudeaketa...
Read MoreAlcala de Guadairan biltzarra dute porlan fabriketan hondakinak erraustearen aurkako plataformek
Sevillatik (Andaluzia) oso hurbil, ostiralean hasi eta igandea bitartean biltzarra daukate hondakinak zementu fabriketan erraustearen aurkako plataformek. Andaluzek antolatutako honekin, Espainia osoko plataformak biltzen diren zazpigarren aldia izango da. Jardunaldiak igandean bukatuko dira La Liebre auzoan manifestazio batekin. 13 erkidegoko 50 hiri eta herritako plataformak egongo dira ordezkaturik Alcala de Guadairan, eta bi ordezkaritza gehiagok parte hartuko dute Mexiko eta Bruselastik....
Read More
Iruzkin berriak