Errausketaren Aurkako Mugimenduaren mezuak abenduaren 27ko lizitazioaren aurrean
Abenduaren 27an milaka herritar bildu dira Gipuzkoako hiriburuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietako erraustegiaren lizitazioa erabaki duten egunean, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik. Zarautzko Zanpantzar gazteen atzetik Donostiako erdigunea jendez bete duen protestaldian bildutakoek hainbat oihu eta mezu plazaratu dituzte, horietako batzuek eskuetan zeramatzatela afixa banatan idatzirik Gipuzkoako udalerri bakoitzaren izena eta 35 urtean erraustegiagatik bere gain...
Read MoreErraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioko argazkiak
Abenduaren 27an Gipuzkoa Plazatik abiatu eta bertan amaitu zen manifestazioko argazkiak, Dani Blancoren...
Read MoreErraustegia 27an lizitatu ala ez, 26an erabakiko da auzitegietan
GuraSOS elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren lizitazioa, abenduaren 27an egitekoa dena, bezperan eten dezakete epaitegiek. Hasteko, Donostiako administrazioarekiko auzietarako 3. epaitegiak GHKri abenduaren 26ko goizeko 10ak arteko epea eman dio eskatutako suspentsioari buruz alegazioak egiteko. Bigarren auzi bat ere ebatzi beharko da egun berean: GuraSOSek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salak tramitera...
Read MoreHerritarren protesta artean erraustegia eraikitzeko baimena eman du Donostiako Udalak
Donostiako Udaleko plenoa bertan behera geratu da asteartean erraustegiaren aurkako mugimenduko 50 bat lagunen protestek eraginda. Udalak Arzabaleta hirigintza plana aldatu du erraustegia ahalbidetzeko Zubietan EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin. EH Bildu eta Irabazik aurka bozkatu dute. Donostitik blogean irakur daitekeenez, EAJko zinegotzi Martin Ibabek “NU.06 Arzabaleta Plan Berezia” gisa aurkeztu nahi izan du plenoko seigarren gaia, erraustegia aipatu gabe. Azkenean eztabaida...
Read MoreAbenduaren 27rako protesta deia egin du Errausketaren Aurkako Mugimenduak
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak esleituko duen egun berean, abenduaren 27rako mobilizatzera deitu berri du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Hitzordua, hilaren 27an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren atarian. Usurbilgo Noaua! herri aldizkariaren bideoak bildutako prentsaurrekoan, antolatzaileek dei egiten diete gipuzkoarrei “bai agintari, ordezkari politiko eta herritarrei, erraustegi kriminal hau eta lapurreta...
Read MoreGoierri BirZirik: “Gipuzkoan 232 kilo errefus sortzen dira biztanleko. Ze solidaritate mota da hau?”
[Urko Apaolaza] Mutiloan zabortegia irekitzearen kontrako plataformak manifestazioa egingo du abenduaren 18an Ormaiztegin. Goierriko jende ezagunaren babesa jaso du deialdiak. GHK-k Mutiloan ireki nahi duen zabortegiak gero eta oposizio handiagoa dauka goierritarren artean eta gero eta antolatuago ari dira proiektuaren kontra. Hala, Goierri BirZirik plataformak manifestazioa egingo du igandean Ormaiztegin; eguerdiko 12:00etan hasita kilometro batera dagoen Lurpe isurtegira –bertan ireki nahi...
Read More“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreMatteo Renziren azken ‘oparia’ erreferenduma galdu aurretik: 8 erraustegi berri baimendu ditu
[Pello Zubiria Kamino] Matteo Renzi lehen ministroak gogor jokatu zuen Italiako konstituzioaren erreforman eta galdu, igandeko erreferendumean jasandako porrotarekin. Erreferendumean ezezkoaren alde gogor lan egin dute, beste hainbat elkarte eta mugimendurekin batera, hondakinen errausketaren aurkako taldeek ere. Matteo Renzik gogor egin zuen apustu errauskailuaren lobbyaren defentsarekin, Italiako ekonomia desblokeatzeko aitzakiatan hainbat errauste planta abian jartzea erabakita. Renzi lehen...
Read More
Iruzkin berriak