Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errausketaren Aurkako Mugimenduaren mezuak abenduaren 27ko lizitazioaren aurrean
Atalak: Errausketa, Gizarte eragileak
Argazkia: Dani Blanco.
Abenduaren 27an milaka herritar bildu dira Gipuzkoako hiriburuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietako erraustegiaren lizitazioa erabaki duten egunean, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik. Zarautzko Zanpantzar gazteen atzetik Donostiako erdigunea jendez bete duen protestaldian bildutakoek hainbat oihu eta mezu plazaratu dituzte, horietako batzuek eskuetan zeramatzatela afixa banatan idatzirik Gipuzkoako udalerri bakoitzaren izena eta 35 urtean erraustegiagatik bere gain hartuko duen zorra.
EAMeko militanteek manifestaldiaren hasieran bezala bukaeran irakurritako mezuak honakoak izan dira:
(Hasierako testua)
Egun on guztioi eta eskerrik asko etortzeagatik egun gogor honetan.
Gaur goizean erabaki baitu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak zein enpresa talderen esku utziko duen Zubietan erraustegia eraikitzeko lanaren 1. fasea eta haren kudeaketa 35 urterako.
Gaur, abenduaren 27an, PNVk eta PSEk gipuzkoarrok gure hondakinak kudeatzeko behar ez dugun erraustegia egiteko beste urrats garrantzitsu bat eman dute.
Hamalau urte dira Erraustegiaren mamua zabaltzen hasi zirela. 2011n obrak hasi ere egin zituzten eta gaur bizi ditugun bezain une larriak bizi izan genituen. Zorionez, urte haietan abiatu ziren benetako alternatibak ere.
Duela ia 8 urte ekaitz haren erdian atez ateko bilketa abian jartzeko ausardia izan zuten udal haiei, hautetsiei eta herritarrei gure eskerrak eman nahi dizkiegu: Usurbil, Hernani, Oiartzun, Oñati, Antzuola, Orendain eta abarri. Gure eskerra ere gaikako beste sistema benetan ondo kontrolatuekin aurrerapen handiak lortu dituzten beste udalei. Denon artean demostratu baitugu gaikako bilketa on bat eginda, posible dela erraustegirik gabe bizitzea.
Eta lortu genuen proiektua gelditzea ere. Aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundia eta GHK kudeatu zuten agintariek lortu zuten erraustegia gelditzea. Gure esker ona haiekiko ere.
Baina PNVk eta PSEk Gipuzkoako Foru Aldundian agintea hartuta, biziarazi dute berriro proiektua eta urrats sendoak eta azkarrak ari dira ematen. Gaurko lizitazio erabakia dugu horietako bat.
Ez naiz luzatuko erraustegiaren ondorio kaltegarriez. Asko hitz egin dugu azken urteotan osasunean dituen eragin beldurgarriez. Gipuzkoako mediku taldeak lan ikaragarria egin du ondorio horiek gizarteratzen. Gure eskerrak haiei ere.
Ildo horretatik ere lan handia egin du GuraSOS elkarteak, jendartea mobilizatzen gure seme-alaben eta gure umeen umeen osasuna zaintzeko.
Esker handi bat eman nahi diegu baita ere Gipuzkoa Zutik-eko gazteei, era baketsu, zabal eta desobedientean salatu dutelako erraustegiaren atzean dagoen gizarte eredu neoliberal ustela.
Horientzat denentzat eta herrietan mugitu diren talde, plataforma, koordinadora eta kolektibo guztientzat gure esker ona gaur.
Aipamen berezi bat egin nahi dugu gaur erraustegiaren dimentsio ekonomikoaz. 35 urtez udalak eta herritarrok zorpetuko gaituen zor ez-legitimoa salatu nahi dugu. Herritarrak ohartarazi behar ditugu lapurreta honetaz, nolaz erraustegia egiten badute, beren osasunaz eta ingurumenaz gain jendarte osoak nozituko dituela ondorioak, klase guztietako zerbitzu sozialen murrizketekin.
Aitortu behar dugu egia. Hemen baldin bagaude da ez dugulako lortu EAJ eta PSE behartzea hondakinen planen inguruko eztabaida zabal, sakon eta garden batera.
Hala ere hemen gaude. Asko egin dugu aurrera urteotan eta guztiok egin dugun lanari esker esan dezakegu, gaurko tristuraren eta haserrearen erdian, itxaropena daukagula gaur ez bada bihar erraustegi kriminal hau gelditzeko. Eta horretan saiatu eta borrokatuko garela, bakean eta sendo.
Gaurko ekimen hau protesta ekintza izatea nahi dugu. Gure haserrea adierazteko protesta-ekintza.
EZ, EZ, EZ, ERRAUSKETARIK EZ!
(Amaierako testua)
Eta hemendik aurrera zer?
Gaurkoa hemen bukatuko da, baina aurrera ere borrokan jarraituko dugu. Gauza asko eta garrantzitsuak daudelako jokoan.
Aurrera jarraituko dugu
Gipuzkoako herri guztietan gaikako bilketa emaitzadunak ezartzeko. Engainurik gabeko sistemak ezartzeko, errefus ahalik eta gutxien sortzea ziurtatzen duten sistemak. Ez baita bidezkoa urteko eta pertsonako 50 kilo errefus besterik sortzen ez duten herriak egotea eta ondoan 300 kilo sortzen dituztenak, erraustegiaren existentzia justifikatzeko balio dutenak.
Aurrera jarraituko dugu
Hondakinen kudeaketa ona egiten ari diren eta egin nahi duten udalak eta herriak defenditzeko.
Kalitatezko zerbitzu publikoak defenditzeko, pribatizazio lotsagarri hauen aurrean. Ezkerreko indar sindikalei dei berezia egiten diegu borroka horretan tinko ari daitezen.
Aurrera jarraituko dugu
Herritarron hurbileneko erakunde diren udalek beren eskumenak gal ez ditzaten. Udal agintariei dei egiten diegu ausardiaz joka dezaten eta zorrotz defenda dezaten beren subiranotasuna, eskumenak esku pribatuetan utzi gabe.
Aurrera jarraituko dugu
Donostialdean jada badugun erraustegiaren, Rezola porlan fabrikaren, inguruko informazioa biltzen eta jendartean salatzen hondakinak erretzen ari dela, hondakin toxikoak barne, behar besteko kontrolik gabe.
Aurrera jarraituko dugu
Herritarrok politikagintzan benetako parte-hartzea izateko eskubidearen eta praktikaren alde borrokan, paperean eta diskurtsoan soilik geratu ez dadin.
EAJk eta PSEk ezarri nahi diguten inposaketaren aurrean alternatiben konfrontazio publiko eta demokratikoa sustatu nahi dugu.
Aurrera jarraituko dugu Gipuzkoako herritarrok erraustegi kriminal hau gelditu arte.
Eskerrik asko
EZ, EZ, EZ. ERRAUSKETARIK EZ!