Imanol Lasa diputatuak dio Auzitegi Gorenak atzera bota duela GuraSOSen helegitea
GusaSOSek erraustegiaren esleipena gerarazteko jarritako helegitea atzera bota du Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak, Gipuzkoako Aldundiko bozeramaile Imanol Lasak Twitter bidez zabaldu duenez. GuraSOS elkarteak errauskailuaren esleipena geldiarazteko jarritako errekurtsoa atzera bota du Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak #Gipuzkoa — Imanol Lasa Zeberio (@imanollasa) 2017(e)ko urtarrilak 30 Ondorengoa gehitzen du Lasa diputatuak. Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epaia irmoa da,...
Read MoreEuropako Batzordeak errausketari diru-laguntzak kentzea sustatuko du
Europako Batzordeak urtarrilaren 24an ezagutarazi duen erabakian argibide interesgarriak ezarri ditu orain arte erraustegiek dauzkaten-diru-laguntzez eta Europak nozitzen duen errausteko kapazitate handiegiaz. Errausteko oraindik ahalmen txikia eta zabortegiekiko menpekotasun handia daukaten herrialdeek (Espainiako Estatua bezala euskal lurralde guztiak atal honetan sartzen dira) gaikako bilketan eta birziklatze ahalmenenean zentratu behar dutela dio EBk, organikoaren bilketa eta birziklatzeari...
Read MoreOtsailaren 4an, errausketaren aurkako manifestazioa Hondarribian
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondarribian izango da, eguerdiko 12:30ean Butron pasealekutik abiatuta, lelo honekin: “Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan”. Bidasoko Hitzak zabaldu duenez, asteazkenean –urtarrilak 25– bilduko dira lekuko antolatzaileak prestaketa lanak aurreratzeko, eskualdeko zenbait taldek bat egin baitu deialdiarekin:...
Read MoreUsurbilen herritarren ekarpenak biltzen ari dira ‘Usurbil 0.0’ osatzeko
Hondakinen kudeaketa eredu propiorako “Usurbil 0.0″ ibilbide orria iragarri zuen Usurbilgo udalak abenduan, zenbait adituk prestatutako lehen dokumentu bat aurkeztuz. Orain Noaua herri aldizkariak jakinarazi du plana osatzeko lanek aurrera darraitela eta datorren ostegunerako, urtarrilak 26, herriko jende eta elkarteen ekarpenak biltzeko biltzeko lan saioa antolatu duela udalak. Martxoaren 16an aurkeztuko dituzte ordura arte eginiko lanketaren behin betiko ondorioak. Atez Atekoa...
Read MoreZenbat harik osatzen dute erraustegiaren auzitegietako korapiloa?
[Pello Zubiria Kamino] “Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta” titulatu zuen ARGIAk urtarrilaren 9an, 16an Deiak “La incineradora de Zubieta cae en una maraña judicial” eta gaur –17– Berriak “Mataza juridikoan trabatua“. Pixkanaka ageri denez, Zubietako erraustegia Gipuzkoako agintariek hasieran uste baino korapilo nahasiagoan harrapatuta geratu da auzitegietan. Eta agian oraindik ez dira ezagutzen korapiloaren hari guztiak. Alde batetik...
Read MoreMallorcako erraustegiari txikiegi gelditu zaio sortzen dituen errautsen biltegia
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako Última Hora egunkariak eman du albistea: “Son Reus [erraustegiaren] errautsentzako biltegiak urte eta erdirako lekua baizik ez dauka” eta hondakinak kiskaltzen dituen Tirme enpresak eskatu du zabortegi berezia handitzeko baimena. Gipuzkoak bizi duen gatazkan nabarmentzeko albistea da: Zubietako erraustegiaren lizitaziotik kanpo geratu dira errautsen eta eskorien tratamendu eta hobiratzea, GHK-k oraingoz proiektuaren lehen fasea baizik ez duelako...
Read MoreSutea izan da Zallako Las Lagunas zabortegian
Ostegun goizaldean piztu da sutea eta suhiltzaileek mendean hartu dute. Zabortegiak arazo ugari eragin ditu zabaldu zenetik; hainbat urtez bertan pilatu dira Zabalgarbi erraustegiko eskoriak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta SOS Deiak-ek labur azaldu dutenez, goizaldean Zallako zabortegiko suteaz ohartaraziz deia jaso du Ertzaintzak. Suhiltzaileak joan dira gertaeraren tokira eta sutea itzaltzea lortu dute. Sutea zerk piztu duen ez dute zehaztu. Amatatuta #suhiltzaileak bueltan...
Read MoreGipuzkoako alkateei galdetzen diete ea zer egin behar duten erraustegiaren zorpetzearen aurrean
[Pello Zubiria Kamino] Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi dira beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Urte amaieran, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak etxez etxe, postontzietan banatu zuen eskuorriak eragindako kezkak bultzatu ditu, antza, Donostia, Hernani, Errenteria, Usurbil eta beste zenbait udalerritako herritarrok urrats hau...
Read MoreEpaitegi batek bertan behera utzi du GHK-k erraustegiaren lehen adjudikazioaren kontratua eten izana
Bildu agintean zela, GHK-k 2013ko azaroan Zubietako erraustegia egiteko kontratua bertan behera uzteko erabakia eta enpresa multzoari eman beharreko kalte ordainaren erabakia bertan behera utzi du Donostiako 1. Administrazio Auzietarako Epaitegiak. 2013an zortzi milioi euroko kalte ordaina ordaindu zien GHK-k FCC, Serbitzu, AE&E Inova eta Altuna y Uria enpresei. San Markosko eta Debabarrenako mankomunitateek helegeitea jarri zuten erabaki horren aurka. 2017ko urtarrilaren 4an arrazoia eman...
Read MoreGuraSOSen iritzian, erraustegia ez da bideragarria ez juridikoki, ez teknikoki eta ez ekonomikoki
GuraSOS elkarteak Zubietako erraustegiaren bideragarritasun legal eta ekonomiko-finantziarioaren urgentziazko azterketa plazaratu du urtarrilaren 3an egindako prentsaurrekoan. Elkarteak ondorioztatu duenez, abenduaren 27an GHKk Urbaser, LKS eta beste enpresaz osatutako taldeari egindako kontzesioak ez du bideragarritasun ez tekniko, ez juridiko eta ezta ekonomikorik ere eta horregatik “errauste planta ez da egingo”. Elkartearen estrategia aldaketa iradoki dute Joseba Belaustegi...
Read More
Iruzkin berriak