Donostiako lau auzo elkartek alegazioak aurkeztu dizkiote Rezolaren errauste baimenari
[Pello Zubiria Kamino] Añorga Txiki, Aiete, Errotaburu eta Amara berriko auzo elkarteek alegazioa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzak Rezola porlan-fabrikari hondakinak erretzeko emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketari. ARGIAk jakin ahal izan duenez, lau auzo elkarteek Jaurlaritzari eskatu diote NOx, SO2, NH3 kutsagaien emisio mailak apalagoak izatea, gaur Rezolan jarraian kontrolatzen ez den kutsadura foko bat kontrolatzea eta kontrol zorrotzagoa egitea dioxina, furano eta metal...
Read MoreAEBetan bi hilabetean bi erraustegik su hartu eta gelditu behar izan dituzte
[Pello Zubiria Kamino] Otsail hasieran AEBetako Virginia estatuko Lorton hiriko Fairfax erraustegiak hartu zuen su, ARGIAk bere garaian azaldu zuenez eta orain jakin da itxi egin behar izan dutela berriro irekitzeko data jakinik eman gabe, hain hondaturik geratu da instalazioa bere lanerako. Baina albistearen haritik tiraka, Patch hedabideko kazetariek azaldu dute urtarrilean Covanta enpresa berak itxi behar izan duela bigarren erraustegi bat leku beretik kilometro gutxira. Maryland estatuko...
Read MoreHernaniko familien %25ek konposta egiten du, taldeka edo banaka
[Pello Zubiria Kamino] Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, auzo-konposta egiteko 5 etxola gehiago jarri berriak ditu martxan, bakoitzak 22 familiaren hondakin organikoak luar bihurtzeko gai direnak. Bost horiekin, denetara 43 konpost-txabola dauzka Hernanik, 950 familiak erabiltzen dituztenak. Horiei gehitu behar zaizkie 700 familia gehiago konposta bakarka egiten dutenak, nork bere baratze edo soropilean. Denetara, horrela, 1.650 familia ari dira –lau familiatik bat– txerri-janak horrela...
Read MoreDebagoienak lortu du gaika %80 bildu eta errefusa 75 kilora murriztea
[Pello Zubiria Kamino] “Debagoienan 4.600.000 kilo errefus sortu ditugu. (…). Proportzioak mantenduz Gipuzkoan 51 milioi kilo sortu beharko lirateke eta eraiki nahi duten erraustegia horren hirukoitza erretzeko dago diseinatuta. Orduan uste duguna da bidea dela errefus kopurua murriztu, diru mordoxka bat aurreztuko genukeelako bai tasetan baita makro-proiektuetan ere”. Elgetako alkate Iraitz Lazkanok horrela laburbildu du Debagoiena mankomunitateak hondakinen gaikako...
Read MoreJaurlaritzak berriro aldatu dizkie hondakinak erretzeko baimenak porlan-fabrikei
[Pello Zubiria Kamino] Azkenean Eusko Jaurlaritzak de facto aitortu du egia zela ARGIAk duela urte bete plazaratutakoa, Donostia-Añorgako Rezola porlan fabrikari hondakinak erretzeko emandako baimenaren kutsatze mugak ez zituela errespetatzen Europako legeak. Orain baimenak berritu dio Maria Elena Moreno Zaldibar Ingurumen sailburuordeak urtarrilaren 9an eta amaitzear daude edozein erreklamazio aurkezteko 30 egun baliodunak. Ez espero kutsadurari buruzko eztabaida publikoa errazteko aukerarik...
Read MoreGuraSOSen manifestazio eta bide-orriarekin bat egin dute hainbat jende famatuk
[Pello Zubiria Kamino] Kultura, kirol, unibertsitate eta sindikatuetako aurpegi ezagunak (ikusi Bernardo Atxaga lehen izena duen zerrenda osoa elkartearen blogean) bildu ditu GuraSOSek hondakinen gatazkarentzako bere bide-orriarekin bat egin eta otsailaren 19an Donostian burutuko den mobilizaziorako dei egiteko. Antolatzaileek Antiguako Haize Orrazian esan dute “Elkarrekin – Sin conflicto” goiburua daraman 19ko mobilizazioa “ez dela erraustegiaren kontrako edo Gipuzkoako...
Read MoreGipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria. Urtarrilean plazaratu zenez, Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi ziren beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Geroztik, Gipuzkoa...
Read MoreTxingudin berpiztu dute errausketaren aurkako mugimendua
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Hondarribian burututako manifestazioaren uberan berriro jarri dira abian Bidasoa inguruko zenbait jende eskualde hartan errausketaren aurkako mugimendua berpizteko. Hondarribian larunbateko manifestazioaren leloak biltzen zituen Txingudiko eta Zubietako borrokak: “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan”. Txingudiko mankomunitateak Gipuzkoako bigarren errauste planta bertan eraikitzea erabaki zuenean, Txingudi Bizirik plataformak lortu zuen...
Read MoreIstripu batek sute erraldoia eragin du AEBetako erraustegi batean
[Lander Arbelaitz] Sute handia piztu da ostegun gauean Virginia estatuan dagoen erraustegi batean, AEBetan, NBC Washington hedabidean irakur eta ikus daitekeenez. Lorton herrian kokatutako azpiegituran erraustu behar zituzten hondakinek hartu dute su eta zabaldu egin dira garrak, suhiltzaileen arabera. Ez da zauriturik izan. Egunean 3.000 tona zabor errausten dituzte bertan, ondorengo lekuetatik eramanak: Washington, D.C. aldiriak, Fairfax konderria eta Virginia. Suhiltzaileak ostiral goizean...
Read More
Iruzkin berriak