Gipuzkoak segituko al du pagatzen 2011n sinatutako 60 milioiko swapak?
[Pello Zubiria Kamino] Ostiral goizerako, martxoak 31, GHK Gipuzkoako mankomunitate eta udal guztiak –gehi Foru Aldundia– biltzen dituen partzuergoak deitua zeukan batzar berezia erabakitzeko ea auzitan segitzen duen ala ez 2011n bankuekin sinatutako ‘swap’ kreditu espekulatiboa pagatzeko. EAJ eta PSEren eskuetan den zuzendaritzak erabakita zeukan auzitik erretiratu eta ordaintzen segitzea, baina EH Bildu eta Podemosek eskatu dute Auzitegi Gorenera jotzeko. Ostiralean gertatu...
Read MoreGuraSOSek “Hitza Hartu” parte hartze prozesua abiatuko duela iragarri du
GuraSOS elkarteak datozen hilabeteotan “Hitza-Hartu” ekimena jarriko du martxan, elkarteko buru Joseba Belaustegik iragarri duenez. Gizarte zibilak zuzendutako hondakinen kudeaketari buruzko parte-hartze prozesua bultzatu nahi du plataformak: “Garrantzi handiko bi gizarte ekimen dira, irudimentsuak eta berritasun handikoak, GuraSOSen iritzian, egoera desblokeatzea lortuko dutenak eta aldi berean hondakinen kudeaketarako konponbide adostura heltzea ere bai. Haietako bat izango...
Read MoreGipuzkoa Zutikek Markel Olanori: “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua”
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean. Ahalik eta herritar gehienen atxikimenduak eskuratzea dute helburu, Markel Olano Gipuzkoako Aldun nagusiari eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuari eskatzeko herritarrei azaldu diezaietela Zubietako...
Read More25eko manifestazioak atxikimendu zabala lortu du, sindikatu nagusiena barne
[Pello Zubiria Kamino] Martxoaren 25erako Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioak Gipuzkoako elkarteen artean atxikimendu zabala lortu du. Hiru egunen faltan, 100 baino gehiago ziren beren adostasuna azaldu duten elkarte, sindikatu eta partiduak. Laurogeitik gora giza eragile, elkarte eta taldez gain, alderdi politikoen artetik Alternatiba, Aralar, EH Bildu, Equo, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza – IU, Podemos Euskadi eta Sortuk azaldu dute publikoki beren adostasuna....
Read MoreMasai jendeak Kitengelako erraustegiari su eman eta suntsitu du Kenyan
[Pello Zubiria Kamino] Ziento bat herritar haserretuk, masai etniakoak zenbait lekukoren arabera, martxoaren 16ko arratsaldean eraso eta su eman zioten Ekialdeko Afrikako erraustegi handienari, Kenyako Kitengelan ospitaleetatik eta beste leku askotatik bildutako hondakin arriskutsuak erretzen dituenari. Herritarren kexuak sarritan entzun izan dira, Kitengelako erraustegiak barreiatzen duen kutsadurak jendeak bezala animaliak kaltetzen dituela eta. 2013an protesten ondorioz agintariek itxi ere...
Read MoreErrausketaren aurkako protesta martxoaren 25ean, “alternatiba dagoelako”
Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) manifestazio berri baterako deia zabaldu du datorren larunbaterako, martxoak 25. Prentsaren aurrean Donostian 18an egindako agerraldi masiboan EAMeko ordezkariek azaldu zutenez, dagoenekoz 75 alderdi, sindikatu, elkarte eta erakundetik gora dira deialdiarekin bat egin dutenak. “Erraustegirik ez, alternatiba dagoelako” goiburu duen manifestazioa larunbat arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta estadio ondotik, Donostiako erdigunea...
Read MoreGipuzkoako Aldundiaren aurrekontuak auzitara eraman ditu EHBilduk, errausketaren zorra ezkutatzen dutelakoan
[Pello Zubiria Kamino] EHBildu izenean Xabier Olano eta Iban Asenjo batzarkideek aurkeztu dute auzi-errekurtsoa Aldundiaren 2017ko aurrekontuen kontra EAEko Auzitegi Nagusian. Otsailaren 22an errekurritu dituzte aurrekontuak, argudiatuz erraustegiaren eraikuntzak eragingo duen zorra ezkutatzen dela Gipuzkoaren aurrekontuetan: “Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako (GHK) partzuergoa Aldundiari atxikitako erakundea izanik, haren zorra bere gain hartu behar du Diputazioak. Foru Gobernuak,...
Read MoreGaikako bilketa herritar guztiek egiten duten udalak gehiengoa dira Gipuzkoan
[Joxemari Irazusta Iribar] Usurbilek 2009an Atez Atekoa estreinatu zuenetik, gaikako bilketa mota ezberdinak sortu eta zabaldu dira Gipuzkoa osoan. Atez Atekoa, mistoa, bostgarren edukiontzia, txipdunak eta libreak, derrigorrezkoak eta borondatezkoak… nola jakin zein zertan ari den oraintxe bertan? Gipuzkoako udalerri guztiak eta bakoitzak darabilen bilketa sistema biltzen dituen zerrenda osatu dugu. Sailkapenean lehen irizpide honek markatzen du udalerrien arteko banaketa nagusia: alde...
Read MoreMartxoaren 12an, Goierri Birzirik-en prentsaurreko masiboa Foru Aldundiaren atarian
Goierri BirZirik plataformak deia zabaldu du Mutiloan Gipuzkoa osoko zabor nahastu tratatu gabeak lurperatzeko dagoen asmoaren kontra Donostian biltzeko protesta egitera, martxoaren 12an, igandea. “Birziklapenaren alde, Mutiloako zabortegiaren aurka” goiburua daukan taldearen asmoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean bildu eta “prentsaurreko masiboa” egitea igande eguerdiko 12:00etan. Plataformaren arduradunek diotenez, “birziklatzearen aukeran sakondu gabe eta...
Read More280 herritarrek azalpenak eskatu dizkiote Pasaiako Udalari erraustegia kostako zaienaz
[Pello Zubiria Kamino] Pasaitar multzo handi batek –280k, Hitzaren arabera– idatzia aurkeztu du udalean alkateari kontuak eskatuz Zubietako erraustegiarekin herritarrei gaineratuko zaien zorraz: “Herritarrok isilean gordetzen dituzten erabakiak eta haien ondorioak ezagutzeko eskubidea dugu, are gehiago, 35 urterako hipotekatuko gaituztela jakinda”. Gogorarazi ostean aurreko legealdian Atez Atekoa herrira egokituta Pasaiak %76ko birziklatze tasak lortu zituela, deitoratzen dute...
Read More
Iruzkin berriak