Sutea Singapurreko Tuas erraustegian
Otsailaren 23an Singapurreko Tuas View Circuit erraustegian sute ikusgarria gertatu zen, bertako hedabideek kroniketan bezala argazki eta bideoz bildu zutena. Dokumentatuta geratu denez, leherketak ere entzun ziren eta garrak benetan ikusgarriak izan ziren, Singapurreko industri poligono batean egonik herritar askok oso hurbiletik irudietan bildu zituztenak. Sutea itzaltzeko ahaleginean 200 suhitzaile aritu ziren lau orduz, 38 ibilgailu eta bonba erabiliz.
CNBC kateak jakin zuenetik, Tuaseko erraustegi honek inguruko industrietako hondakin kimiko eta industrialak ere erretzen ditu. Nahiz eta ofizialki izena daukan ECO Special Waste Management, kronika guztietan garbi geratzen da erraustegia dela, eufemismoz Waste to Energy (Hondakinak energia bihurtzeko edo baloritzatzeko) planta alegia. Irudietako batzuetan ikus daiteke erraustegia bera, labea eta tximinia, sutearen ondorioz kaltetu eta belztuta. Sarreran “Tuas Incineration plant” izena jarrita dauka.
Zenbait argazki eta bideo:
2013an ere sutea izan zen erraustegi honetan.
Ez eman informazio sesgaturik, faborez. Waste to Energy planta honek hondakin petrokimikoak , farmazeutikoak eta oso inflamagarriak direnak tratatzen ditu. Jakina da hondakin hauek sua sortu dezaketela edonon. Planta hau Singapurren dauden BOSTetato BAT besterik ez da. Zorionez Zubietakoak ez ditu horrelako hondakin arriskutsuak tratatuko.