Kurutziaga ikastolatik baserri batera 100 kilo organiko eramango dute egunero konpostatzera
[Markel Onaindia, Anboto] Esperientzia edo proba pilotu bat da soilik, baina ondo funtzionatuz gero, eragin handia eduki dezakeena eskualdeko hondakin organikoen birziklapenean. Kurutziaga ikastolako jantokitik baserri batera 100 kilo organiko inguru eramango dute egunero, bertan konposta egiteko erabiltzeko. Iñigo Etxebarria nekazari iurretarraren baserria da leku hori, eta Etxebarriak berak egingo du bilketa. IK4-Azterlan zentroak gidatuko du esperientzia abendura arte, eta azken helburua...
Read MoreZubietan obrak hastear direla eta, ‘erresistentzia fasea’ abiatu du Gipuzkoa Zutik-ek
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela. Bideoan ageri denez, enpresek lurzoruan ezarritako lehen markak erauzteaz gain, Gipuzkoa Zutikeko kideek hiru pankarta handi zintzilikatu dituzte Zubietako eremuan, errausketaren kontrako mugimenduaren logoa daramana eta...
Read More‘Goldman’ saria Eslovenian erraustegia geldi arazi duen baserritarrari
[Pello Zubiria Kamino] Gaur, apirilak 24, ingurumenaren defendatzaile nabarmenei ohore egiten dien ‘Goldman’ sari famatua eman diote Esloveniako laborari bati, hango porlan fabriketan zaborrak erretzearen kontra borrokatu den Uroš Macerl nekazariari. Laborantza ekologikoan ari den Macerlek Eko Krog (Zirkulu Berdea) talde ekologista antolatu zuen, Lafarge-Holcim multinazionalak Trbovlje herrian daukan zementu fabrikari eragozteko ohiko erregaiez gain zaborrak kiskaltzea bere...
Read MoreUrbaser enpresaren egoitza miatu du epaileak, PPren ustelkeria aferekin lotuta
Espainiako Auzitegi Nazionalak PPko kargu politikoen ustelkeria ikertzeko ireki duen ‘Lezo‘ operazioaren barruan, sarekadan poliziak miatutako enpresa handien artean dago Urbaser, Gipuzkoako erraustegia eraiki eta 35 urtez ustiatzeko kontratua lortu berri duena eta Iparraldeko hondakinak ere Canopia TMB bidez kudeatzen dituena. Gaur Txinako konpainia baten filiala den Urbaser joan den uda arte Florentino Perez enpresagizon eta Real Madrideko presidentearena izana da, ACS eraikuntza...
Read MoreLorenzo Loppa, apezpiku italiar bat errausketaren aurkako manifestazioetan
[Pello Zubiria Kamino] Apezpiku katoliko bat hondakinen errausketaren aurkako manifestazioetan, ez da sarri ikusten den gauza. Lorenzo Loppa gotzaina, ordea, behin eta berriro mintzatu da erraustegien kontra eta azkenekoz ostiral honetan hartu du parte protestan, Lazio eskualdearen egoitzaren aurrean, Erroman. Lazio eskualdeko agintariek goizeko 10:30etan zeukan deitua bilera erabakitzeko luzatu ala eten erraustegiaren baimena. Bertako protestarien artean zeuden erraustegia sufritzen duen...
Read MoreII. Mundu Gerran Londresko gobernuak herritarrak animatzen zituen konposta egitera
[Pello Zubiria Kamino] German Tortosak egiten duen Compostando Ciencia blogak argitaratu du dokumentu historikoa: “Making a compost heap” (Konpost pila nola egin) dokumental laburra. 1941ean zabaldutako film horrekin Britainia Handiko gobernuak herritarren artean konpost edo luarra egitea sustatu nahi zuen gerra garai zail haietan. II. Mundu Gerran fronteetako txikizioez gain atzeguardiako herritarren artean ere neke handiak eragin zituen. Elikagaien eskasia zen horietako bat,...
Read More
Iruzkin berriak