Agintariak “lasaitasun mezu faltsua” helarazten ari direla salatu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak
Errauskailua eraikitzeko lanak hasi direla eta “harridura eta haserrea” adierazi ditu Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak, prentsara bidalitako ohar baten bidez. Jarraian osorik irakurgai. ERRAUSKAILUA, ARDURAK ETA BURUA ZURITZEAZ Errauskailuaren obrak inauguratu diren egun hauetan OEITk gogoeta hauek egin nahi ditu: 1.- Gure harridura eta haserrea adierazi nahi dugu. Ez dakigu erabaki hau hartu dutenek irakurri dituzten edo ez errausketa eta osasunari buruz argitaratuta dauden...
Read MoreIlara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako ‘Barraskilo operazioak’
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta martxa berotzeko baliatu dute. Gipuzkoa Zutikeko kideek bideo hau sareratu dute. Erraustegiaren aurka Barraskilo operazioa N1-ean. #erraustegirikez, ez Zubietan ez inon! Larunbatean denok Zubietara...
Read MoreParisko epaileek ikertzen dute erraustegien eskorien trafiko mafiosoa
[Pello Zubiria Kamino] Parisko auzitegietako 31. salan hondakinen ustezko birziklatze eta garraiora dedikatzen diren hiru enpresa epaitzen dituzte egunotan, erraustegien eskorien trafiko ilegalagatik. 2012an hiriburu inguruetako herri txiki batean legea urratuz 31.000 tona eskoria bota zituzten, lur haien jabea horretara derrigortuta. Le Monde egunkariak zabaldu du albistea. 2012ko abuztu eta irailean dozenaka kamioi hasi ziren zirkulatzen Paris inguruetako Saint-Cyr-sur-Morin herriko...
Read MoreMartxa nazionala deitu du erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurka Gipuzkoa Zutikek M27rako
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita gidatua (dohainik)“, diote kartelean. Egun horretarako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitua dauka Errausketaren Aurkako Eguna Zubietan. Bi hitzordu gehitu dituzte GZko kideek, biak ere 12:00etan: “Jar...
Read More‘Erraustegiaren aurkako eguna’ eta aurretik ‘Barraskilo operazioa’ iragarri ditu EAMek
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) datorren asterako bi ekintza berri iragarri ditu. 25ean, “Barraskilo Operazioa”, auto karabana Donostiako Belartza auzoko (Decathlon) aparkalekutik abiatuko da 18:00etan eskualdea zeharkatzeko. Maiatzaren 27an, larunbata, “Erraustegiaren Aurkako Eguna” Zubietan. EAMeko ordezkariak prentsaren aurrera azaldu dira mahaiaren alde banatan zeuzkatela Usurbilgo herritar batek urtean botatzen dituen 60 kg zabor-errefusak...
Read MoreMarkel Olanori erraustegia gelditzeko eskatu diote ‘Euskara 4.0’ bileraren atarian
[Pello Zubiria Kamino] Hitzordu garrantzitsua zeukaten gaur, maiatzak 18, goizeko 09:00eta Gipuzkoako euskalgintzako ordezkariek eta Markel Olano diputatu nagusiak: “Euskara bidegurutzetik aurrera, euskara 4.0” saioen ekitaldi nagusietako bat. Bilkuraren atarian, Hernanin Oronak daukan Ideo-Gallery salaren sarreran, zain zeuzkaten Zubieta, Usurbil eta Hernaniko dozena bat herritar agintariari “Gelditu erraustegi kriminal hau” esan eta herritarrei mobilizatzen segi...
Read MoreHondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean
[Unai Brea] Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan. Momentuz 40 taldek (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarte ekologistak eta bestelakoak) egin dute bat plataforman. Aurkezpenean esan dutenez, premiazkotzat...
Read MoreBi urte beranduago, Bizkaiak ez duela %67 birziklatzen aitortu du ahaldun nagusiak
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Bizkaiak hondakinen %67,7 birziklatzen zuela esan zuen orduan Ingurumen diputatua zen Iosu Madariagak eta ekologistek gezurra zela salatu. Orain Unai Rementeriak zeharka bederen aitortu du orduko okerra, 2030rako jarriz %65eko helburua. Bitartean, Iosu Madariaga postuz hobetu eta Eusko Jaurlaritzan Ingurumen sailburuordea da gaur. 2015ko udaberrian Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuak zorrotz gezurtatu zituen orduan Ekologistak Martxan erakundeak, ARGIA honetan...
Read MorePlastikoa irensten omen duten ditxosozko harrak… mirakulua ala ‘fakea’?
[Pello Zubiria Kamino] Berrikitan hedabideek haizatu dute ikerlariek aurkitu dutela har bat plastikoak irents ditzakeena. Baina Zero Waste Francek erakutsi du soluzio horrek, oraindik oraindik egingarria ez izateaz gain, arazo berriak sortuko lizkiokeela ingurumenari. Cambridgeko ikerlariek zabaldu dute –gurean Kantabriako erlezain bati gaineratu diote domina– Galleria mellonella harra, erlauntzetako abarasken argizaria jatetik elikatu ohi dena, gai da irensteko polietilenoa ere,...
Read MoreTxinako Guangdongen herritarren protestek geldiarazi dute erraustegi berri bat
[Pello Zubiria Kamino] Herritarren protesten eta poliziaren errepresio basatiaren ostean, Guangdong (Txina) eskualdeko agintariek publikoki atzera egin dute Qingyuan hiriko erraustegi proiektuan. Maiatzaren 8an zabaldu ziren Qingyuaneko kaleetan herritar haserretuen eta haiei oldartu zitzaien poliziaren arteko liskarren informazioak: “Istilu larriak lehertu dira Qingyuaneko erraustegi handiaren kontrako herritarren eta poliziaren artean”. Lekukoen arabera, kaleetan aurrez aurre...
Read More
Iruzkin berriak