Istripua Dublingo erraustegian abiatu eta bi egunera: hamaika zauritu ospitalera
[Lander Arbelaitz] Ostegun goizean jakinarazi dute Dublin ondoko Poolbergeko erraustegitik hamaika langile ospitaleratu dituztela, gauean partikula hodei batek erraustegia bera barnetik hartu ostean, Irish Times egunkariak jaso duenez. Goizeko 6:00etan jaso dute autoritateek istripuaren berri eta “gertaera arriskutsu” gisa deskribatu dute. The Journal egunkariak zabaldu du astelehenean piztu zutela lehen aldiz hondakinen erreketa, eta bi egunera gertatu da istripua.
Toxikoak desaktibatu behar dituen filtratze sisteman egindako akats batengatik zabaldu da partikulen hodeia eraikin barnean, Irish Mirror egunkarian irakur daitekeenez. Halako hodei batek pertsonengan azalean narritadura, erretze kimikoa, itsutasuna edo biriketako arazoak eragin ditzake. Hamaika langiletik bik gaua ospitalean pasa behar izan dute behaketan. Plantaren parte bat itxi egin dute.
Erraustegi polemikoa
Wikipedian irakur daitekeenez, 1997an proiektua lehen aldiz proposatu zutenetik kontrobertsia handia eragin du Poolbegeko erraustegi horrek dublindarren artean. 2014an proiektua ia albo batera geratzeko zorian egon ostean, lanak hasi zituzten eta 2017ko apirilaren 24an jaso zuten erre beharreko lehen hondakin kamioia. Justu astelehenean piztu zuten lehen aldiz labea.
Zer arraiogatik inposatu nahi digute erraustegi zikina, negozioagatik ez bada? Mesedez, nahikoa da. Gelditu erraustegia.
Oso usai txarra du guzti honek.
Erraustegia negozioa da herritarron interesen gainetik.
OLANO ETA ASENSIO DIMISIOA YA.