Pasaian herritarrak galdezka alkateari erraustegiaren kontratuaz eta zorraz
Pasaiako Udalaren iraileko osoko bilkuran zenbait herritar azaldu dira alkateari galdezka ea udalak zer dakien Zubietako erraustegiak herriari ekarriko dion kalte ekonomikoaz eta zergatik ez duen informazio hori biztanleen artean zabaldu. Joan den negu-udaberrian Gipuzkoako hainbat herritan galdetu zitzaien alkateei erraustegiak beren udalerriei ekarri behar dizkien kalte ekonomikoez. Erantzuten ez zuten alkateetako bat zen Pasaiakoa, zeinari 280 herritarrek sinatuta iritsi baitzitzaion galdera...
Read More‘Atez ate’ Getxon ‘etxez etxe’ esaten da eta Urola Kostan ‘puntuz puntu’
Urola Kostako mankomunitateak 2018tik aurrera Atez Ate bilduko dizkie hondakinak bai merkatariei eta bai industriei, berrikitan ohar baten bidez jakinarazi duenez. Merkataritza eta ostalaritzako sortzaile ertain eta handiei hondakin organikoak, papera-kartoia eta errefusa jasoko dizkiete bereizirik. Industrialdeetako enpresei berriz, horiez gain ontzi arinak, egurra eta plastiko filma/poliespana. EAJk eta PSEk agintzen duten mankomunitate gehiago badira industriei hondakinak Atez Ate biltzen...
Read MoreDioxinagatiko kutsadura handia aurkitu dute Bartzelonako Sant Adrià de Besoseko erraustegiaren inguruetan
Troposfera hedabideak zabaldu duenez, Sant Adria de Besoseko erraustegiaren inguruan aurkitu dituzte beste lekuetan ohikoak diren baino dioxina kutsadura askoz handiagoak, zehazki bost aldiz handiagoak, Tarragonako Rovira i Virgili unibertsitateak egindako ikerketan. Science of the Total Environment aldizkarian argitaratu den ikerlana joan den martxoan burutu zuten, alderatuz erraustegi bat daukan inguru industrializatu horretan 2014. urtean zeuden dioxina kopuruak eta 2017an daudenak. Horren...
Read MoreValentziako Generalitatea Atez Atekoa sustatzen hasi da
Valentziako Erkidegoko gobernuan Ingurumen sailburuak jakinarazi du laster hondakinen Atez Ateko bilketa ezarriko dutela Orba eta Seix udalerrietan eta horien asmoa bete-betean sustatuko duela Generalitateak, lehendakari Ximo Puig sozialista duenak. Berrikitan iragarri zuen hondakinak porlan-fabriketan erretzea mozten joango direla, erabat eragotzi arte. Orain Julià Alvaro sailburuak, Seixeko udal agintariekin egindako bilera kontatuz, bere blogean idatzitako “La recogida de basura...
Read MoreZubietako plantaren 2. faseko lanen erabaki eta baimenak: alegaziotarako 30 egun
40.000 tona hondakin organikori biogasa ateratzeko eta erraustegiak emango dituen 52.000 tona eskoria tratatzeko planta bana, horiek eraiki nahi ditu ondoko bi urteetan GHKk 37 milioi euroko inbertsio berrian. 30 eguneko epea zabalduta dago bai horiek eraikitzeko GHKk hartutako erabakiei eta bai Eusko Jaurlaritzak emandako ingurumen baimenei alegazioak aurkezteko. Zubietako errauste plantaren (ofizialki Gipuzkoako Ingurumen Zentrua) 2. fasea abiada batean sartu du EAJk eta PSOEk kontrolatzen...
Read MoreValentziako Erkidegoa polan-fabriketan hondakinik ez erretzeko urratsak ematen hasi da
Julià Alvaro Valentziako Generalitateko Ingurumen sailburuak iragarri du Bunyol herriko porlan-fabrikak berehala utziko diola hondakin toxiko eta arriskutsuak erretzeari eta ondoren edozein motatako hondakinen errausketa geldituko duela. Berdeak-Equo alderdiko kidea den Alvarok bere blogean iragarri ditu urratsok, gero publiko zabalago bati Valencia Plaza hedabideak zabaldu dizkionak. Generalitatera Ximo Puig eraman zuen koalizio gobernuak bere programan dauka argi ezarria herrialdean...
Read More“Errausketarik Ez!” hamahirugarrenez aldarrikatu dute Donostiako Kontxan
“Errausketarik ez”, “Osasuna bai” eta “Alternaiba badago” aldarrikatu dute Donostiako banderaren bigarren estropada igandean Kontxako hondartzan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Koordinadorak eta Donostia Bizirik plataformak deituta bildu ziren Gipuzkoa osotik hurbildutako hainbat herritar. Koordinadorako arduradun beteranoek oroitarazi zutenez, hamahiru urte dira Gipuzkoan hondakinak errausteko asmoen kontra gizarte mugimenduak lanean eta borrokan ari...
Read MoreKatalunian laster 172 udalerri gehiagok ezarriko dute Atez Ateko bilketa
[Pello Zubiria Kamino] Albistea Kataluniako Hondakinen Agentziaren buruak eman du abuztuan: urte eta erdiko epean 172 udalerri gehiagotan ezarriko dutela Atez Atekoa, 490.000 herritarri zerbitzu emateko. Orain bertan Katalunian Atez Atekoan biltzen badira 107 udalerritako 300.000 biztanleren hondakinak, 2019an 800.000 inguruk funtzionatuko dute sistema horrekin. Herri horietako askok, gainera, sortzez besteko ordainketa sistema ere ezarriko dute, Agencia Catalana de Residuseko lehendakaria den...
Read MoreErrausketaren aurkako giza-katea deitu dute irailaren 10eko estropadetarako
[Pello Zubiria Kamino] Estropadak iraileroko klasikoa badira Donostian, finaleko igandean urteroko ekitaldia da errausketaren aurkako Kontxako giza katea. Aurtengoa berezia izango da, Zubietako planta eraikitzeko lanak hasita daudelako. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek hondartza parean egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, “aurten egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Zubietako erraustegiaren obrak hasiak dira. Hala ere gure borrokak darrai, ez dugu etsitzeko asmorik eta...
Read More
Iruzkin berriak