Parisko erraustegi baten arduradunak epaitzen ari dira jendea dioxinaz gaixotzeagatik
Astelehenean hasita, abenduaren 11 arte epaitzen ari dira Paris metropolitanoko Melun herriko erraustegiaren arduradunak, inguruko herritarrak dioxinaz kutsatzeagatik. 2002an gobernuak itxi behar izan zuen erraustegia. 165 herritarrek salatu dute beren minbiziak erraustegiak eragin dituela. 16 urteko lanak kostatu zaizkie, baina lortu dute: azkenean Parisko auzitegi batean epaitzen ari dira Vaux-le-Pénil erraustegi kutsatzailearen jabea den Melun herri elkargoa (mankomunitatea)....
Read MoreErrausketaren negozio zikina: Bilbotik dator adibidea
[Marco Giacomazzi – Zero Waste Europe] Bilbon, Espainia [jatorriz horrela]) gertatzen ari dena benetako iruzurra da: altxor publikoetatik milioika euro energia berriztagarrietarako izendatuak ematen zaizkio zabor nahasiekin batera gas natural fosila erretzen duen errauste planta bati. Ez da salbuespen bat: kalkuluak egiteko metodo ez garden eta arbitrario bat, teknologia obsoleto bat eta arautegi egoki baten falta direla medio, gertatzen da energia berriztagarrientzako diru-laguntzak...
Read MoreNafarroak zergak ezarriko dizkie zabortegi edo errausketarako lagatako hondakinei
Nafarroako Gobernuak hondakinentzako Foru Lege proposamena onartu du 2017-2027 eperako, orain Iruñeko Legebiltzarrak eztabaidatu eta onartu dezan. Besteren artean helburutzat hartzen du hondakinen %79 birziklatzea –gaur %33 baino ez da biltzen gaika sailkaturik– eta zerga berriz zigortzea zabortegietara edo errausketara doazen azken zaborrak. Nafarroako Hondakin Plan berria eztabaidatzen urte eta erdi luze iraun duten lanetan parte hartu dute, gobernu eta teknikariez gain, lekuko erakunde...
Read MoreZubietako erraustegiaz eztabaida publikoa eskatzeko sinadurak biltzen ari dira
Andoaingo Ipar Haizea plataformak Change.org plataforman sinadura bilketari ekin dio, Zubietako erraustegiari buruz ETBn eztabaida publiko garbia eskaini dezaten. Azaroaren 20ko ilunabarra arte 3.853 herritarrek sinatua zuten eskaria. Honela dio, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, sinadura eskatzen duen argudioak: “Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate...
Read More2004an errausketa justifikatu zuen doktoreak darama orain Biodonostiaren ikerketa
Biodonostia konpainia publikoa Zubieta inguruko herritarrei laguntza eskatzen ari zaie, beren odol analisien bidez kontrolatzeko erraustegi berriak beren osasunean eduki dezakeen edozein eragin. Gutuna sinatzen duen Jesus Ibarluzeak 2004an “Incineración de residuos urbanos y salud pública” ikerlanean argudiatu zuen ez dagoela errausketaren arriskuen ebidentzia zientifikorik, eta geroztik agiri hori erakutsi dute Zubietako erraustegiaren sustatzaileek osasun aldetik egia...
Read MorePasaian agerian utzi dute zertara daraman borondatezko edukiontzien sistemak
Pasaiako udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatuta dauden herritar batzuek errefusarentzako kontainer bat hustu eta aztertu dute Pasai Antxon. Barrenean zeraman gehiena birziklagarria zela erakutsi dute: benetako errefusa %11,29 besterik ez zen eta, aldiz, organikoa %64,2. Bideoaz zabaldu dute ekintza. Igandean, azaroak 5, burutu dute ekintza. Teorian errefusa uzteko besterik ez diren edukiontzi grisetako bat hustu dute, barruan zeramana aztertzeko. Ekintzaileek esanaren eta zabaldu duten...
Read MoreEHBilduko hautetsiek salatu dute Intxaurrandieta eta Errazkinen auziperatzea
Astelehenean, azaroak 6, Buruntzaldeko EHBilduko alkate eta zinegotziek –legealdi honetakoek eta aurrekoek– agerraldi publikoan salatu dute 2013an Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik auzitara eraman dituztela Ainhoa Intxaurrandieta GHKko orduko lehendakaria eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua. Urriaren 24an salaketa bera egin zuten Debagoieneko hautetsiek. Buruntzaldeko agerraldiaz Noauak eman du albisterik osatuena (ikusi agerraldia osorik bideo honetan), eta...
Read MoreAuzitegi Gorenak Bilduko alkateei arrazoia emanda San Markoren 2014ko aurrekontuak baliogabetu ditu
Denis Itxaso (PSE) zenean San Marko mankomunitateko lehendakari, Donostialdean Atez Atekoan ari ziren sei herrik 2014eko aurrekontuak errekurritu zizkioten, beren herritarrei kalte egiten zietela eta. Bilduko alkateei lehenik EAEko Auzitegi Nagusiak eman zien arrazoi eta orain, urriaren 30ean plazaratutako epaian, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du: 2014ko aurrekontuak berriro egin beharko ditu San Marko mankomunitateak. Sei udalerrik, Astigarragak, Usurbilek, Pasaiak, Oiartzunek, Hernanik...
Read More
Iruzkin berriak