Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Pasaian agerian utzi dute zertara daraman borondatezko edukiontzien sistemak
Atalak: Bost kontenedore, Gizarte eragileak
Pasai Antxon errefusentzako edukiontzia hustu eta aztertu dute ekintzaileek. (Argazkia: Zikinbrillo)
Pasaiako udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatuta dauden herritar batzuek errefusarentzako kontainer bat hustu eta aztertu dute Pasai Antxon. Barrenean zeraman gehiena birziklagarria zela erakutsi dute: benetako errefusa %11,29 besterik ez zen eta, aldiz, organikoa %64,2. Bideoaz zabaldu dute ekintza.
Igandean, azaroak 5, burutu dute ekintza. Teorian errefusa uzteko besterik ez diren edukiontzi grisetako bat hustu dute, barruan zeramana aztertzeko. Ekintzaileek esanaren eta zabaldu duten bideoko irudiek erakutsiaren arabera, kontainer barruko gehiena ondo bilduz gero birziklatzeko modukoa zen: hondakinek orotara pisatzen zuten 177,1 kgetatik benetako errefusa ez ziren 18 kg baizik (%11,29), gainerakoak ziren 13,1 kg papera eta kartoia (%8,21), 20,5 kg ontzi arinak (%12,85), 5,5 kg beira (%3,13) eta 102,4 kg organikoa (%64,2). 17,6 kg gehiago osatzen zuten fruta kaxek, merkatariek legez garbigunera eraman beharra dauzkatenak. Bistakoa da kontainer libreen sistemaren erruz zenbat hondakin organiko doan zabortegira edo erraustera, lurra elikatzeko ongarri bihurtzeko partez.
Ekintzaileok sare sozialetatik zabaldutako idatzian salatu dute: “PSE eta PNVk sostengatzen duten udal gobernuak borondatezko 5. edukiontzian oinarritutako sistema malgua ezarri zuen zalaparta handiz eta argi dago huts egin duela. 2015eko otsailean %76a sailkatuta jasotzetik gaur egungo %56ra igaro gara, errefusa kopurua bikoiztuz, udalarentzat eta, ondorioz, herritarrentzat suposatzen duen gastua biderkatuz.”
Hona herritarren idatzia osorik:
ERRAUSKAILUA PIKUTARA!!!
“Nik beti sailkatu ditut hondakinak”. Hori esaten du gehiengoak. Hala ere, errealitatea buru gogorra izaten da. Edukiontziek miseriak ezkutatzeko nahikoa leku dute, eta hori begi bistan jartzeko asmoz, ekimen xume bat burutzea otu zitzaigun, errefusa gordetzeko balio duen edukiontzi gris horietako baten karakterizazioa egitea alegia. Hustu dezagun edukiontzia eta sailkatu dezagun bere edukia herritarren aurrean. Hartara, herritarrek hondakinak benetan sailkatzen dituzten ikusiko dugu.
Ekimena, biltzaileen lana ez oztopatzearren, bilketa egiten ez den egun batean egin dugu; igande eguerdiz (egun Pasaian errefusa igandea ezik egunero jasotzen da). Modu horretara konprobatu ahal izan dugu herritar askori bost
axola diela, ez soilik hondakinen sailkatze egokia egitea, baizik eta arautegiak ezartzen dituen egunak eta ordutegiak errespetatzea ere. Hau ez da soilik herritar axolagebeen ardura, Pasaiako udal gobernuaren utzikeria eta erantzukizun-ezaren ondorio zuzena da. Antxoko edukiontzi bat aukeratu genuen, baina beste edozein barrutiko emaitzak oso antzekoak izango lirateke. Zikintzea eta kutsatzea libre da Pasaian.
Hamarretxeta eta Gure Zumardia artean dagoen Azoka pareko edukiontzia hustu genuen beraz, eta emaitzak ondokoak izan ziren: Hondakina guztira 177,1Kg. Horietatik, 13,1Kg papera eta kartoia ziren, 20,5Kg ontzi arinak, 5,5Kg
beira, 17,6Kg garbigunerako fruta kaxak, 18Kg errefusa eta 102,4kg organikoa.
PSE eta PNVk sostengatzen duten udal gobernuak borondatezko 5. edukiontzian oinarritutako sistema malgua ezarri zuen zalaparta handiz eta argi dago huts egin duela. 2015eko otsailean %76a sailkatuta jasotzetik gaur egungo
%56ra igaro gara, errefusa kopurua bikoiztuz, udalarentzat eta, ondorioz, herritarrentzat suposatzen duen gastua biderkatuz.
PSE eta PNVk sostengatzen duten udal gobernuak informazio, kontzientziazio eta sentsibilitate kanpainak iragarri zituen. 2 urte luze hauetan hondakinen gaia beren agendetatik desagertua dela ikusi dugu. Hondakinen kudeaketan eman den atzerapausoa begi bistakoa da ordea. Honetan garela, jo dezagun atzera. Memoria ariketa bat egitea derrigorrezkoa zaigu. Emaitza eta kudeaketa bikain baten sasoitik gatoz. Orduan zalaparta, intoxikazioa eta gezurra auspotu zuten berdinak dira egun ixilik daudenak. 2 urte luze hauetan hondakinen inguruko informazioa, emaitzen jarraipena, hauen ebaluazioa eta ondorioen berririk herritarrok ez dugu jaso. Edozein lotsatzeko modukoak!!
Hondakinak jatorrian sailkatzea derrigorrezkoa izan behar du. Ondorioz, udalak bilketa sistema eraginkorra ezarri beharko luke. Borondatean oinarritutako sistema batetik, sistema orokor baterako urratsa emanez.
Hondakinak baliabideak diren heinean, horien sorrera murriztera jo beharko genuke, hauek berrerabiltzera, birziklatzera eta konpostatzera; ez soilik gure ondorengoen osasunaren eta ingurumenaren mesedetan, baita gure eta
ondorengoen poltsikoen mesedetan ere. Ondorioz, soluzio iraunkor eta merkeen mesedetan etengabe lanean jarraituko dugu gure ekinean errausgailuaren aurkako alternatiba gorpuztuz. Gaur egungo sistemak soilik lobbyen poltsikoei egiten die mesede. Apurtu dezagun horrekin.
Pasaiako Udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatuta gauden
herritarrak.