Frantzian Echillaisko erraustegi berria martxan jartzea debekatu dute epaileek
Rochefort hirian (Bordeletik gertu) eraikita eta abian jartzeko prest dagoen Echillaisko errauste planta pizteko baimena ukatu dute epaileek, eskualde hartan erraustegiaren inguruan antolatutako hondakinen kudeaketak ez duelako aintzat hartzen gobernuak 2015ean Energi Trantsiziorako ezarritako legea. 2013an ekin zioten errauste plantaren proiektuari Charente Maritime departamenduko agintariei, inguruko herritarren, zenbait alderdi politikoren eta hainbat elkarteren protesten artean. 2015ean...
Read MoreGuraSOSek Hitzartu ekimena aurkeztu du, hondakinen gatazka konponbidera eramateko
GuraSOS elkarteak Donostian larunbatean, 16, aurkeztu du bere Hitzartu ekimena, “hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren konponbide adosturantz eramateko”. Eztabaida eta hondakinen plan berria bideratuko duen batzorde teknikoaz gain, zenbait pertsonalitatez osatutako berme batzordea izendatuta, GuraSOSen lehenbiziko ekintza izango da 80.000 euro biltzea gastuetarako. Joseba Belaustegik aurkezpenean esan duenez, “hau esperimentu bat da, horregatik aurkeztu dugu Euroka...
Read MoreEpaiketa Belgikan politikariak diruz erosteagatik Herstaleko erraustegia eraikitzeko
Asteartean, 12, hasita Lieja hiriko auzitegian epaitzen ari dira 22 akusatu –15 pertsona fisiko eta 7 enpresa eta erakunde– Herstaleko Uvelia erraustegia eraikitzeko prozesuan komisio usteletan gutxienez 13 milioi euro eman edo hartu izanagatik. Belgikan sekulako oihartzuna sortu duen epaiketan, hala ere, akusatu nagusia falta da: PS alderdi sozialistako diputatua den Alain Mathot epaitzea eragotzi du Belgikako parlamentuak. Belgikako Irrati-Telebista publikoak bere kronikan idatzi duenez...
Read MoreParisko erraustegiaren epaiketa: Isabelle Duflocq kaltetuaren testigantza gogorra
Parisko auzitegian epaitzen ari dira Melun mankomunitatearen arduradunak, erraustegiak 2002an itxi zuten arte dioxinaz pozoitu zituen herritarrek salatuta. Prentsa hasi da azaltzen kaltetutakoek epaiketan kontatu dituzten testigantza gogorrak. Le Mondek bildu du horietako bat “Les vies brisées des riverains de l’incinérateur de Vaux-le-Pénil” kronikan: Isabelle Duflocq irakasle erretiratuak kontatu du nola dioxinaz kutsatutako arrautzak direla medio bere bost haurretatik bi...
Read MoreMexikoko erraustegia: alkateak 5.000 milioiko zorra lotuta utzi nahi du 2048 arte
Jakin arren Mexiko hiriburuko udal hauteskundeak 2018ko uztailean burutuko direla, Miguel Angel Mancera eta bere gobernu taldeak lotuta utzi nahi dute Veolia multinazionalak errauste planta handi bat eraiki eta ondoko 30 urteetan hondakinen kudeaketa osoa egitea. Oposizioko alderdiek eta zenbait gizarte mugimenduk salatu dute operazioarekin Mexiko hiru hamarkadatarako zorpetuta utziko dutela, 109.000 milioiko (ia 5.000 milioi euro) zuloarekin. Udaberrian izendatu zuen udalak Veolia proiektua...
Read MoreEkintza Donostian: zenbat ondasun alferrik galtzen dugu kontainer batean?
Abenduaren 2an, eguerdiz, Errausketaren Aurkako Mugimenduko talde batek Donostiako erdigunean aliritzian hautatutako edukiontzi baten karakterizazioa egin zuen. Edukiontzi hartan, teorian, ez zuen errefusa baizik egon behar. Hala ere barruan zegoena aztertuta, ekintzaileek berriro ere erakutsi dute zeramatzan hondakinetatik gehienak berrerabili, konpostatu edo birziklatzeko modukoak zirela. Kontrolik eta pertsonalizaziorik gabeko hondakin sistema txar baten emaitzak utzi dituzte...
Read More
Iruzkin berriak