Ekintza Donostian: zenbat ondasun alferrik galtzen dugu kontainer batean?
Abenduaren 2an, eguerdiz, Errausketaren Aurkako Mugimenduko talde batekĀ Donostiako erdigunean aliritzian hautatutako edukiontzi baten karakterizazioa egin zuen. Edukiontzi hartan, teorian, ez zuen errefusa baizik egon behar. Hala ere barruan zegoena aztertuta, ekintzaileek berriro ere erakutsi dute zeramatzan hondakinetatik gehienak berrerabili, konpostatu edo birziklatzeko modukoak zirela. Kontrolik eta pertsonalizaziorik gabeko hondakin sistema txar baten emaitzak utzi dituzte agerian.
EAMeko 10 ekintzailek Koldo Mitxelena Kulturunearen inguruetan egin zuten beren lana. Ingurutik pasatzen zen jendeari hondakinen eta errausketaren inguruko informazioa biltzen duen orri bana eskaintzearekin batera, inguruko kontainer bat pazientzia handiz hustu eta zabor-poltsek barruan zeramatena tentuz pisatu zuten. Egia esan, Donostiako udalak modu profesionalean egin beharreko ikerlana boluntarioek egin zuten, gratis et amore.
Aztertzera ateratako zorro guztien artean 22,8 kg pisatzen zuten. Horien artean, ondo pisatuta, organikoa zen %32,8, paper-kartoia %17,54, ontzi arinak %13,15, beira %4,3 eta benetako errefusa %32,1. “Honek erakusten du Donostian hondakin bilketa gaizki antolatua dagoela eta jendeen erantzuna horren baitakoa da”, esan zuten akaberan ekintzaileek.
Joan den azaroaren 5ean Pasaian egin zuten gisa bereko karakterizazioa. Jakin ahal izan dugunez, hurrengo azterketa Andoaingo edukiontzi batean egiteko asmoa dute, abendua amaitu aurretik.
Bai ez naiz baterenteratu arritzen.
Larunbata honetan lehenengo aldiz konturatu nintzen, Abenidan errefuxa kontenedoreak bakarrik zaudela. Une horretan kafeteriko langilea zegoen zaborra botatzen plastiko beltz haundi horietako, hurbildu eta galdetu nion, zuek ez dezue birziklatzen? eta penatuta ez zegoela beste aukerariketak erantzun zidan. Orduan neretzako pentsatu nuen, batzuek bai eta besteak ez,zer dela ta?