Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean
Polemika handia bizi dute asteotan Italiako Pisa hiri monumental eta turistikoan, frogatu denean Ospedaletto herrian daukan erraustegiak minbiziak eragin dituela. Errausketaren aurkako taldeek eta zenbait alderdi politikok aspalditik salatzen zuten kontua izan arren, CNR Ikerketarako Kontseilu Nazionalak berrikitan plazaratutako azterketa epidemiologikoak harrotu ditu hautsak. Pisako udalak erabaki du erraustegia ixteko prozedurari ekitea.
Urtarrilaren 18an Il Tirreno egunkariak honakoa plazaratu zuen: “Erraustegia, CNRren ikerketa txundigarria: ‘Inguru honetan gehiegizko heriotzak daude‘”. Eta tituluaren ostean: “Ospedalletoko erraustegiaren inguruetan bizitzeak berekin dakartza osasun arrisku serioak, ospitaleratzeak eta heriotzak dakartzatenak. Hori erakutsi du CNRko Fisiologia Klinikoko Institutuaren zaindaritzapean burututako azterketa epidemiologikoak”.
Pisako udalerria bere osotasunean arakatu duen inkestak dioenez, “aztertu diren hiru kutsadura iturri nagusien artean, hau da, errausketa, industria guztia eta autoen trafikoa, arrisku oharrik ugarienak agertu dira erraustegiaren kasuan eta, aldiz, autoen trafikoak eragindako kutsadurarenak esporadikoak dira”.
Zehaztasunetan sartuta, erraustegiak eragindako gaixotasunen ugaritzeak CNRko ikerlariek aurkitu dituzte: heriotzak ugaritzen dira dira %79 sistema linfatikoko eta odoleko minbizietan eta %21 zirkulazio sistemako gaixotasunetan. Emakumeetan hilkortasun tasa %152 handitzen da arnasbideetako gaixotasun akutuetan. Bestalde, ospitaleratze beharrak ugaritu dira sistema linfatiko eta odolekoaren tumoreengatik (+%41 gizonetan, +%21 emakumeetan), leuzemiagatik (gizonetan +%75, emakumeetan +%35), Ez-Hodgkin linfomengatik (gizonetan +%85, emakumeetan +%54), eta emakumeen artean trakea-bronkio-biriketako tumoreengatik (+%34).
CNRren txostenak aztertu ditu Pisako udalerrian 2001etik 2014ra artean gutxienez urte betez bizi izan diren 132.000en egoerak. Bestalde, CNRk (Espainiako CSIC eta Frantziako CNRSren parekoa denak) gogorarazi du 2002an egindako beste ikerketa batean nabarmendu zirela emakumeen artean leuzemia kasuen ugaritzeak eta gizonen artean Ez-Hodgkin linfomen eta nerbio sistema zentraleko tumoreen ugaritzeak.
Ospedalettoko erraustegia 1980tik ari da lanean eta orain artean ez dute itxi, Pisa eta inguruetan gaikako bilketa Atez Atekoari esker %70etik gora ibilita ere. Azken urteotan, gainera, galerak eragin ditu. Hala ere agintari batzuk, antza, erraustegia laster birmoldatzea pentsatzen ari ziren eta hori gutxi balitz inguruetan biomasazko zentral berri bat eraikitzeko asmotan dira. Matteo Renzi lehen ministroak klase guztietako erraustegiak, baita ahaztuak zirenak ere, abian jarri nahi baititu, Europako Troikak Italiaren kanpo zorra arintzeko diseinatu dituen politikekin bat eginda.
Hala ere, halako zirrara eragin du Pisan kutsaduraren larritasunak, ezen eta udala hasi baita erraustegia ixteko lehen urratsak ematen. QuizNews-en Pisako edizioak, adibidez, aurreratu du udalean ezkerreko alderdi guztiek bat eginda gehiengoz sartu dutela batzordearen agendan erraustegiaren ixtea: “Erraustegiaren itxiera lehentasunezkoa da –esan dute– zeren eta fabrika hau gero eta arriskutsuagoa da ingurumenarentzat eta herritarren osasunarenzat”.
[Eguneraketa, 2018-02-06] Interneten eskuragai dago CNR erakundearen barruan Pisako Fisiologia Institutuaren Ingurumen Epidemiologikorako eta Patologien Erregistrorako taldeak burututako ikerlana: bai testua osorik (“Indagine sulla salute dei residenti nel Comune di Pisa in relazione all’esposizione alle principali fonti di inquinamento atmosferico“), bai 20 orrialdeko bertsio laburtuan.
Erabat beldurgarria, pena da informazio guzti hauek komunikabide handiek ez zabaltzea edota gazteleraz ez edukitzea!
Penatik ekintzara pasatzeko ez da inoiz berandu: itzuli zuk zeuk. Iturriak, berriz, italiera garbian daude.
Nire kontaktuen artean, laburtua izan da ere, baina, beti itzulpenak egiten ditut. Orain Ipar Haizea plataforma beste pertsona batzuen laguntzarekin, Montpellierretik iritsitako bideoren azpitituluak itzultzen ari gara!
Ekintzak gehiago eta eraginkorragoak izan behar direnarekin ados nago ea ideia horrek indarra hartzen, nire aldetik prest!!
Berri hau etb-n atera beharko litzateke. Klaudioren programan, berrietan ez bada.
Bua, lotsagarria da Gipuzkoan EAJ egiten ari dena. Ustelkeria da, herritarron aurka doa beren negozioa.
Herriaren ahotsa entzun dadila. Ez dugu errausketarik nahi!!
Ez dago eskeubiderik.
Beraien negozio borobilatan bakarrik pentsatzen dute. Ezingo dgu hemengo produktuak jan ……ez arnastu……..gainera txintxo ibili diren herriak zigortzen dituzte (erreziklatzen etxeko lanak egiten ibili direnen aurka)
Nazka ematen didate gaur egungo Gipuzkoako agintariek eta beraien alderdiek… ezin da onartu
Albiste hau ZERGATIK ez dute ETBn ematen?!
ZENTSURA izugarria telebista publikoan.
BatzokiTB dirudi eta euskaldunok nazkatzen ari gara.
Kalera denok benetan, ezinezkoa da, lotxagarria.