Sutea piztu da Osakako erraustegian, Japonian
Japoniako Osaka hiriko Morinomya erraustegian istripua izan da ostiral eguerdian, The Mainichi egunkariak jaso duenez. 14:00ak inguruan kalean herritar batek ikusi du ke beltza eta larrialdi zerbitzuei deitu die. Suhiltzaileek adierazi dute zauriturik ez dela izan. The Mainichi egunkariak dioenez, 2013ko martxoan itxi zuten erraustegia, eta instalakuntzak deseraikitzeko lanak joan den azaroan hasi ziren. Andrew Pelling erabiltzaileak Twitterrera igo duen bideo honetan ikus daiteke...
Read MoreMarseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute
Otsailaren 12an publiko egin aurretik, Le Mondek zabaldu du aurrerapena: ikerketa batek demostratu du Marseilla metropoliak Fos-sur-Merren daukan polo industrialaren –tartean erraustegiaren– inguruan ekoiztutako elikagaiak dioxinak, PCB eta bestelako kutsagaiak daramatzatela. Biztanleak aspalditik airearen kalitate txarragatik eta kutsadurak eragindako gaixotasunengatik kexu dituen Fos-sur-Merreko udalak salaketa sartu du auzitegian. Le Monde egunkariak oihartzun handia eman dio albisteari...
Read MoreOtsailaren 24rako manifestazioa deitu dute “Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu” eskatzeko
EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak gipuzkoarrei dei egin die otsailaren 24an erraustegiaren aurkako protesta berriro Donostiako kaleetara eramateko. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Gipuzkoa plazatik eta bere lelo nagusia izanen du “Erraustegia gelditu. Birziklapena sustatu!” aldarria. Mobilizaziorako deialdia egiteko prentsaurrekoa Ostiral Gizenean egokituz, EAMeko kideek Donostiako Udalean agerraldia inauteri giroan egin dute, denak ere mozorrotuta. “Txin txin, txin...
Read More
Iruzkin berriak