Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoako zaborrak Bizkairako bidean: GuraSOS eta ELAren erreakzioak
Atalak: Errausketa, Gizarte eragileak
Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak:
ELAk salatzen du Gipuzkoako zaborrak Bizkaian tratatzearen errua EAJk duela
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk hurrengo urteetan 120.000 tona zabor Zabalgarbira tratatzera eramateko erabakiaren aurrean, ELAk salatzen du Bai Gipuzkoan Bai Bizkaian egiten den hondakinen kudeaketa eredua ez datorrela bat Europako arauekin eta hondakinen tratamendurako ierarkiarekin.
Gipuzkoak 120.000 tona zabor eramango ditu tratatzera Zabalgarbira eta ondoren Mallabiako zabortegira eramango dituzte. Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak eginiko adierazpenak esanguratsuak dira benetan. Zaborraren tratamentuan Gipuzkoa beste lurraldeen menpeko omen da eta badirudi hori dela larriena, eta ez hondakinak modu iraunkor batean ez kudeatzea.
Menpekotasuna azken urteetan Gipuzkoan egon den kudeaketa eskasaren eta erraustegia eraikitzearen atzerapenaren errua omen da. Adierazpen hauek gezur hutsa dira. Zabor tona hauek ezin tratatzearen errua tratamendu plantak geratu zituenarena da, hau da, EAJrena. Bazegoen Gipuzkoan hondakinen frakzio guztientzat tratamendu plantak eraikitzeko proiektua eta bertan behera utzi zuten erraustegia eraikitzeko. EAJk erraustegia bai ala bai eraikitzeko izan duen jarrera dago guzti honen atzean, hau da beraien interes nagusia, ez menpekotasuna gutxitzea ezta iraunkortasuna bermatzea ere, negozioa egitea da lehentasuna.
-o-o-o-
GuraSOSen prentsa oharra
GURAS.O.S.-EK USTE DU ERAIKITZEN ARI DEN ERRAUSTE-PLANTAREN BEHARRAREN EZTABAIDA GAINDITUA DELA: TEKNIKOKI POSIBLE DA GAUR EGUN JADA MARTXAN DAUDEN AZPIEGITURAK BALIATZEA ERAGINKORTASUNEZ. BORONDATE POLITIKOA BAINO EZ DA BEHAR.
ERRAUSTE-PLANTAREN OBRAK GELDITU, ETA, BERANDU BAINO LEHEN, GATAZKAREN KONPONTZE-FASE ADOSTU BATERA PASATZEKO BEHARRA NABARMENTZEN DU.
EUSKO JAURLARITZARI BERE ARDURA ETA KONPETENTZIAK BALIATZEKO ESKATZEN DIO: ARAZOAREN OINARRIAN BERE UTZIKERIA DAGO ETA EZIN DU DENBORA GEHIAGOZ EZKUTUAN GERATU.
Bizkaiko Diputazioak Zabalgarbi baliatzeko Gipuzkoari egindako eskaintzaren ondoren, agerian geratu da Donostian eraikitzen ari den errauste-planta ez dela beharrezkoa.
GuraSOS jakitun da berriak zalaparta, frustrazioa eta sumindura sortuko duela, eta gizartea manipulatua eta engainatua sentituko dela. Nola da posible, austeritaterako deia egiten den garai hauetan, 1.000.000.000 € (6000 € familiako) gastatu nahi izatea beharrezkoa ez den azpiegitura batean?
Hala ere, ez du uste harturiko erabakiak aurpegiratu eta liskarrean sartzeko momentua denik. Egoera berri honek sortutako erreakzio eta inertzia horiek modu arrazionalean eta positiboan bideratzea proposatzen du. Zentzu honetan, gizarte eragileei eta politikariei dei egiten die aukera hau baliatzeko eta hondakinen kudeaketaren inguruko gatazka luze hau birbideratzeko. Bada garaia kohesionatzeko, elkarlan-esparruak eraikitzeko, eta BATZUEN nahi edo beharren gainetik, guztion nahia eta beharra jartzeko. DENOK irabazteko garaia da.
GuraSOS-ek dei egiten die Gipuzkoako Diputazioari eta GHK-ri, ekonomiaren zein ingurumenaren ikuspegitik abantailak baino izango ez dituen irtenbide alternatibo baten aukera aintzat hartzeko. Eta, era berean, oposizioan dauden taldeei irtenbide adostua errazteko eskatzen die. Gipuzkoak normaltasuna eta jendartearen konfiantza berreskuratu behar ditu. Gipuzkoa positiboago baterako garaia da.
Ez da beharrezkoa
Diputazioak berak emandako datuen arabera, 2017an 152.427 tona errefusa sortu ziren. GHK-ren proiektuaren arabera, TMBan tratatu ostean, erraustu beharreko soberakina 108.985 tonakoa izango litzateke (ez 162.000 tona).
Gaur egun ez daukagu, legeak hala eskatzen duen arren, gardentasunez eta herritarren parte-hartzearekin egindako masa eta fluxuen balantze eguneraturik. Gainera, posible da, benetako egoeraren berri jakitean, aurretik esandako datuak gaindimentsionatuak egotea. Baina Diputazioak emandako datu horiek ontzat emanda ere, ikus daiteke Zabalgarbik egindako eskaintzaren ostean, 39.000 tona baino ez direla falta tratatzeko. Beraz, esan beharrik ez dago kopurua hain txikia izanik, horrek ez duela inondik ere justifikatzen ekonomikoki zein ingurumenaren ikuspegitik hain garestia den azpiegitura.
GuraSOS-ek gardentasun falta eta gaur egungo egoera kaotikoa salatu ditu. GHK eta Gipuzkoako Diputazioa adarra jotzen aritu dira hondakinen turismoaren ikuskizunarekin. Lehen momentutik zuten Zabalgarbiren aukeraren berri. Zergatik ez da aukera hori aztertu eta baliatu orain arte???
Zabalgarbik ematen dituen datuak hartu eta lehen analisi azkar batean ikus daiteke: 240.000 tona erretzeko gaitasuna duela. Gaur egun 221.000 tona erretzen ditu, hauetatik 152.000 tona sailkatu gabeko hondakin. GHKren koefizientea aplikatuz, 152.000 tona hauek modu egokian aurretik tratatuz gero, 60.000 tona gutxiago lirateke erretzekoak, beraz 161.000 tonara jeitsi liteke erre beharrekoa. Horretaz gain, gaur egun erretzen denetik 14.000 tona, egur eta sailkatutako plastikoz osatua da. Hauek ere berrerabilpen zirkuitoetara bideratuz, 147.000 tona lirateke erretzekoak urtean. Beraz kalkulu azkar batzuk aplikatuz, ikus daiteke: 240.000 (gaitasuna) – 147.000 (nahastutako zaborra aurretik tratatuz gero erretzeko geratuko litzatekeena) = 93.000 tona jasotzeko gaitasuna izango lukeela Zabalgabik.
Ondorioa: Zabalgarbiren azpiegiturak erabiliz eta hondakinak aurretik trataera egokia jasoaz gero, Gipuzkoak 16.000 tona baino gutxiago izango lituzke bideratzeko, Donostiako erraustegiaren proiektuan aurreikusitako 200.000 tonako gaitasunetik oso urrun.
Hau analisi azkar batean ikus daitekeena da, agian badaude beste faktore batzuk ere kontutan hartu beharrekoak baina datu hauek mahai gainean jarri, aztertu eta eztabaidatzea ezinbestekoa da.
GuraSOS-ek aukera hori aztertzeko eskatu izan dio publikoki Eusko Legebiltzarrari. Gaur-gaurkoz, erantzunik gabe jarraitzen dugu.
Foru Aldundiko bozeramaileak aurreko legealdiko EHBilduko gobernua egin du gaur egungo egoeraren erantzule. Egoerak, ordea, arrazoia eman die errauste-plantarik ez dela behar ziotenei. Ez soilik EH Bilduri, baita PSE eta EAJko ordezkari ezagun askori ere.
Hainbatek esan izan dute geure aurretik, beste errauste-planta ez dela behar. Hauxek adibideak:
– Josu Madariagak, Bizkaiko Ingurumen-diputatu ohia, eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko kontseilariordea (DEIA, 2013ko martxoan).
– Denis Itxasok, egun Gipuzkoako Kultura diputatua (El País, 2015eko otsailean)
– Iñaki Anasagasti EAJko senatari ohia (2016an, bere blogean eta Radio Euskadi-n).
– Luis Alberto Aranberri Amatiño, gaur egun Eusko Jaurlaritzako Komunikazioa -aholkularia (2016ko martxoa)
2015eko otsailean, Gipuzkoako errauste-plantaren finantziazio arazoak zirela-eta, PSOE-PSE-k mahai gainean jarri zuen Bizkaiarekin eta Nafarroarekin lankidetza-hitzarmenak lantzeko aukera, eraginkorragoak izango ziren azpiegitura bateratuak sortu edo erabiltzeko asmoz, Gipuzkoako errauste-plantari alternatiba gisa.
Zer ari da gertatzen? Errauste-plantaren proiektuari berriz heldu beste helbururik ez dute izan. Gipuzkoan EAJk eta PSEk gobernu-hitzarmena sinatu zuten, eta aukera hori lurperatu zuten erabat. Enperadore biluziaren kontakizuna dirudi honek guztiak: denek dakite horrela dela, baina inor ez da publikoki esatera ausartzen.
Planifikazio eta koordinazio falta. Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna
Horrenbestez, honako galderak luzatzen dizkiegu Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiei:
Zergatik ez dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren artean koordinazio eta planifikaziorik? Zergatik ez da lehen momentuan, hau da, 2015ean, euskal instituzioen arteko elkarlana sustatu? Zergatik ez da aztertu nahi izan ea gaur egungo azpiegiturak nahikoak ote diren, Zabalgarbiko instalazioa kasu, hiru herrialdeek dituzten beharrei aurre egiteko? Itsu-itsuan erabaki da beste azpiegitura bat eraikitzea; baina, aztertu al da nolakoa beharko lukeen? Ze dimentsiotakoa beharko lukeen? Ez bada aztertu, zergatik?
Bistan da, ezetz, eta ordaina begi-bistakoa da: hondakinak kudeatzeko noraeza kaotikoa eta ikuskizun publizitarioa.
Arrazoia edo erantzuna guztietan berbera da: justifikaezina dena justifikatzeko. Ukaezina den errealitatea manipulatu eta ezkutatzeko, hots, Gipuzkoako balorizazio energetikorako instalazioa EZ dela beharrezkoa, EZ diola behar tekniko bati erantzuten, baizik eta pultsu politiko bati.
GuraSOSek aurretik ere salatu izan du Eusko Jaurlaritza:
– Eusko Jaularitzak argi berdea eman dio hainbat eskaerei, hiri-hondakinak kudeatzeko planaren babesik gabe, eta kasu batzuetan aurkakoa dela jakin arren. Esaterako, hiri-hondakinak zabortegi industrialetan isurtzea (Mallabia edo Mutiloa). Edo Donostiako azpiegituraren kasua, planak eskatzen zuen eskorien tratamendua bertan egitea ez bete arren, baimendua izan da.
– Hiri-hondakinak tratatu eta deuseztatzeko azpiegituren planifikazioaren eta koordinazioaren ardura berea da, eta ez da betetzen ari. Ardura hori foru aldundien esku ari da uzten, inolako KOORDINAZIOrik gabe. Arduragabekeria horren ondorioz, soldata eta pentsioen jaitsierak eta murrizketa sozialak bizitzen ari garen garai berean, beharrezkoak ez diren inbertsio izugarriak ari dira izaten.
– Eusko Jaurlaritzaren eskumenaren utzikeria harago doa, ordea. GHK-ren barruan Bizkaikoak diren herriak daude (Mallabia adibidez) eta ondorioz ez da bidezkoa Gipuzkoako arau foralak baliatzea proiektu honetarako: kontratuaren errekurtsoa ez zuen Gipuzkoako Diputazioak konpondu behar, autonomia erkidego organoek baizik.
Hitzartu prozesua
Gaur salatutakoa zein herritarron eztabaida ukatuz ezkutatu diren bestelako ondorio, datu eta informazio zabaltzen jarraituko dugu datozen asteetan, Hitzartu prozesuaren barruan. Hitzartu prozesuaz zein berau ematen ari den fruituen berri ere zabalduko dugu.
Beti esan izan dugun moduan, oraindik ez dago dena eginda. Jendarteak izango du azken hitza.