Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan
ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak deituta, hainbat militante bildu ziren asteazkenean, 19, Bilboko Guggenheim museoaren atarian hondakinak errausten dituen industriari bere protesta azaltzeko. CEWEP Europako errauste planten patronala biltzarra egiten ari da Bilbon Zabalgarbi erraustegiak antolatuta. Ekitaldiei hasiera afari batekin eman behar ziotenez Guggenheim museoan, han bertan antolatu du protesta ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak. Bizkaitarrei elkartu zaie Gipuzkoatik Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta iritsitako herritar taldea ere.
Gure osasunarentzat kaltegarria delako, energia sortzeko eraginkorra ez delako, birziklajea oztopatzen duelako, eta gezur bat mila aldiz errepilatzen badute ere, hori ez delako ekonomia zirkularra, ERRAUSTEGIAK GELDITU BEHAR DITUGU!! #ErraustegirikEZ pic.twitter.com/t8mIhPkx2A
— Alba Fatuarte (@albafatu) September 19, 2018
Ostegunerako manifestazio deialdia egina zaukam Ernai gazte mugimenduak. Lasarte-Oriako Okendo plazan goizeko 10:30etan elkartu dira “Utzi bizitzak kutsatzeari. Erraustegia gelditzera goaz!” lelopean eta herri osoa zeharkatu dute manifestazioan.
@ernaigazte k deituta Lasartetik barrena manifestazioa erraustegiaren aurka. @ErrausAurkMugi pic.twitter.com/J889VT9COB
— noaua (@noaua) September 20, 2018
Oria auzoan, erraustegira bezala Real Sociedad futbol taldearen zelaietara eta ikastolara sartzeko bidegurutzean zabaldu diete gazteei errausketari aurre egiteko deia:
— Eneko Oroz #EHkoSlowMugimendua (@ameslaria) September 20, 2018
Igande arratsalderako, berriz, Gipuzkoa Zutik mugimenduak erraustegira buzo zurien martxa antolatu du. Irailaren 21etik 23ra Zubietan antolatu den Iraultza Txikien Kanpaldia itxi ostean izango da. Arratsaldeko 16:00etan Zubietan bertan, erraustegia geratu zuten kargu publikoei aitortza ekitaldia egingo zaie. Eta horren ostean Zubietatik bertatik abiatuko da errausketaren zero gunera, erraustegia eraikitzen ari diren eremura igotzeko martxa.
ADI LAGUNOK, DEIALDIA: Aurten ere martxa antolatuko dugu erraustegira eta makro-kartzelara, irailaren 23an, igandea.
Gipuzkoako Aldundia arazo handi bat sortzen ari da alferrikako azpiegitura hau inposatu nahian.
DEIALDIAREN AZALPENA HARIAN. pic.twitter.com/1RqcgBjgdA
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) July 26, 2018
Nire ustez Ertzaintza eta honen aginteriak erdi aroa bizi dira ez baitago eskubiderik jendea halako trataera emateko. Nire ustez poliziaren jarrera bortitza parlamentura eraman behar dela. Argi dago argudiorik ez daudenean kolpeak daudela, halere aurrera goaz.