Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
Atalak: Errausketa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa, Zubieta
Juan Jose Aurrekoetxeak errausketa defenditu du EITBk azaroaren 6an Zubietako erraustegiaz emitutako ‘Katebegia” programan.
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak urriaren 30an Juan Jose Aurrekoetxea izendatu du Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari, kargu hori zeukan Miren Dorronsororen ordez. Aurrekoetxea doktorea Biodonostia erakundeko ikerlaria izan da eta kargu horretatik emana du lekukotasuna Gipuzkoako Batzar Nagusietan argudiatuz, Zubietako erraustegiaren eztabaidan, hondakinen errausketak osasuna kaltetzen duenik ez dagoela demostratuta.
Urriaren 30ean Iñigo Urkullu lehendakariak Osasun sailean egindako izendapen eta kargugabetzeen artean Miren Dorronsororenak eduki zuen protagonismoa hedabideetan. Berriak bere albistean zioen, adibidez: “Dorronsororen kargugabetzea, hala ere, garai berezi batean dator. El Mundo egunkariak jakinarazi zuen Dorronsororen aurkako salaketak jarri dituztela haren ardurapeko sei langilek, «indarkeria psikosoziala» leporatuta”. Zalaparta gutxiagorekin pasatu zen haren ordezkoaren izendapena.
Juan Jose Aurrekoetxea Agirre, Jaurlaritzaren oharraren arabera, “Bilbon jaio zen, 1955. urtean. Medikuntzan lizentziaduna da, eta espezialista Laneko Medikuntzan eta Prebentzio Medikuntzan eta Osasun Publikoan. Gainera, doktoregoa egin du arlo horretan. Horrez gain, ibilbide luzea egin du euskal osasun-sistema publikoan. Osasun Saileko funtzionarioa eta Biodonostiako ikertzailea da. Bertan, ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu du, eta eragin handiko aldizkarietan argitaratutako nazioarteko artikuluak idatzi ditu”.
Aurrekoetxea doktoreak Gipuzkoako erraustegiaren kasuan protagonismoa eduki du, Biodonostia enpresa publikoko ikerlari gisa Zubietako instalazioen arrisku gabetasuna defenditu duelako. 2016an Biodonostiako ordezkari Jesus Ibarluzeak, Juan Jose Aurrekoetxearekin batera, uztailean deklaratu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean eta haien hitzei oihartzun handia egin zieten hedabide nagusiek. Efe agentziak, eta albistea bereganatu zuten hainbat egunkari handik, zioten albistearen sarreran: “Biodonostiako ikerlari Juan Jose Aurrekoetxeak defenditu du ikerketek ez dutela erakusten loturarik erraustegien isurien eta kantzerraren artean”.
Aurrekoetxea (ezkerretan) Ibarluzearekin batera Gipuzkoako Batzar Nagusietan lekukotasuna eskaintzen 2016an. (Argazkia: GHK)
ARGIAk ere bildu zuen Aurrekoetxearen aurkezpenaren albistea: “Egia ala gezurra? ‘Dioxinen muga gaindituz gero, berehala geldi daiteke erraustegia’”. Izan ere, Batzar Nagusietako agerraldian, Ibarluzeak eta Aurrekoetxeak esan zuten Zubietako erraustegia ordu erdiko epean itzali ahal izango zela dioxinen eta bestelako kutsagaien mugak gaindituz gero.
Xabier Mitxelena medikuak eta Gorka Bueno ingeniariak erakutsi zuten hori ezinezkoa dela: dioxinak eta bestelako kutsagarri asko Zubietan ez dira jarraian neurtuko, Zabalgarbin neurtzen ez diren moduan: “Zabalgarbi eta Zubietako erraustegien Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuak (Plan de Vigilancia Ambiental PVA izenez ezagunagoa) egun Espainiak industriaren emisioentzako daukan Arautegian daukate muga eta honek ez du eskatzen hiru hilero gehienez ere 8 orduko lagin hautaketa baizik (Zabalgarbik 2015ean hiru hilero 6 orduko lagin hautaketak egin zituen). Beraz, erraustegiek dioxina eta furanoei dagokienez ez dituzte hartzen martxan dauden ordu guztien %0,3ko laginak baizik eta ziur aski inoiz ez errausketa abiarazterakoan, hori denean urteko dioxinen %60 sortzen den unea”.
Garazi Rezabalek erraustegiaren inguruan egin zuen Quemando Dudas blogean elkarrizketatu zuen 2016ko azaroan Aurrekoetxea: “Gaur egun ez dago ebidentziarik ikerketa epidemiologikoetan lotzeko erraustegiak eta kantzerra, fetuaren malformazioa eta hilkortasunaren ugaritzea“. Kazetariak OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldearen lanez galdetuta, manipulatzaileak deitu zien: “Ezin dute esan [erraustegiek inguruan minbizia, malformazioak eta heriotzen ugaritzea eragiten dituztela] ebidentzia zientifikoei dagokienez. Eta honetan bai inplikatuko naiz, ezin baita jendea manipulatu. Eta manipulatzea da ikerlan bat hautatu eta hortik abiatuta orokortzea, horixe da hain zuzen batzuk egiten ari direna”.