8.000 zarauztarrek sinatu dute atez-atekoaren aurka
Birziklapena Bai. Atez-ateko bilketa Ez plataformak 8.040 zarauztarren sinadurak bildu ditu. Manifestuaren sinatzaileek Udalari eskatu diote “hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena kontenedoreen bidez” sustatzen jarraitzeko, eta gaineratu dute ez datozela bat Zarautzen atez-ateko sistema ezartzearekin: “Udalak atez-atekoa inposatzea erabakitzen badu, aurrez herri galdeketa egin dezala eskatzen diogu, zarauztarrei sistemaren alde ala kontra dauden argi eta garbi galdetuz”.
Bere aldetik, Bilduk “aurreiritziak” alde batera uzteko eskatu die atez-atekoaren aurka dauden alderdiei, eta Gipuzkoari komeni zaiona “denon artean” erabakitzeko, “zaborrak ez duelako kolore politikorik”.
Iturria:
Zarauzko Hitza: Atez ateko zabor bilketaren kontrako 8.000 sinadura jaso dituzte Zarautzen
Diario Vasco: La plataforma contraria al PaP solicitará una reunión con el alcalde
Noticias de Gipuzkoa: Vecinos de Zarautz reúnen 8.000 firmas contra el ‘puerta a puerta’
Zarauztarra naiz. Larunbat goiz eguzkitsu berean bitan (Otzarreta parean eta Eroskiren atarian) eskatu zidaten sinatzeko. Ez batean ez bestean, ez zidaten galdetu zarauztarra nintzen ala ez. Alegia, nago bildutako 8.040 sinatzaile horietatik askotxo ez direla zarauztarrak.
Kaixo If1igo,Eusko Gaztediko kidea nauzu, eta autodeterminazioaren inaruugn galderak baditut zuretzat: badaude ahots jakinak EGI-n, oso zabalduak azken bolada honetan, esaten dutenak autodeterminazioa lortzeko faktibleagoa dela Espainiar Gobernuan PP egotea PSOE baino, izan ere, lehen honek gure eskaerei askoz errazago erantzun omen diezaieke. Bestetik, gure ildo politikoari begira, PP liberal moderatuegia edo kasik sozialista dela diote alderdikide jakinek, zergak igo dituztelako, eta EAJ liberal ona dela, eskuineko mugimendutik. Halaber, bestelako alderdi abertzaleekin harreman egokiak edukitzea gaizki ikusia dagoela susmatzen dut, batez ere ezkertiarrak badira, tradizioen eta ziurrenik erligio jarreren aurka doazelako (edo agian gure botere zatia eurekin banatu behar dugulako).Galdera, beraz, hauxe: esaten diren aspektu horiei buruz, berdin pentsatzen al duzu? Hala bada, agian alderdiz konfunditu naiz.Adeitasunez