Briveko errauskailuak “botoi magikoa” zeukan kontrolak engainatzeko
[Pello Zubiria Kamino] Frantziako Estatuaren erdi aldean dagoen Brive-la-Gaillardeko errauste plantak iruzurra egin die kutsaduren kontrolei, gutxienez 2007tik 2013a bitartean, bertan teknikari lanetan aritu den Jose Garciak salatu duenez. Errauste planta gelditu dezaten sinadura bilketari ekin dio Internet bidez.
France-3 telebista publikoaren kameren aurrean salatu du berak Saint-PantalĂ©on-de-Larche herrian dagoen errauskailuan lan egin zuen garaian usinako kontrol gelan botoi bat zeukatela -denek “bouton magique” deitzen ziotena- labeak isuritako kutsadura mailak legearen mugak gainditutakoan sakatzeko: automatikoki neurketa guztiak mugen barrura eramaten zituen botoiak.
https://www.youtube.com/watch?v=WHdJ–Lsy7U2013tik beste konpainia batek ustiatzen duen arren Briveko errauskailua, kazetariei langileek adierazi diete orain ere muga legalak errespetatu gabe ari dela funtzionatzen.
Salaketa plazaratu duen langileak, Jose Garciak, lana utzi behar izan du errauskailuaren kutsadurek eragindako gaixotasunagatik, La Montagne egunkariak plazaratu duenez.
Volkswagenen iruzurraren antza handia daukan eskandalu hau gertatzen da Brive eta bere eskualdea biltzen dituen SITTOM 19 herri elkargoa ari denean errauste planta zaharkituarekin zer egin eztabaidatzen. Briveko udala aztertzen ari zen kasko historikoan Atez Ateko bilketa ezartzea.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks