Lemoizko zabortegia berriz ireki dute, Zabalgarbitik 100.000 tona eramateko
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe-Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko. BFAren oharrak zehazten ez duen hondakin kopurua El Correo egunkariak eskaini du: egunean 450-480 tona artean, Aldundiko Ingurumen saileko ordezkari batek egunkariari aitorturik. Bederatzi hilabetez aurreikusten denez eramatea hondakinok Jatara, astearen bost egun eta erditan (astelehenetik larunbat eguerdia bitarteko erreleboetan) denetara 100.000 tona baino gehiago osatuko dituzte.
2014ko otsailean jakin zenez, Bizkaiko agintariek 26 urte gehiagorako luzatu diote bizia Artigaseko zabortegiari, Zabalgarbi erraustegiaren ondoan dagoenari. Orain BFAk jakinarazi du bederatzi hilabetez moldaketa lanak –4,8 milioi euro kostatuko direnak– egin behar dituztela Artigasekoan eta bitarte horretan TMB Tratamentu Mekaniko Biologikoa egin ostean geratzen diren hondarrak Jatara eramango dituztela.
Bizkaiak, Jatakoaz eta Artigasekoaz gain, baditu beste zenbait zabortegi besteren artean Zabalgarbiko erraustegiak sortzen dituen errautsak eta zepa edo eskoriak pilatzen dituztenak: Zallan, Igorren, Lemoan eta Larrabetzun.
Gipuzkoan Gezurretan baliatuta Bizkaiko eredu nazkagarria iinposatu nahi digute hasieran esaten zigutenez, Zubietan birziklagarria ez dena bakarrik erreko dela eta zabalgarbin erretzen den gehiena birziklagarria da gero esan ziguten zabortegia itxi nahi zituztela eta Bizkaiko Artigasko zabortegiak urte askotako irekita jjarraituko du eta Gipuzkoan Lapatx ordezkatzeko Epelekoa ireki nahi dute, hori guztia konpontzeko irtenbidea birziklatze eraginkorra da baiina errausketak diru gehiago ematen duenez gipuzkoarron osas una ingurumena eta dirua interes pribatuen menpe