Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Añorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan
Atalak: Dokumentuak, Errausketa, Jaurlaritza, Kutsadura, Porlan fabriketan
Cementos Rezolan material ugari errausten dute. (Arg: Dani Blanco)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoar gehienek ez dakiten arren, dagoenekoz hondakinak erretzen ari da zementu fabrika bat Donostiako Añorgan, udaletxetik bezala Zubietako erraustegiaren 0 eremutik 4,5 kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora.
2015eko urtarrilaren 19an donostiarrak beren danborrak prestatzen ari ziren ordu berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen zuzendari Alejandra Iturriozek hondakinak erretzeko 2008tik daukan baimena zabaldu eta lasaitu zion Sociedad Financiera y Minera S.A.ren (gaur Italocementi multinazionala) Rezola porlan fabrikari.
Urtean 635.000 tona porlan ekoizteko gai den Añorgako produkzio katean hiru gunetan erre ditzakete hondakinak. Hasteko, porlana egiteko lehengai gisa erretzen dira, harri, kare eta abarren ordez. Rezolak labean bota ditzake, beste fabriketatik ekarrita: egur edo biomasaren errautsak, siderurgiako eskoriak, gasak filtratzeko erabilitako lohiak, araztegietako lohiak erretzetik sortutako errautsak eta abar. Hondakin kopuru handienak balorizazio materiala deitzen den atal honetan erre ditzake eta kiskali ondoren porlanarekin nahastuta ateratzen dira fabrikatik.
Bigarrenik, porlana ekoizteko erregai gisa erabili ditzakete “ez arriskutsutzat” katalogatutako hondakinak: haragi irinak, egur, zerrauts, txirbil eta antzekoak, pneumatiko zaharrak, auto zaharren osagai ez metalikoak, araztegietako lohi idortuak, bestelako plastiko eta kautxuak, bestelako hautsak, gaika edukiontzi horian bildutako ontzi arinen soberakinak… Horietatik Rezolak 39.900 tona erre ditzake urtean.
Baina, gainera, Rezolak erregai modura erabili ditzake hondakin arriskutsuak ere, baimenak espresuki aipaturik: “Residuos peligrosos admitidos como combustibles alternatibos”, beren osagaietan substantzia arriskutsuak daramatzatenak. Baimenak zehazten duenez, CDR (Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak, gaztelaniazko siglatan) horietan nahastuta joango dira lohiak, pinturak, bernizak, disolbagarriak, tintak, argizari industrialak, koipe eta olioak, eta abar.
2015eko urtarrileko aldaketarekin, hondakinen zerrenda luzatzearekin batera, bigarren aldaketa bat onartu dio Jaurlaritzak Rezolari: aurreko baimenean eskatzen baldin bazitzaion erregai klasikoen artean (petrolio-kokea eta abar) zaborrak ere sartzekotan horiek eduki behar zutela gutxienez kiloko 2.000 kilokaloria sortzeko ahalmena, orain aski dute 1.500 kilokaloria sortzen dutela argudiatzea labean kiskaltzeko.
Kutsaduraren kontrolak arindu
Hirugarren aldaketa handia, hondakinen errausketak eragindako kutsaduraren kontrolak arindu zaizkiola enpresari. Munduko Osasun Erakundeak oso arriskutsutzat jotako gai kutsakorrez ari gara, dioxina, furano, metal astun, azido fluorhidriko (HF) eta abarrez.
Aldaketok onartu dizkio Jaurlaritzak: azido fluorhidrikoa ez du uneoro jarraian neurtu behar 2008ko baimenean agindu bezala, urtean bitan egitea aski du; dioxinak eta furanoak urtean lautan neurtzea agindu bazioten 2008an, orain aski du urtean bitan neurtuta; metal astunen kontrola urtean lautan egiteko ordez orain urtean behin eginda aski du. Horiek Rezolako tximinian. Bestalde, enpresak fabrika aurrean kutsadura neurtzeko daukan etxolan partikulak eta SO2 lehen bezala uneoro neurtu behar ditu, baina dioxina eta metal astunen neurketa arindu dio urtean behin izatetik hiru urtean behin egitera.
Baimenak badu beste xehetasun deigarri bat gehiago. Nitrogeno oxidoei buruz, tximiniatik ateratako metro kubo bakoitzeko 800 miligramo NOx isurtzea baimentzen dio Jaurlaritzak Rezolari 2015eko urtarrilean. Baina 2013az geroztik Espainiako Gobernuak erabakita dauka –Europako legediari egokitzeko– muga metro kuboko 500 miligramotan ezartzea 2016ko urtarriletik aurrera.
Kontrol eta neurketa guztiak ez ditu Eusko Jaurlaritzak egiten, enpresak berak hautatzen du zein aholkularitza-enpresa kualifikatuk kontrolatuko dizkion kutsadurak, gero administrazioari jakinarazteko.
2015ean Eusko Jaularitzak emandako baimen berritua, 51 orriko dokumentua, Donostiako herritarrek ez dute ezagutzen, publiko egin ez delako: internetez ezingo dute aurkitu. ARGIAk eskuratu du kopia bat eta interneten eskegi. Zergatik ez ote da publikoa, galdetu dugu Jaurlaritzan. Erantzuna: “Legeak baimen bateratuak argitaratzeko beharra ezartzen du, baina haren aldaketak notifikatu egin behar dira”.
Eusko Jaurlaritzak Rezolari hondakinak erretzeko baimena 2008an eman zion, justu Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuenean hiri hondakinentzako erraustegi bakarra eraikitzea abandonaturik Txingudin bigarrena egiteko asmoa. Enpresaren eskaritik Jaurlaritzaren ebazpenera arteko prozesua zalaparta handirik gabe pasatu zen Añorgako labearen kasuan.
Donostiako Udalak (PSE, Odon Elorza) ez zuen alegaziorik egin 30 eguneko legezko epean. Objekzioak aurkeztu zituzten bakarrak –baimenean bildu zenez– izan ziren Julia San Jose medikua Errausketaren kontrako Koordinadorako ekintzaile ezaguna, Ekologistak Martxan eta Añorga Txikiko auzo elkartea. Baimena, azkenean, Ibon Galarraga Gallastegi sailburuordeak sinatu zuen 2008ko maiatzaren 8an. Esther Larrañaga zuen Ingurumen sailburu.