ELA sindikatuak kanpaina berria hasi du Atez Atekoaren eta Zero Zaborren alde
ELA sindikatua zortzi orriko aldizkariak ari da banatzen euskaraz “Garbi jokatzeak badu etorkizunik” eta gaztelaniaz “Jugar limpio tiene futuro” tituluak daramatzatenak, hondakinen Atez Ateko bilketa eta Zero Zabor estrategiak defendituz.
“Lehentasuna eman behar zaio hondakinak gutxitzeko eta berrerabiltzeko politikari”, sindikatuaren dokumentuaren arabera, eta era berean, “lehentasun hau sarri ahaztu egiten da”. Ondoren, azaltzen dutenez, Gipuzkoan hondakinak tratatzeko aukerak agortzen ari dira, eta bi bide artean hautatu beharra dago: erraustea edo zero zaborraren filosofia. “Aukera hauetako bakarra da iraunkorra, zero zaborraren helburua atez-ateko sistemaren bitartez iristea”.
Gipuzkoa Zero Zabor “ELA sindikatuak Zero Zabor eta Atez Ateko bilketaren aldeko kanpaina hasi du”
ELA “Zero Zabor filosofia eta Atez Ateko zabor bilketaren aldeko kanpaina“
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks