Gipuzkoako Aldundiaren aurrekontuak auzitara eraman ditu EHBilduk, errausketaren zorra ezkutatzen dutelakoan
[Pello Zubiria Kamino] EHBildu izenean Xabier Olano eta Iban Asenjo batzarkideek aurkeztu dute auzi-errekurtsoa Aldundiaren 2017ko aurrekontuen kontra EAEko Auzitegi Nagusian. Otsailaren 22an errekurritu dituzte aurrekontuak, argudiatuz erraustegiaren eraikuntzak eragingo duen zorra ezkutatzen dela Gipuzkoaren aurrekontuetan: “Gipuzkoako
Hondakinen Kudeaketarako (GHK) partzuergoa Aldundiari atxikitako erakundea izanik, haren zorra bere gain hartu behar du Diputazioak. Foru Gobernuak, aldiz, zorra ezkutatu du, indarrean dauden legeak urratuz. Hortaz, Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2016ko abenduaren 23an, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, onartu zuten Aurrekontuen Foru Arauan iruzur egiten da”.
EHBilduk salatu duenez, Aldundiaren aurrekontuek ez dute inon jasotzen “erraustegiak suposatzen duen pasibo finantzario izugarria, gipuzkoarron etorkizuna hipotekatuko duena. Zorra ez aipatzearekin, ihes egin nahi diete Europak, Estatuak eta foru araudiek ezartzen dituzten kontrol eta limite zorrotzei” eta ekidin nahi izan dituzte “zorraren kontrolak eta limiteak, aurrekontu egonkortasuneko helburuak urratuz”.
Bazen garai halako ekimen bat egiteko, nahikoa da¡¡¡ oraingo agintariei muga bat jarri behar zaie