Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Omenaldi hunkigarria egin diete Zubietan erraustegia gelditu eta alternatibak gauzatu zituzten agintariei
Atalak: Ekitaldia, Errausketa
Ezkerretik hasita, EAMeko ordezkaria, Intxaurrandieta, Lekuona, Iturbe, Ortega, Azpiroz, Beitialarrangoitia, Errekondo, Alduntzin eta Errazkin
Igandean, irailak 23, erraustegirako mendi martxa abiatu aurretik Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek aitortza publikoa egin nahi izan zieten bai 2011-15 legealdian erraustegia gelditu zuten eta bai horien aurretik sistema alternatiboa (Atez Ateko gaikako bilketa) abian jarri zuten agintariei.
AEMeko ordezkariak oholtza gainera deitu zituen lehenik gaikako bilketa orokortuan ezartzen aitzindariak izan ziren udaletako orduko alkate edo zinegotziak: Xabier Mikel Errekondo (Usurbil), Marian Beitialarrangoitia (Hernani), Enrike Lekuona (Oiartzun) eta Joxemari Iturbe (Antzuola). Horiekin batera, aitzindari lan horretan San Marko mankomunitateko aginte postuetatik ahalegindu ziren Ricardo Ortega (Lasarte-Oria) eta Imanol Azpiroz (Usurbil).
Bestetik, deitu zituen 2011-2015 legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko eta GHK kontsortzioko karguetatik Zubietako erraustegiaren proiektua bertan behera utzi zuten agintariak: GHKko lehendakari zen Ainhoa Intxaurrandieta eta Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen diputatu izandako Juan Jarlos Alduntzin eta Iñaki Errazkin.
“Errausketaren aurka lanean ari garen mugimenduetako kideok –esan zuen EAMeko ordezkariak– eta Gipuzkoar gehienek ez ditugu ahaztuko gaur omentzen ditugun pertsonek eta beste askok kargu publikoetatik egindako lanak. Gizon eta emakume hauek demostratu dute politiko guztiak ez direla berdinak, posible dela herritarrei gizartea aldatu eta hobetzeko emandako hitza betetzea, konpromisoak kunplitzea, nahiz eta presio oso gogorrak jasan. Mila esker zuei. Gipuzkoako jendartearen omena eta esker ona merezi duzue”.
Omenduen artetik, Ainhoa Intxaurrandietak hartu zuen hitza. Gogora ekarri zuen bere amona, Zubietan jaio eta bizitzera Lezora joana. “Lezo herri oso kutsatua zen eta gure amonak gure aita, txikia zela, Zubietara bidaltzen zuen, Zubieta aire garbia arnasteko arnasgune bat zelako”. Gaur ere Lezo eta Pasaiako badia osoa zonalde oso kutsatuak dira eta Intxaurrandietan gogora ekarri zuen minbizi gehien jasaten den eskualdea dela.
Intxaurrandietan dei egin zien Zubietan bildutakoei eta Gipuzkoako herritarrei hikamikak utzi eta erraustegia gelditzea den helburu handiari ekiteko: “Borroka egin dezagun, gugatik eta gure ondorengoengatik, hor ikusten ditugun txiki horiengatik”. Erraustegia eraikitzeko lanak aurrera doazela eta garai latzak bizi ditugula aitortu ostean, erresistentziarako dei egin zuen.
Azken hitza, mezu pertsonal zorrotza bidali zien Intxaurrandieta bera eta Iñaki Errazkin epaiketara eraman dituzten EAJko eta PSEko agintariei: “Denis [Itxaso], [Jose Ignacio] Asensio, Markel Olano, [Karlos] Ormazabal… Soldatak enbargatuko dizkiguzue, behar bada etxea kenduko diguzue. Azken finean, etorkizuna lapurtu nahi diguzue. Baina egindakoarekin harro gaude. Eta, entzun, harro eta ozen esango dizuet: berriro ere geldituko dugu erraustegia. Gure amonen etxeak iraunen du zutik! Gora Zubieta!».
Noaua hedabideak bildu du, beti bezala, txukun aski ekitaldi osoa bideo honetan:
Zubietako aitortza ekitaldian EAMeko ordezkariak zabaldutako mezua
“Arratsalde on, lagunok.
Gaur Zubietan, Iraultza Txikien kanpaldi honen erdian, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun emakume eta gizonok aitortza publiko bat egin nahi diegu bai Zubietan eraikitzen ari diren erraustegi-munstro hori gelditu zuten kargu publikoei eta bai hondakinak kudeatzeko sistema alternatiboak martxan jarri zituztenei.
Duela urte asko PNV eta PSOEko agintariak hasi zirenetik Gipuzkoan hondakinak errausteko asmoak planifikatzen, hasiera-hasieratik azaldu dute herri mugimenduek Alternatibak badaudela. Baina Alternatibak badaudela jakitea gauza bat da, eta oso bestelakoa da udaletxe eta mankomunitateetatik Alternatibak antolatu eta martxan jartzea.
Horixe da eskertu nahi dieguna gaur omentzen ditugun pertsonei: gaikako bilketa derrigorrezkoa –Atez Atekoa- ezarri eta ondorengo tratamendu guztia ere antolatzen hasi zutela. Lan handia egin zuten lehenik Usurbil, Hernani, Oiartzun, Antzuola eta ondoren beste udal askotako karguek. Horregatik dauzkagu hemen Xabier Mikel Errekondo (Usurbilgo alkatea zena), Marian Beitialarrangoitia (Hernaniko alkatea zena), Enrike Lekuona (Oiartzungo zinegotzia zena) eta Joxemari Iturbe (Antzuolako zinegotzia zena).
Eta horiekin batera, Alternatiba antolatzen asko lagundu zieten San Marko mankomunitateko agintariek. Horregatik dauzkagu hemen Ricardo Ortega (Lasarte-Oriako zinegotzia zena) eta Imanol Azpiroz (Usurbilgo zinegotzia zena)
Beste aldetik, 2011-2015 legealdian Gipuzkoako Foru Aldundian eta GHK kontsortzioan agintea hartuta, hondakinen ardura zuten agintariek indarra eta adorea erakutsi zuten Gipuzkoako gizarteak eskatzen ziena bururaino eramateko: Zubietako erraustegiaren proiektua bertan behera uzteko. Hori eskertu nahi diegu publikoki GHKko lehendakari zen Ainhoa Intxaurrandietari eta Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen diputatu izan ziren Juan Karlos Alduntzin eta Iñaki Errazkini.
Ondo dakigu 2015ean PNVk eta PSOEk Gipuzkoako erakunde nagusiak beren eskuetan hartu dituztenetik goiak eta beheak astindu dituztela, esku batekin ahal duten herri guztietan sistema alternatiboak edo ezabatu edo urardotu edo gutxienez ahultzeko, eta beste eskuarekin Zubietako erraustegiaren proiektuari berriro heldu eta di-da batean martxan jartzeko.
Hori horrela da, garai gogorrak bizi ditugu Gipuzkoan. Oligarkiak ez baitu barkatzen. Ikusi bestela erraustegia enpresekin negoziatuta gelditu zuten arduradun publikoek eduki duten epaiketa eta oraindik hartzeko daukaten sententzia. Hori horrela delako, Errausketaren aurka lanean ari garen mugimenduetako kideok eta –guk uste- Gipuzkoar gehienek ez ditugu ahaztuko gaur omentzen ditugun pertsonek eta beste askok kargu publikoetatik egindako lanak.
Gizon eta emakume hauek demostratu dute politiko guztiak ez direla berdinak, posible dela herritarrei gizartea aldatu eta hobetzeko emandako hitza betetzea, konpromisoak kunplitzea, nahiz eta presio oso gogorrak jasan.
Mila esker zuei. Gipuzkoako jendartearen omena eta esker ona merezi duzue!”