Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zubietan eraiki nahi den erraustegiaren inguruko biztanleen iritzia
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta
Zubietan eraiki nahi den errauste plantaren inguruko herritarrek (2.000 metroko radioaren barruan harrapatzen dituenek) “Kaltetuak” izeneko elkartea osatu dute. “Berria” egunkarian bere lehendakari Joseba Lizarraldek iritzi artikulua plazaratu du, erraustegiak ekarriko dizkien kalteak nabarmenduz: “Hainbat eratara ordainduko duguna” .
Hainbat eratara ordainduko duguna
Joseba Lizarralde
Kaltetuak. 2.000 metro bitarteko Kaltetuen Elkarteko lehendakaria
Gipuzkoan hiri hondakinak tratatzeko planta bat egiteko asmoa dagoela-eta, Kaltetuak elkartean oso kezkatuta gaude administrazioak herritarrak aintzat hartzen ez gaituelako. Herritarrok behin eta berriro adierazi dugu ez dugula onartzen erraustegia inposatzea. Ospe handiko hainbat elkartek, medikuenak adibidez, ekarpen dokumentatuak egin dituzte, eta erraustegien ondorio txarrengatik kezkatuta zenbait sinposium egin dituzte: adibidez, Donostian, Errausketa eta Osasuna izenburupean egindakoa. Bertan, erraustegien kontrako jarrera argitara eman zuten, baina administrazioak, era irrazionalean jokatuz, ez ditu aintzat hartu. Horrek guztiak, kostu handiak ekarri behar dizkigu, honakoak hain zuzen ere:
Kostuak osasunean. Hau da kosturik larriena, nahiz eta mankomunitateek ezkutatu egin nahi duten. Hala ere, Europako Batasuneko Osasun Zuzendaritza Nagusiko Batzorde zientifikoak argi eta garbi dio: erraustegi guztiek, baita modernoenek ere, gai kutsakorrak botatzen dituzte; hamabi dira erraustegietan bakarrik sortzen diren gai kutsakor organiko eta iraunkorrak, guztiak ere Stockholmeko Hitzarmenak
(Espainiako Estatuak ere berretsi zuenak) debekatuak dituenak, giza geneak aldatzen dituztelako, hau da, gizakiaren sistema hormonala aldatzen dutelako. Ondorioz, erraustegien kostua honela ordaindu
beharko dugu: minbizia, alergiak, arnasketa arazoak, sortzezko malformazioak eta abar. Gainera horrek guztiak umeengan izango du, batez ere, eragina. Efektuak epe luzera agertzen dira.
Badira ikerketak eta txostenak mundu guztian egin izan direnak duela 15 urtetik hona, batzuetan duela 25 urtetik hona, erraustegien inguruetan bizitzeak osasunean sortzen dituen efektuak agertzen dituztenak: eragina izugarria da. Bertan argi eta garbi ageri da, datu zehatzetan oinarrituta, gaixotasunak nola ugaritzen diren.
Diputazioak berak (lehiaketarik gabe) esleitu zuen bere garaian ikerketa bat Aritzeta eta bere inguruari buruzkoa. Ikerketa hartako txosten batean onartu egiten zen kutsadura bazegoela, «baina ez gaur egun martxan dauden beste industria batzuk sortzen dutena baino handiagoa». Ahaztu egin zitzaien, ordea, esatea ingurunera isuritako gasek lehendik zeudenei gehitu egin behar zaizkiela. Hala, gaur egun Kioton hartutako konpromisoak bete ezinik bagabiltza, arazoa oso kezkagarria bihurtzen da.
Beste kolektibo tekniko batzuk ere gaia sakonean aztertu dute bi urtetan, hainbat datu bildu dute, eta ondorioak Gipuzkoako Hondakin Tratamendurako Plan Gidarian jaso dituzte. Bertan esaten da
prozesuaren hasiera gaika biltzea, berrerabiltzea eta birziklatzea direla, konpostatzea aplikatuz barazkiei, kimaketei eta abar. Azken fasean dago, ordea, gakoa. Izan ere, Plan Gidariak dioenez,
bio-lehorketa da konponbiderik osasungarriena, eta hondakinak erraustegian erretzea saihestu behar da. Bio-lehorketan, hondakinak txikitu ondoren, beren lehorketa azkartu egin behar da 14 egunez
biltegi batzuetan 60-70&fraq14; C bitartean. Hala, beren bolumena %40-50 gutxituko da. Ondoren, biltegi batzuetan zigilatu eta 5 urteren buruan biogasa sortuko dute edota, erregai bezala erabil litezke, beroa sortzeko ahalmen handia dutelako lehorrak daudenez Bio-lehorketa egokia da baita ere araztegietako lohientzat.
Erraustegietan, hondakinak desegin eta arazoa «ahantzi» egingo dugula diote. Egia guztiz bestelako da, beste arazo handi bat sortzen delako bertan: errautsak eta eskoriak. Substantzia horiek ura kutsatzen dutenez, guztiz debekatua dago horiek erabili edota isurtzea. Proportzio handian sortzen dira, %35 eta 40 bitartean, eta Italian, adibidez, ordaindu egiten dute Alemaniaraino eraman eta bertan meategi berezi batzuetan lurperatzeko. Gurean, non utzi behar dituzte horrelakoak, nongo zabortegitan? Arriskuei dagokienez, erraustegiek 1.000-1.200&fraq14; C-tan lan egiten dutenez, arriskutsuagoak dira,
eta urtero hilabete batez gelditu egin behar izaten dira mantentze lanak egiteko.
Gure Elkarteko kideok hainbat hitzalditan izan gara. Horietako batean, Donostian, 2006-06-01ean, G.Natta jaunak, ECODECO izeneko hondakin tratamendurako instalazioen ekoizle den ingeniariak, dauden aukeren berri eman zuen. Aste batzuk lehenago gure ordezkari politiko batzuk Italian izan ziren, martxan zeuden hainbat planta ikusteko. Itxura ona hartu zien bio-lehorketa plantei, prozesuaren erraztasunagatik, planten automatizazioagatik, kiratsik ez sortzeagatik, erraustegia baino epe laburragoan martxan ipini zitezkeelako eta kostu txikiagoak zituztelako prozesatutako tona
bakoitzeko, bai instalazioan, bai funtzionamenduan, ondoren azalduko den moduan.
Kostu ekonomiko zuzenak. Bertaratutako baten galderari erantzunez, Natta jaunak jakinarazi zuen prozesatutako tona bakoitzeko, erraustegian erretzearen kostua 150 eurokoa zela, eta bio-lehorketarena, berriz, 85 eurokoa. Hau da, erraustegian kostua 65euro handiagoa da bio-lehorketan baino.
Gipuzkoako Hondakin Tratamendurako Plan Gidarian jasotako datuen arabera, Gipuzkoako 686.314 biztanleok 375.583 tona hondakin sortzen ditugu urtean. Hala lehen adierazitako kostu gehigarria 24,4 milioi eurokoa litzateke urtean, herritarrok ordaindu beharko genukeena zaborren tasaren bitartez.
Zeharkako kostu ekonomikoak eta galtzen utzitako etekinak. Diru-laguntzarik ez dago. Errausketa finantzatzeko ez dute Diru-laguntzarik ematen ez Europako Batasunak ezta Espainiako Estatuak ere.
Energiarik ez da aurrezten. Errausketaren bitartez energia lortzen dela diote; berrerabiltzeari eta birziklatzeari esker 3,95 bider energia gehiago aurreztu liteke ordea, mineralak erauzteko eta
lehengaiak eraldatzeko behar litzatekeen energia aurrezten baita.
Errauts eta eskoriak lekuz aldatu eta ezkutatzeko ordaindu egin behar da.
Biogasaren balioa galtzen da. Bio-lehorketa prozesua egingo balitz, biogasa eskura zitekeen, argindarra sortzeko gaitasuna duena.
Berrerabili eta birziklatu litezkeen materialen balioa galtzen da.
Instalazioa lanean jartzea atzeratzea kostua da. G. Nattak dionez 16 hilabete behar dira bio-lehorketaren instalazio bat prestatzen eta errausketarena, berriz 36 hilabete.
Azaldutako arrazoiengatik ondorioztatzen da errausketaren kostu ekonomikoa izugarria dela. Baina denetan handiena osasunean duen kostua da, inola ere zuritzerik ez dagoena espazioak, langileak eta materialak kudeatzeko zailtasunarengatik. Kontuan izan behar da dirutan ere errausketak kostu gehigarria duela.
Bestalde, adierazgarria da zenbat pertsona datorren bat errausketaren kontra, prentsan zenbat artikulugilek eman dituzten erraustegien kontrako azalpenak, zenbat udaletako Ingurumen Batzordek agertu duten erraustegien kontrako jarrera, zenbat herritarrek agertu duten beren iritzia manifestazioetan. Eta ez dago udal bakar bat ere inguruan erraustegia nahi duenik.
Uste dugu, osasuna jokoan dagoenean, ez dela onargarria erabakiak hain arin hartzea. Erabakia hartua dagoela diote; baina horretarako ez dute beste inorengandik ezertxo ere entzun nahi izan. Herritarren iritzia bost axola zaiela adierazten ari dira, giza-eskubideak errespetatzen ez ziren eta inolako babes aukerarik ez zegoen beste garai batzuetan egiten zen bezala.
Esandako guztiak pisuzko arrazoiak direlakoan gaude. Garaiz gaude oraindik PIGRUP denon artean hobetzeko. Laguntza faltarik ez dute behintzat izango.