Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Indar korrelazioa aldatu da San Markos mankomunitatean: ANV eta EBk aginduko dute
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta
Udal hauteskundetako emaitzen jarraipen gisa, San Markos mankomunitateko aginte guneak aldatu beharra zegoen, eta atzo mamitu zen kanbioa: hemendik aurrera erraustegiaren kontrako eta hondakinen tratamendu alternatibo baten aldeko buruzagiek aginduko dute. Aldaketaz
informazioa eskaini du “Berria” egunkariak “Erraustearen aurkakoa da San Markos” albistearekin (lehendakari berriaren deklarazioak ere bilduz) eta “Bidea argitzeko garaia” analisiarekin. ” Diario Vasco “k berriz “ANV y EB logran la mayoría absoluta de representantes en San Marcos” izendatu du albistea, eta elkarrizketa egin dio lehendakari berria den Ricardo Ortegari: “Si la Diputación es neutral, se tendrá que replantear la incineración”.
Erraustearen aurkakoa da San Markos (Berria)
San Markosko Mankomunitatea zuzentzeko karguak banatu dituzte EBk eta EAE-ANVk
IÑAKI PETXARROMAN
Errauste plantaren aurkako gehiengoa nagusitu zen atzo San Markosko Mankomunitatearen batzar nagusiaren lehen bozketan. Hala, EBko hautagai Ricardo Ortega hautatu zuten mankomunitateko lehendakari, eta Imanol Azpiroz EAE-ANVkoa lehendakariorde. Gordailuzaina EAE-ANVko hautagai
Pavel Viñas aukeratu zuten.
Bi alderdiek bezperan itxi zuten akordioaren ondorioa izan zen karguen banatzea. Mankomunitateko zuzendaritzako karguak ez ezik, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergora mankomunitatearen izenean joango diren hiru ordezkariak ere hautatu zituzten. ANVk, EBk eta PSE-EEk ordezkari bana izango dute herrialdeko erakunde horretan.
«HERRI MOBILIZAZIOAREN GARAIPENA». Imanol Azpiroz lehendakariordeak bilera bukatu eta berehala egin zituen adierazpenetan nabarmendu zuen errauste plantaren aurka orain arte izan den herri mobilizazioaren «lehen garaipena» izan zela atzokoa. «Erraustearen aurkako indarrak
batu, eta gehiengoa lortu dugu San Markosen. Ez da kasu bakarra izango, beste mankomunitate batean ere lortuko dugu». Hala, Azpirozek nabarmendu zuen Gipuzkoako herritarren %53ak ordezkatzen dituztela bi mankomunitate horiek -San Markoskoak eta Deba Goienekoak-. «Dei egiten diot Markel Olanori erakusteko ea benetan asmorik duen mankomunitateen iritzia errespetatzeko».
Azpirozek deia egin zien erraustearen aurkako herrietako plataformei eta koordinadorari, «inoiz baino indar handiagoz» jarrai dezaten lanean. «Herritarrak orain behar ditugu guk, zaborrak gaika biltzeko,
ohiturak aldatzeko, zabor gutxiago sortzeko».
Juan Carlos Merino Errenteriako alkatea (PSE-EE) ez zegoen horren pozik bileraren emaitzarekin. «Kiroltasunez onartu behar da, baina hondakinen kudeaketa egokia ziurtatuago legoke hemen beste gehiengo bat izan bazen».
Hala ere, Merinok adostasunerako deia egin zuen: «Ez dut katastrofismoan erori nahi. Ate bat irekita utzi behar dugu eseritzeko, hitz egiteko, eta herritarrentzat onena izango den irtenbidea topatzeko, hori baita gure lana».
Ricardo Ortega San Markosko Mankomunitateko lehendakaria
«Errausterik gabeko plana gauzatu behar dugu, praktikan»
Lasarte-Oriako errauste plantaren aurkako plataforman ibili da orain arte Ricardo Ortega EBko zinegotzia. Orain, San Markosko Mankomunitateko kargua hartu berri du. Orain lehengo helburu bera duela dio: zabor politika alternatiboak landu, eta errauste plantaren aldeko orain arteko dinamika aldatzea.
San Markosko Mankomunitateko lehendakari izendatu zaituzte. Zein da zure lehenengo azterketa?
Lehenengo esan beharrekoa da gizartean dagoen gehiengo bat San Markosko Mankomunitateko batzarrean bistaratu dela. Gaur argazki bat agertu dugu, eta hor ikusten da hemengo alderdi edo ordezkarien gehiengoa errauste plantaren aurkakoa dela. Hori esanda, gogoratu behar da
zaborrak kudeatu egin behar direla, eta kontua ez dela bakarrik proiektu bat geraraztea. Horretan ahaleginduko gara, behar diren alternatibak martxan jarriz. Bide hori zail eta neketsua izango da,
baina ibili egin beharko dugu.
Beharko duzue erakarri zuzendaritza osatzen duzuen alderdietatik kanpo daude beste alderdiren bat, ezta?
Bai, hala da. Alderdiren baten laguntza beharko genuke, edo gutxienez egin nahi duguna egiten uztea.
EB eta EAE-ANV ados jarri zarete atzoko bileran karguak banatzeko, baina baita ere aurrera begira politika bat egiteko ere. Zein dira zuen helburuak legealdi honetarako?
Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Nagusia (PIGRUG) aldatzea da lehen helburua. Aurreko legealdian agintean izan zirenek erraustearen aldeko apustua egin zuten. Errauste planta egin behar zen nahi eta nahi ez, eta horren sokan plan oso bat eratu zuten. Gure ustez, errausterik gabeko plan bat antola daiteke, eta orain hori gauzatu egin behar dugu, praktikan.
Zer erantzun espero duzue beste mankomunitateetatik. Esan nahi dut: San Markosko zaborrak eramaten ari zarete beste zabortegietara errauste planta egitearen truke.
Hitz egin beharko dugu. Uste dugu erakundeetan lasai eta poliki hitz egin behar dela gai horri buruz. Gauzak ezin dira planteatu batzuen eta besteen arteko borroka bat balitz bezala. Aitzitik, denon onerako
izango den kudeaketa baten aldeko apustua egin behar da. Orain arte halako xantaia bat izan da, bai Donostiari eta baita San Markosko Mankomunitateari egindakoa. Izan ere, zabortegiak erabiltzea baldintza baten truke uzten zaigu. Eta gauzak, nire ustez, ezin dira horrela egin. Hemendik aurrera urte batzuk ditugu lana egiteko, eta uste dut behartuta gaudela nolabaiteko adostasuna lortzeko.
Pentsatzen dut horiek Aldundiko eta mankomunitateetako arduradunei egindako deiak direla, ezta?
Bai, jakina. Afera honetan inplikaturik dauden erakunde eta indar guztiei egindako deia da hori, denok elkar hartu eta ados jarri beharko dugulako.
Hondakinak kudeatzeko zer bide proposatzen duzue?
Beti aipatu izan direnak. Lan handia eta ibilbide luzea dugu zaborrak gutxitzen hasteko. Normalean aipatu egiten da, baina praktikan ez da batere egiten. Horretan sakondu beharko dugu. Horrez gain, sortzen diren zaborrak gaika bildu beharko dira, behar bezala eta ez edonola. Materia organikoarentzat dauden tratamenduak aplikatu beharko dira: konpostatzea, biometanizazioa, biolehortzea… Ikusi behar da non jar daitezkeen horrelako planta eta azpiegiturak, eta pixkanaka lanean hasi.
Eta bukaeran geratzen den zati horrentzat zer bide proposatzen duzue?
Beti geratzen da zer edo zer bukaeran, baita errauste plantaren hondakinekin ere. Izan ere, beti geratzen da zati bat ezin dena birziklatu. Erraustearen kasuan ere errautsak zabortegi batera eraman
behar dira. Beno, guk uste dugu zabor hori nonbait utzi beharko dela, baina ez du zerikusirik gaur egun zabortegietara botatzen den zaborrarekin. Materia inertea izango da, usain txarrik gabekoa. Beraz,
guk aurreikusten dugun zabortegiak ez du zerikusirik orain arte ezagutu ditugunekin.
Pentsatzen dut Donostiako Udalaren nolabaiteko babes edo konplizitatea oso inportantea izango litzatekeela, ezta?
Bai, Donostiak jokatu du orain arte halako paper garrantzitsu bat gai honetan, eta aurrerantzean ere segituko du. Gaur egun udal gobernuan dagoen koalizioa hondakinak tratatzeko modu alternatiboen alde dagoela uste dut. Jakina, ñabardurak daude. Batzuek errauste planta saihestezintzat jotzen dute, nahiz eta ez izan gustukoa. Horiek hala, uste dut utzi egingo digutela, eta lagundu egingo digutela alternatiba guztietan lan egiten eta sakontzen.
Ibili zara errauste plantaren aurkako herri mugimenduaren barruan. Orain erakundeetan. Pentsatzen dut lehen errauste planta ez egitea zela zure helburua, eta orain ere horixe izango dela.
Bai, jakina. Gainera, Lasarte-Oriako Udalean dugun akordioan ere Zubietako errauste plantaren aurka egitea dugu hitzartua. Batzuei axola zaiena da Zubietan ez egitea. Nik errauste sistema bera -eta ez
kokalekua- jartzen dut zalantzan. Hala ere, pentsatzen dut nonbaitetik hasi behar dela, eta Zubietan ez egitea izan behar duela lehen urratsa.
Hurrengo egunetan egoteko asmoa duzue Donostiako alkatearekin eta Markel Olanorekin?
Bai, baina oraintxe hartu dut lehendakari kargua, eta oraindik ez dut plan bat eginda. Nolanahi ere, jakina, nahi eta nahi ezkoak izango dira horrelako harremanak.
Plan alternatiboak aipatzen dituzue, eta horretarako herritarrek parte hartzea ere oso garrantzitsua izango da, ezta?
Bai, hala da. Herritarrek parte hartzea derrigorrezkoa da. Hori gabe ezin daiteke planteatu ere eredu bat alda daitekeenik. Horregatik, herritarrak inplikatu, kontzientziatu beharko dira. Eta esfortzu bat
ere eskatu beharko zaie.
Bidea argitzeko garaia (Berria)
Analisia: Iñaki Petxarroman
Joan den legealdian Gipuzkoan errauste plantaren aurka izan zen herri mugimendu bizi eta indartsuak lehen ondorio garbia izan du erakundeetan. Herrialdean hondakinak kudeatzen dituen mankomunitaterik handienak, San Markoskoak, errauste plantaren aurka dauden indar
politikoez osatutako zuzendaritza dauka atzotik. Areago, lehendakaria eta lehendakariordea aurreko legealdian errauste plantaren aurka aritu den herri mugimenduaren barruan lan egindako pertsonak dira, bai Ricardo Ortega lehendakaria eta baita ere Imanol Azpiroz lehendakariordea. Horrek erakusten du bi alderdiek apustu tinkoa egiten jarraitzen dutela errauste plantaren aurka.
Ez dute lan erraza izango EBk eta EAE-ANVk. Aurreko legealdian hainbat hitzarmen hartu zituzten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako zazpi mankomunitatek. Akordioen funtsa hau da: San Markosko zabortegia ixtean, mankomunitate horren zaborrak hartuko dituztela Lapatx, Sasieta eta Urtetako zabortegietan. Bitartean, errauste planta egiten hasiko litzateke Donostiako Udala, horretarako behar diren tramite guztiak eginez. Bidenabar, Gipuzkoako Hondakinen
Partzuergoa osatu zuten, errauste planta kudeatzeko helburuz.
San Markosen izaten ari diren mugimenduak ikusita, gerta liteke Zubietako errauste plantaren alde dauden indar politikoek -EAJ eta EA alderdiek, bereziki- erabakitzea ez dutela San Markosen zabor
gehiagorik hartuko, mankomunitate horretako zuzendaritza presionatzeko bide gisa. Horrek epe motzeko arazo larria sor lezake Donostialdeko zaborrekin.
Baina epe motzeko ikuspegiaz jokatzea litzateke hori. Batetik, herritar gehienen nahia islatzen duelako San Markosko zuzendaritza berriak. Gipuzkoako herritarrek behin eta berriro azaldu dute, mobilizazio
handien bidez, ez dutela nahi errauste plantarik, behintzat ez dutela nahi herrian edo etxetik gertu. Eta aurreko udal hauteskundeetan indar politiko guztiek berdintasunez aurkeztu ezin izan bazuten ere,
herritarren borondate horren isla iritsi da San Markosera. Bestetik, maiz esan duten bezala, zaborraren arazoa guztiona delako. Beraz, herritarrek nekez ulertuko lukete Gipuzkoako Foru Aldundiak edo
mankomunitate batzuek arazoak bideratzen lagundu beharrean, arazoak larritzea eta okertzea.
Orain arte errauste plantaren alde temati aritu diren indar politikoek bi bide dituzte: soka tenkatu, eta San Markosko zuzendaritza presioaren bidez itotzen saiatzea; edota mahaian eseri eta errauste planta ez
beste alternatibak aztertzeari ekitea. EAE-ANVk eta EBk badituzte proposamenak, herri mugimenduak landu zuen plan alternatiboan oinarrituta: birziklatzeaz, murrizteaz eta berrerabiltzeaz gain,
konpostatzea eta etxez etxeko gaikako biltzea egitea dira horren ardatzak. Bi alderdiok modu grafikoan esan izan duten bezala: «Errauste planta, praktikan hustea» da helburua, hain zuzen ere.
Politika hori ezin liteke modu eraginkorrean indarrean jarri, baldin eta Donostia bezalako hiriek bizkar ematen badiote. Odon Elorzak eta Donostiako Udalak une honetan duten betekizuna funtsezkoa da, iritsi
baitzaio ordua benetan sinesten duen politika zein den argitzeko: edo San Markosko zuzendaritza berriarekin batera alternatibak landu, edo Zubietako errauste plantaren aldeko proiektuaren alde egin. Aurreko legealdian Donostiako alkateak egin zituen adierazpenak kontuan hartuta -hamaika aldiz esan baitzuen ez zegoela errauste plantaren alde, eta EAJ-EAk presionatu zutela hura onartzeko- herritarrek nekez ulertuko lukete orain bera izatea Zubietako proiektuaren bultzatzaile nagusia.
Herritarren borondatearen isla heldu da erakundeetara. Bidea argitzeko eta lanean hasteko garaia iritsi zaie alde guztiei.
EB y ANV logran la mayoría absoluta de representantes en San Marcos (Diario Vasco)
EB presidirá la Mancomunidad y ANV ostentará la vicepresidencia. Ambos partidos se oponen a la incineradora de residuos de Gipuzkoa.
FERNANDO SEGURA
EB y ANV logran la mayoría absoluta de representantes en San Marcos SAN SEBASTIÁN. DV. El nuevo Consejo Rector de la Mancomunidad de San Marcos se constituyó ayer con mayoría absoluta de representantes de EB y ANV, es decir, de partidos que se oponen al Plan de Residuos de Gipuzkoa, dado que contempla la incineración de parte de la basura. El consejo eligió como presidente de la entidad a Ricardo Ortega, concejal de EB de Lasarte y, como vicepresidente, a Imanol Azpiroz, concejal de
ANV en Usurbil. Ambos partidos se apoyaron recíprocamente para lograr las designaciones.
También se nombró a los tres representantes de la Mancomunidad en el Consorcio de Residuos de Gipuzkoa. Estos serán los citados presidente y vicepresidente, así como José Miguel Golmayo, concejal del PSE en Errenteria. Este último tuvo el voto de EB. En este órgano estarán presentes las ocho entidades comarcales del territorio y será el encargado en última instancia de decidir el tratamiento a dar a la basura que se genera en Gipuzkoa.
Todas las mancomunidades elegirán a lo largo de este mes a los nuevos miembros de sus consejos. Los cargos son nombrados por los ayuntamientos y los cambios se deben a los resultados de las elecciones
municipales de mayo.
En el caso de Donostialdea, los comicios han modificado notablemente la situación. ANV gobierna en Lezo, Oiartzun, Usurbil, Hernani y Pasaia. Este nuevo mapa se ha trasladado a la Mancomunidad de San Marcos, entidad que gestiona los residuos de los municipios citados, además de los generados por San Sebastián, Errenteria, Astigarraga, Urnieta y Lasarte.
La nueva relación de fuerzas (ver cuadro adjunto) otorga la mayoría absoluta a los representantes de ANV y EB, es decir, a los partidos que se oponen a la incineración, uno de los sistemas de tratamiento que se contempla en el Plan de Residuosa, aprobado en la pasada legislatura con el apoyo de PNV, EA, PSE y PP.
El Ayuntamiento de San Sebastián dio luz verde el año pasado a que esta planta se construya en los altos de Zubieta, tras un polémico proceso en el que se barajaron varios posibles emplazamientos.
Decisión del Consorcio
El vuelco en la representación de San Marcos no inquieta a la Diputación, institución que ha impulsado el Plan de Residuos, ante la premura de encontrar salida a uno de los problemas más graves que tiene
el territorio.
Desde la institución foral se considera que el órgano competente para decidir sobre el desarrollo del Plan de Residuos será el Consorcio, donde están representadas las ocho mancomunidades del territorio.
En este órgano, el 33% de los votos los tiene la Diputación, el 32% San Marcos y el 35% el resto de mancomunidades: Bajo Deba (8%), Sasieta (7%), Alto Deba (7%), Tolosaldea (6%), Urola Kosta (4%) y Urola Erdia
(3%).
Fuentes forales estiman que al Plan de Residuos, además de San Marcos, se podrían oponer Tolosaldea y Alto Deba. Según esta previsión, en el caso de llevarse a cabo una votación la mayor parte del Consorcio darían el visto bueno al plan ahora en vigor.
Denis Itxaso, concejal de Medio Ambiente del Ayuntamiento de San Sebastián y miembro de la Mancomunidad de San Marcos, señaló ayer tras la reunión que la nueva composición de este órgano no paralizará el Plan de Residuos. En su opinión, el desarrollo de este documento corresponde al Consorcio, en tanto que la competencia de las mancomunidades se limita, entre otras cuestiones, a la recogida selectiva.
Denis Itxaso añadió que la nueva relación de fuerzas en la Mancomunidad no llevará al Ayuntamiento de San Sebastián a replantearse el acuerdo plenario que aprobó la construcción de la incineradora en Zubieta. El concejal socialista señaló que «seremos leales a los acuerdos suscritos con la Diputación y con las mancomunidades. Cumpliremos los compromisos adquiridos».
Más reciclaje
Entre estos acuerdos se encuentra el que ha permitido que la basura que se deposita en San Marcos se esté trasladando a otros vertederos de Gipuzkoa. De esta forma, la infraestructura de Donostialdea se podrá cerrar definitivamente en breve, tal y como se acordó con los vecinos. Como contraprartida a que otras comarcas permitan el vertido de los residuos de Donostialdea, el Ayuntamiento de San Sebastián se tuvo que comprometer a aprobar un emplazamiento para la incineradora en su territorio.
Denis Itxaso señaló que exigirá al Consorcio que incremente los niveles previstos de reciclaje, con el fin de que el volumen de basura a incinerar sea el mínimo posible.
«Si la Diputación es neutral, se tendrá que replantear la incineración» (Diario Vasco)
¿La Mancomunidad, con una mayoría absoluta de miembros en contra de la incineración, intentará paralizar el Plan de Residuos?
– No hablaría de paralizar, sino de modificar o perfeccionar sus contenidos. Ha habido una apuesta por la incineración y después de instalar esta premisa se elaboró el plan. Este documento tiene elementos positivos y negativos y, especialmente, mucho recorrido para apostar por la reducción de la basura que se genera e incrementar el compostaje.
– ¿Qué se debe hacer con la parte de basura que no se puede reciclar o compostar?
– Hay una fracción que no se puede recuperar, pero este problema también se da con la incineración. En este último caso, se generan cenizas muy problemáticas y que exigen su almacenamiento en depósitos
de seguridad. El escollo lo tenemos con cualquiera de las alternativas. La diferencia está en que nosotros hablamos de una fracción no recuperable pero inertizada, es decir, que ni contamina ni produce malos olores.
– ¿Aceptaría el Plan de Residuos si potenciara al máximo el reciclaje y compostaje, reduciendo al mínimo la parte a incinerar?
– Si realmente se potencian los sistemas alternativos, el volumen de basura a incinerar será tan pequeño que no tendría ningún sentido poner en marcha una planta de este tipo.
– La Mancomunidad de San Marcos podría posicionarse en contra de la incineradora, pero el órgano competente para diseñar los sistemas de tratamiento para Gipuzkoa es el Consorcio. ¿Tienen posibilidades reales de replantear la incineradora?
– Está por ver la designación de miembros del resto de mancomunidades en el Consorcio. San Marcos tendrá un tercio de los representantes, el resto de las mancomunidades otro y la Diputación el tercer tercio. La institución foral puede desequilibrar o equilibrar la relación de fuerzas. Nosotros contamos con el compromiso del diputado general, Markel Olano, de que la Diputación respetará la decisión de las
mancomunidades. Por tanto, esperamos que la institución foral juegue un papel neutral. En este sentido, claro que esperamos que el proyecto de la incineradora se vuelva a cuestionar.
– En ese caso, se tendría que reabrir el vertedero de San Marcos, ya que las comarcas que ahora reciben su basura se opondrían a seguir haciéndolo.
– Esa dialéctica de fuerza hay que superarla. De lo contrario, también nosotros podríamos decir que cuando a ellos se les agoten sus vertederos que monten sus propios sistemas de tratamiento.