Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Aratzuri, Castejon… Zubieta?
Atalak: Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta
Berria egunkarian Iñaki Petxarroman kazetariak ingurugiroaren alorrean azken hilabeteotan aktualitatea diren hiru proiekturen lege aldetiko inplikazioak aztertu ditu. Izan ere, Nafarroako Aratzurin Iruñerriko mankomunitatea eraikitzen ari zen biometanizazio planta lekearen
kontrakotzat jo dute auzitegiek eta gauza bera gertatu da Erriberako Castejonen zentral temikoa handitzeko zegoen asmoarekin. Bietan, gainera, proiektuen promotoreek diru galera handiak nozitu dituzte, batik bat Aratzurikoan, non obrak oso aurreratuta baitzeuden. Galdera beraz, zera da: Zubietan eraiki nahi den errauste plantak ingurugiroaren defentsarako legeekin talka egin eta debekua jasotzeko arriskurik ba ote du? Aldekoen eta kontrakoen iritziak bildu ditu Berriak “Aratzuri, Castejon… Zubieta? ” artikuluan.
Aratzuri, Castejon… Zubieta?
Aratzuriko biometanizazio planta eta Castejongo zentral termikoaren handitzea baliogabetu dituzte epaitegiek, herritik 2.000 metrora baino gertuago daudelako. Zubietako errauste planta ere hala dago.
IÑAKI PETXARROMAN
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aste honetan baliogabetu du Hidrocantabrico enpresak Castejonen (Nafarroa) zentral termikoa handitzeko zuen proiektua. Arrazoia: Castejondik 500 metrora dagoela. Hain zuzen ere, Espainiako 2414/61 araudiak dioena ez du errespetatzen, alegia, herrigunetik 2.000 metro baino gertuago ez egotea.
Nafarroako Gobernuak helegitea jarri dio dagoeneko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiari, haren ustez, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuak arautzen dituen 2414/61 araudia iazko
azaroan indargabetu zutelako.
Ez da arrazoi beragatik bertan behera geratzen den garrantzi handiko lehen proiektua. Iazko uztailean, Aratzuriko biometanizazio plantaren proiektua baliogabetu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak -betiko baliogabetu ere-. Kasu horretan, epaia irmoa da, eta ezin zaio helegiterik jarri.
Herrialdean zeuden proiektu handienetako bi bertan behera utzi dituzte auzitegiek hilabete gutxiren buruan. Eta horrek galdera bat jarri du mahai gainean: Zer gertatuko da Zubietako errauste plantaren proiektuarekin? Izan ere, errauste plantak 25.000 biztanle ditu 2.000 metrora baino gertuago. Eta kontra dauden eragileek eta Usurbilgo Udalak proiektuaren aurka jarritako helegiteetan erabiltzen den argudio
nagusietako bat horixe da.
«Ez dugu baloraziorik egingo Castejongo kasuaren epaia irakurri gabe, baina Zubietako errauste plantaren proiektua legediak ezartzen dituen baldintzak betez eraikiko da, gainerako azpiegiturak bezala», esan du Karlos Ormazabal Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakariak.
Nafarroako Gobernuak bezala, Ormazabalek ere ekarri izan du gogora 2414/61 araudia indargabetuta dagoela. «Artikulu berriak ez du ezer esaten 2.000 metroko distantziari buruz», azaldu zuen iaz kargua hartu eta berehala emandako elkarrizketa batean.
Ormazabalen ustez, Gipuzkoaren lurraldea nolakoa den kontuan hartuta, ezinezkoa da 2.000 metroko distantziaren baldintza betetzea.
Aldundian konbentzituta daude horrekin. Alegia, Nafarroako epaiak ez direla aurrekari egokiak Gipuzkoarako. Bi lurraldeen artean dauden ezberdintasunak ekarri izan dituzte gogora. Aldundiko iturriek egokiagotzat jotzen dute Bizkaiko adibidea. Zabalgarbiko errauste planta hiriguneetatik 2.000 metrora baino gertuago dagoela azpimarratu dute. «Proiektu hari ere errekurtsoa jarri zioten, baina Aldundiak irabazi egin zuen, eta planta hortxe dago», esan zuen duela hilabete batzuk Javier Zarraonaindia Ingurumen zuzendariak gai horri buruz galdetuta. «Monako, Viena, Paris eta Andorran azpiegitura hauek hirietatik gertu edo hirien barruan daude».
ZUBIETARA BEGIRA, BAIKOR. Baina Nafarroan gertatu denak baikor egoteko motiboa ekarri die Zubietako errauste plantaren aurka auzibidea zabaldu dutenei. Maribi Joaristi plantaren aurkako taldeen abokatuak uste du Nafarroan gertatu denak argitu duela egoera, «duda baldin
bazegoen».
Izan ere, haren arabera, iazko azaroan Espainiako Parlamentuak 2414/61 araudia baliogabetzeko onartu zuen lege berriak dio 1961ekoa indarrean egongo dela gai hori arautu ez duten erkidego autonomoetan.
Bai Nafarroan, eta bai Euskal Autonomi Erkidegoan badira gaiari buruzko legediak. Eusko Legebiltzarrak 3/98 Ingurumen Babes Orokorrerako legea onartu zuen 1998an. Nafarroako Parlamentuak oniritzia eman zion Jarduera Klasifikatuen 16/1989ko Legeari, 1989an. Batak zein besteak ez dute ezer esaten jarduera arriskutsu eta kutsagarri hauek paratu behar diren distantziari buruz. Kasu horietan, 2.000 metroko baldintzak indarrean jarraitzen duela uste du Joaristik.
Nafarroan ez ezik, Gaztela eta Leonen (Espainia), eta Valentzian (Herrialde Katalanak) ere Auzitegi Gorenak erabili du 2.000 metroko distantziaren arrazoia bi proiektu bertan behera uzteko.
Zubietako errauste plantaren aurka jarritako helegiteak tramitera onartu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Orain, distantziaren inguruko adituen txostena lantzen ari dira plantaren aurkako taldeak, auzietan erabiltzeko. «Luze baino lehen lege bat ateratzen saiatuko dira, baina hor beste borroka bat hasiko da, zeren ingurumenaren babesa estatuaren eskuduntza baita oraindik ere».
Erkidegoetako legebiltzarrek badute eskuduntza estatuaren legeak garatzeko. Horrelakoetan, baina, Joaristik galdera bat planteatu du: «Ingurumenaren aldeko sentsibilitatea handitu egin da gizartean. 40 urteren ondoren jar al daitezke indarrean lehen baino babes txikiagoa eskaintzen duten arauak? Nekez, iruditzen zait».
Eta Nafarroan gertatu denak politikarien ardura mahai gainean jartzen duela uste du Joaristik. «Aurrera jarraitzen badute, eta dirutza gastatzen badute, uste dut eskatu beharko dela erantzukizun ekonomikoa». Horrez gain, erakundearen eta alde bozkatzen duten ordezkari politikoen «erantzukizun penala» ere eskatuko dute errauste plantaren aurka jo duten elkarteek. Horien artean daude Arnasa,
Ekologistak Martxan, Donostia Bizirik, EHNE sindikatua, eta dozenaka pertsona.