Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Sarrikotapeko (Zuberoa) udal berriak ezezkoa eman dio herrian eraiki nahi zen zabortegi handiari
Atalak: Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak, Zabortegia
Herriko etxeetako hauteskundeetan alkate berria aukeratu zuten Zuberoako Sarrikotapean eta Laurent Etxeberri “Bil eta Garbiren xedeari ez!” lemapean aurkeztu zenez, lehenbiziko erabakia izan du aurreko auzapezak onartutako zabortegi handia atzera botatzea. Bil eta Garbiko lehendakari Alain Iriartek aipatu zuenez ez zuela Sarrikotapean herritarren gogoaren kontra eraikiko holako biltegirik, lurperatu nahi diren urteroko 100.000 tona zaborrentzako beste lekuren bat bilatu beharko dute. Edo sistema berrietan ikertu. Berriak eman du albistea.
«Hondakindegia Sarrikotapean egiteko baimenik ez du Bil ta Garbik» (Berria)
Laurent Etxeberri Sarrikotapeko auzapeza
Herrian hondakinen lurperatze eremua egiteko baimena indargabetu du eta xedea bertan behera uzteko eskatu dio Alain Iriart Bil ta Garbiko presidenteari
Aitor Renteria
Sarrikotapeko (Zuberoa) biztanleek Laurent Etxeberri hautatu zuten auzapez martxoko herri hauteskundeetan. Bil ta Garbi hondakinen tratamendurako sindikatuak Sarrikotapean egin nahi duen hondakinen lurperatze eremuaren aurka dago Laurent Etxeberri, eta xedea gelditzea da haren helburua.
Sarrikotapean lurperatze eremua egitearen aurka zaude. Geroztik auzapez hautatu zaituzte. Nola gertatu da?
Prentsaren bidez jakin genuen, 2006ko uztailaren 12an, Bil ta Garbik hondakinak lurperatzeko eremua egin nahi zuena Sarrikotapean. Gisa berean jakin genuen hondakinen aurre-bereizketa eta tratamendu metano-biologikoa eginen zutela. Herritarrek eta hautetsiek ez zekiten deus. Orduko auzapeza zen jakinean zegoen bakarra. Auzapezak herriaren izenean onartu zuen Bil ta Garbiren xedea, baina herriak jakin gabe. Bere burua baino ez zuen ordezkatzen. Hainbat herritarrek Terre Verte izeneko elkartea sortu zuten, xedearen aurka egiteko. Aldi berean, 2006ko urrian, Herriko Etxeak egingarritasun ikerketa egiteko baimena eman zuen. 2008ko martxoaren 9an bi zerrenda aurkeztu ziren. Herritarren %60k baino gehiagok eman ziguten guri boza, ez dugulako onartzen Bil ta Garbiren xedea. Gure programa argia zen; Bil ta Garbiren xedeari ez! Bil ta Garbik ez du Sarrikotapean hondakindegia egiteko baimenik.
Eta auzapeza izanik, hartutako engaiamenduak atxikiko dituzu edo saiatuko zara Bil ta Garbirekin negoziatzen?
Herritarrek argiki adierazi zuten hondakinen lurperatze eremuaren aurka zeudela. Haien eskakizuna betetzeko urratsak aztertu ditugu. Adituekin bildu gara eta erran digute lege mailan bi aukera ditugula. Batetik, garaiko auzapezak hartu erabakia baliogabetzea eta, bertzetik, zuzentzea. Indargabetzea deliberatu dugu, erabakia hartu zen egunari egiten diolako erreferentzia. Gisa horretara, sekula ez da indarrean egon erabaki hori. Bil ta Garbik hondakinen lurperatze eremua Sarrikotapean egiteko baimenak ez du baliorik. Erabakiaren berri eman diot Alain Iriart Bil ta Garbiko presidenteari, gutun baten bidez. Eta jakin dezala bertze arma bat badugula, Bil ta Garbi sindikatutik ateratzea.
Preseski, Iriartek erran zuen deus ere ez zela eginen herrien borondatearen kontra. Zer espero duzue orain Iriarten partetik?
Aipatu gutunean erran diot Sarrikotapeak ez duela onartzen hondakinen lurperatze eremurik egitea eta, bide batez, gutuna hartu zuenetik hamar eguneko epea eman diot, jakinaraziz bere erantzunik jasotzen ez badut, ulertzen dudala Bil ta Garbik bertan behera uzten duela hondakinak lurperatzeko xedea Sarrikotapean. Epe hori atzo bukatu zen. Baliteke posta arazoak egotea eta ondoko egunetan hartzea haren gutuna. Baina niretzako, argi dago ez dela eginen. Iriarti ez ezik, prefetari eta diputatuei ere igorri diegu gutuna. Jean Lassalle laugarren hautesbarrutiko diputatuak bere sostengua adierazi digu. Bertze eskari bat egiten diot Iriarti; berrikus ditzala Bil ta Garbiko estatutuak.
Zergatik diozu hori?
Hamaikagarren artikuluak dio deus ez dela eginen herriaren adostasunik gabe. Herri honek ezetza eman du. Herriaren erabakia kontuan hartzeko eskatzen diogu, ez dadila saia indarrez pasatzen. Hitza hitz, hori erran nahi diogu Iriarti.
Bil ta Garbiren xedea ez duzue onartzen, baina Ipar Euskal Herrian 75.000 tona hondakin biltzen dira urtero eta ezin dira Bordelera igorri. Alternatibarik ba al dago?
Ez gara teknikariak, baina hastapenetik nabarmendu dugu Bil ta Garbik Sarrikotapean egin nahi duen xedeak urtean 100.000 tona hartzeko gaitasuna duela. Hots, Ipar Euskal Herriko azken hondakin guztiak lurperatzeko gaitasuna ukanen luke. Ez dugu horrelakorik onartzen. Nafarroa Behereko eta Zuberoako hondakinak lurperatuko lituzkeela dio Iriartek. Orduan, zertarako behar du horrelako eremu handia? Zergatik ez da baliatzen dirutza hori hezkuntzan, adibidez, iturrian hondakin gutxiago sortzeko? Herriak argi dio ez dela eginen hondakindegirik. Hondakinen kudeaketan arazo handia dago. Bil ta Garbik ez du hondakinak biltzeko eskumenik. Beraz ezin du eragin hondakinen sorreran. Bere xedea seriosa balitz, bilketa bere eskumenean legoke. Eta ez badago hainbat arrazoi egon daitezke, adibidez enpresa batzuen interes ekonomikoak. Terre Verteko kidea naiz eta auzapeza izan aitzin, hainbat bidaia egin ditugu,Altsaziara adibidez, bertze eredu batzuk ezagutzeko.
Ordezko proposamen zehatzik egin al duzue?
Hondakinen balorizazioa proposatzen dugu. Zuberoako eta Nafarroa Behereko Amikuze eta Oztibarreko Herri Elkargoek, adibidez, hiru bilketa eredu ezberdin baliatzen dituzte. Ez da bermatzen aurre birziklaketan eduki organikorik ez egotea. Ez da proposatzen hondakinen balorizazioa. Guk gisua erabiltzea proposatu genuen. Ezin dela erran digute, baina ez dute balorizazioa egiteko biderik proposatzen.