Italia osoan ‘Zero Zabor’ legea ezartzeko 100.000 sinaduraren bila ari dira
Zero Waste Europe koordinakundeak zabaldu duenez, Italiako Rifiuti Zero mugimenduak firma bilketari ekin dio Italia osoan herrialde horrek Zero Zabor lege berria eduki dezan.
Capannori hiria izan zen 2020. urteari begira Zero Zabor hiri izateko helburua beregatzen lehena. Orain Italia osoak bide bera hartzea dauka helmuga LeggeRifiutiZero ekimenak. Herri ekimen batek parlamentuan eztabaidatua izateko 50.000 sinaduraren bermea erakutsi behar duela eta, 100.000 sinadura biltzea lortu nahi luke epe laburrean.
Horretarako 14 batzorde hasi dira lanean apirilaren 2tik aurrera eta 6 gehiago laster abiatzekotan omen dira. Orri honetan azalduko dute firma bilketa nola doan egunez egun. Zero Waste Europek honela laburbildu du proposamena: “Rifiuti Zero lege bat ezartzeko helburua da goitik behera aldatzea Italian hondakinak bildu eta kudeatzeko sistema eta oinarritzen da iraunkortasunean, ingurumenean, osasunean, lanpostuetan eta parte hartzean”.
26 artikuluz osatutako lege-proposamena hemen irakur daiteke osorik.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks